Mendigrin lehendakari! :-)

a.


Xabier Mendiguren(e)k dio:
> Guztiz bat gatozenez, proposamen zehatzago bat egiten ausartuko nauk, 
> egunen batean gai hau mahaigaineratuko balitz, horren gainean xeheago 
> jardun beharko den arren.
> 
> Adibidez, hautesbarruti bakoitzean, momentuan barruti horretan dagoen 
> elebidun kopurua hartu beharko litzatekeela kontuan, 
> hauteskunde-zerrenda bakoitzean portzentaje hori gutxienez egon dadin.
> 
> Udal hauteskundeetan, Eibarren elebidunak %50 baldin badira, zerrendan 
> bitik bat euskaldun jarri behar lukete alderdi guztiek, derrigorrez eta 
> gutxienez (eta ez luke balioko aurreneko lauak erdaldun eta hurrengo 
> lauak euskaldunak: 1-1 izan beharko luke tartekatzeak, gutxienez). 
> Gasteizen elebidun kopurua %10 baldin bada, horixe litzateke esijitu 
> beharreko minimo legala. Ondarroan %90 baldin badira, ba, kopuru horixe.
> 
> Ez da inola ere maximalista. Hala ere, konstituzionalistek onartzeko 
> modukoa? IUk bai, nik uste. PPk ez, ia seguru. Eta PSEk? Hor dago koxka. 
> Baina inork eskatzen ez badio, ezin jakin.
> 
> Nire ustez, momentu honetan, politikarientzako derrigorrezkotasunaren 
> kontzeptua sartzea aurrerapausoa handia litzateke, minimoekin izanda ere.
> 
> x.
> 
> El 02/07/2007, a las 14:46, Amatiño escribió:
> 
>     "Guztiz bat" esaten jarraitzen diat, norbanakoa nahiz EAJren langile
>     kontratatua naizen aldetik. Ni ez niagok erabaki-mahaietan. Eta nere
>     lan-orduetan (Bilbon) euskaraz gaztelaniaz baino dezente gehiago
>     egiten dudan arren, sumatzen diat Gipuzkoako euskaldunok bizi
>     dugun giroak zer ikusi gutxi duela beste hainbat abertzalek Araban
>     edo Bizkaian bizi duenarekin.
>      
>     Bai, hik dioan bezala, segurutik Aralar eta Batasuna euskaldunduago
>     zeudek. Baina egon, egon...Gipuzkoan ezta? Ze ez dik balio ez
>     egon eta ez hagoan lekuan ere euskaldun izana aldarrikatzea.
>      
>     Amatiño
>      ----------------------------------------- 
> 
>     Amatiño: ulertzen diat hik esandakoa. Horregatik esan diat nire
>     lehenengo mezuan: "Nolako kuotak jarri behar diren, komenigarri ote
>     den, egungo indar-korrelazioak kontuan hartuta egingarri ote den eta
>     abar, eztabaidarako gai interesgarriak dira denak ere".
> 
>     Nire "gaiztakeria" zeragatik zuan: agian eztabaidagai hori pizteko
>     eta presioa egiten hasteko garaia izan ote litekeen bota dudanean,
>     hik "bapo, guztiz bat" erantzun duk. Jakina, "guztiz bat" etor
>     haiteke, euskaltzale norbanako haizen aldetik, baina bestelako
>     arduretara igaroz gero...
> 
>     Alderdi barruko euskalduntze-kontuetan ez nauk sartu, eta ez diat
>     ezer kritikatu. Hala ere, dominak jartzen ari haizenez, nik uste
>     euskaldunduago daudela Aralar eta Batasuna. Bigarrenaren kasuan,
>     mahai nazionaleko kide guztiek zeukatek euskaldun izan beharra
>     (sarean jartzeko ezin eskatu, ordea, ilegala denari). Ez diat esan
>     halakorik egin behar zenuketenik, baina "ni gehiago"ka hastea ere...
