"Guztiz bat" esaten jarraitzen diat, norbanakoa nahiz EAJren langile kontratatua naizen aldetik. Ni ez niagok erabaki-mahaietan. Eta nere lan-orduetan (Bilbon) euskaraz gaztelaniaz baino dezente gehiago egiten dudan arren, sumatzen diat Gipuzkoako euskaldunok bizi dugun giroak zer ikusi gutxi duela beste hainbat abertzalek Araban edo Bizkaian bizi duenarekin. Bai, hik dioan bezala, segurutik Aralar eta Batasuna euskaldunduago zeudek. Baina egon, egon...Gipuzkoan ezta? Ze ez dik balio ez egon eta ez hagoan lekuan ere euskaldun izana aldarrikatzea. Amatiño -----------------------------------------
Amatiño: ulertzen diat hik esandakoa. Horregatik esan diat nire lehenengo mezuan: "Nolako kuotak jarri behar diren, komenigarri ote den, egungo indar-korrelazioak kontuan hartuta egingarri ote den eta abar, eztabaidarako gai interesgarriak dira denak ere". Nire "gaiztakeria" zeragatik zuan: agian eztabaidagai hori pizteko eta presioa egiten hasteko garaia izan ote litekeen bota dudanean, hik "bapo, guztiz bat" erantzun duk. Jakina, "guztiz bat" etor haiteke, euskaltzale norbanako haizen aldetik, baina bestelako arduretara igaroz gero... Alderdi barruko euskalduntze-kontuetan ez nauk sartu, eta ez diat ezer kritikatu. Hala ere, dominak jartzen ari haizenez, nik uste euskaldunduago daudela Aralar eta Batasuna. Bigarrenaren kasuan, mahai nazionaleko kide guztiek zeukatek euskaldun izan beharra (sarean jartzeko ezin eskatu, ordea, ilegala denari). Ez diat esan halakorik egin behar zenuketenik, baina "ni gehiago"ka hastea ere... X. El 02/07/2007, a las 13:46, Amatiño escribió: Adiskide, ez diat uste gaiztakeria denik, iritzi errealista samarra baizik. Kontua da sexu-kuota denean dela berdina, hizkuntza ezagutza-kuota, ostera... zenbat herri hainbat kuota. Nola arraio konpondu? Hik esaten duk "gure" alderdiak ez duela eztabaida hori mahaigaineratuko... Ez zekiat. Baina, ezezkotan, ez bere barne-arazoengatik, euskal gizartean horrelakorik planteatzeak hizkuntza-gerra erakarriko lukeelako baino, PSOEren, PPren eta EB aldetik gutxienik. Eta zenbaitek ez dugulako batere garbi hizkuntza-gerrak defenditu nahi diren hizkuntzen mesedetan ote diren. Une honetan Eusko Legebiltzarrean EAJk dituen 22 parlamentarietatik 15 euskaldunak dituk. Beraz, hizkuntza-kuota eta sexu-kuota bera baino handiagoa. EAJk erabakia du EBBren lehendakaria, idazkaria, bozeramailea eta kultura-burukidea euskaldunak izan beharra. Eta beste horrenbeste Eusko Jaurlaritzaren baitan maila berekoak, jeltzaleak diren bitartean behintzat. Beraz, EAJk ez likek batere arazorik izango beste alderdiei ere beste horrenbeste eskatzeko, baina, euskararen onetan izango al litzatekek? Ez diat esaten, noski, hori lortuko balitzok onerako izango ez litzatekeenik; esan nahi diat PSEk, PPk eta EBk onartuko ez luketenez gero, ez lortzeaz gainera, gerrarako baino ez litzatekeela izango. Bazekiat zenbaitek nahi izango lukeela EAJk gerra hori planteatzea... galtzeko hain zuzen ere. Baina hori beste kontu bat duk. Oro har, EAJk irizpide hori zeukak indarrean jarrita, tokian tokiko gizartearen euskal-kuotaren