> 
>     X.
> 
>     El 02/07/2007, a las 13:46, Amatiño escribió:
> 
>         Adiskide, ez diat uste gaiztakeria denik, iritzi errealista
>         samarra baizik. Kontua da sexu-kuota denean dela berdina,
>         hizkuntza ezagutza-kuota, ostera... zenbat herri hainbat kuota.
>         Nola arraio konpondu?
>          
>         Hik esaten duk "gure" alderdiak ez duela eztabaida hori
>         mahaigaineratuko... Ez zekiat. Baina, ezezkotan, ez bere
>         barne-arazoengatik, euskal gizartean horrelakorik planteatzeak
>         hizkuntza-gerra erakarriko lukeelako baino, PSOEren, PPren eta
>         EB aldetik gutxienik. Eta zenbaitek ez dugulako batere garbi
>         hizkuntza-gerrak defenditu nahi diren hizkuntzen mesedetan ote
>         diren.
>          
>         Une honetan Eusko Legebiltzarrean EAJk dituen 22
>         parlamentarietatik 15 euskaldunak dituk. Beraz, hizkuntza-kuota
>         eta sexu-kuota bera baino handiagoa.
>          
>         EAJk erabakia du EBBren lehendakaria, idazkaria, bozeramailea
>         eta kultura-burukidea euskaldunak izan beharra. Eta beste
>         horrenbeste Eusko Jaurlaritzaren  baitan maila berekoak, 
>         jeltzaleak diren bitartean behintzat. Beraz, EAJk ez likek
>         batere arazorik izango beste alderdiei ere beste horrenbeste
>         eskatzeko, baina, euskararen onetan izango al litzatekek? Ez
>         diat esaten, noski, hori lortuko balitzok onerako izango ez
>         litzatekeenik; esan nahi diat PSEk, PPk eta EBk onartuko ez
>         luketenez gero, ez lortzeaz gainera, gerrarako baino ez
>         litzatekeela izango. Bazekiat zenbaitek nahi izango lukeela EAJk
>         gerra hori planteatzea... galtzeko hain zuzen ere. Baina hori
>         beste kontu bat duk.
>          
>         Oro har, EAJk irizpide hori zeukak indarrean jarrita, tokian
>         tokiko gizartearen euskal-kuotaren arabera. Idatzita eta sarean
>         zegok. Beste horrenbeste egin duen alderdirik ezagutzen al duk?
>         Nik ez.
>          
>         Amatiño
> 
>          ------------------------------------------- 
> 
>         Hala ere, Amatiño, gaiztakeria txiki bat barkatzen badidazu, epe
>         erdirako aliantza posibleak, kalkuluak eta estrategiak kontuan
>         hartuta (eta baita barruan sor litezkeen arazoengatik ere) nik
>         uste zuen alderdiak ez duela eztabaida hori mahaigaineratuko.
>         Eta gaurko martxan, eragingarritasunik duen beste inongo
>         alderdik ere ez.
> 
>         Euskalgintza-mugimenduak egingo ote du? Ez dut nik ikusten
>         horretarako ganorarekin. Baina tira, igual oker nago.
> 
>         x.
> 
>         El 02/07/2007, a las 12:04, Amatiño escribió:
> 
>             Xabierrek:
>              
>             <Hortaz, orain, nik uste posible dela komunitate
>             elebidunetan hizkuntza bien ezagutza-kuotak jartzea, legez.
>             Nolako kuotak jarri behar diren, komenigarri ote den, egungo
>             indar-korrelazioak kontuan hartuta egingarri ote den eta
>             abar, eztabaidarako gai interesgarriak dira denak ere. Baina
>             beharbada garaia iritsi da horretaz ere publikoki hitz
>             egiteko, eta presio pixka bat egiten hasteko ere bai.
>              
>             -- Bapo. Guztiz bat.
>              
>             Amatiño
> 
>             *De:* [EMAIL PROTECTED]
>             [mailto:[EMAIL PROTECTED] *En nombre de
>             *Xabier Mendiguren
>             *Enviado el:* lunes, 02 de julio de 2007 11:48
>             *Para:* Eibartarrak zerrenda
>             *Asunto:* Re: [eibar] Batzar Nagusietakoa ez da euskalduna
> 
> 
>             Politikoei euskara esijitu behar zaien, ez ote zaien...
>             Herritarrek zuzenki aukeratzen ditugun karguetan,
>             pentsaezina zen oraintsu arte. Hots, zuk nahi duzunari
>             emango diozu botoa, eta zuk baloratuko duzu euskaraz dakien
>             edo ez; era berean, karreraduna den edo ez datu esanguratsu
>             izan liteke, baina herritar guztiek dute hautagai izateko
>             aukera, eta hor legeak ezin lezake mugarik jarri.
> 
>             Sexuen arteko berdintasun legeak gauzak aldatu ditu ordea.
>             Orain arte, alderdi bakoitzak ikusiko zuen bere hautagai
>             guztiak gizonezkoak ziren, denak emakumezkoak edo ze
>             portzentaje erabili. Hemendik aurrera, ordea, gutxieneko
>             batzuk jarri dira. (Lege bat daukagu Euskal Komunitate
>             Autonomoan, legebiltzarreko hauteskundeetarako eta batzar
>             nagusietarako balio duena, eta beste lege bat Estatukoa,
>             gainerako hauteskundeetarako aplikagarria).
>             Konstituzionaltasun-arazoak izan dira, baina badirudi
>             gainditu egingo direla.
> 
>             Hortaz, orain, nik uste posible dela komunitate elebidunetan
>             hizkuntza bien ezagutza-kuotak jartzea, legez. Nolako kuotak
>             jarri behar diren, komenigarri ote den, egungo
>             indar-korrelazioak kontuan hartuta egingarri ote den eta
>             abar, eztabaidarako gai interesgarriak dira denak ere. Baina
>             beharbada garaia iritsi da horretaz ere publikoki hitz
>             egiteko, eta presio pixka bat egiten hasteko ere bai.
> 
>             xme
> 
>             Leirek:
> 
> 
>                 -- Uste juat  politikueri be exijidu ahal jakuela 
>                 euskeraz jakitzia, beste askori moduan. Batez be partido
>                 abertzalietakueri.
>                 leire .
>                  
>                 -- Bai. Kontua don nun jartzen dan "exijentzian" mugia
>                 eta zer dan "politikua" izatia. Ondo daon laudiotar bati
>                 euskeraz ikasi deixan eskatzia Lehendakari izan gura
>                 bajon. Baiña, Laudion bertan lau urte zinegotzi izateko?
>                 Ondo daon Durango, Eibar edo Tolosako alkatia euskalduna
>                 izatia eskatzia. Eta Barakaldokua edo Oiongua?
>                  
>                    EAJn, esate baterako, EBB, BBB, GBB eta IBBn buruak
>                 euskaldun zaharrak dittun eta ABB eta NBBenak
>                 euskaldunbarrixak. Baina, GBBn batzarrak edo izan ezik,
>                 beste guztien batzarrak erderaz izaten dittun.
>                  
>                   Nik esango najeuken euskaldunen portzentajia
>                 politikarixen artian gaiñerako gizartian baiño
>                 haundixagua dala eta, esate baterako, emakumiena
>                 txikixagua...
>                  
>                    Amatiño
> 
> 
> 
>                 
> <ATT4332904.txt>_______________________________________________
> 
> 
>             Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
> 
>             http://www.eibar.org/zerrenda
> 
>             harpidetza eteteko:
>             [EMAIL PROTECTED]<ATT4361682.txt><ATT4374059.txt>
> 
> 
> ------------------------------------------------------------------------
> 
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
> 
> http://www.eibar.org/zerrenda
> 
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to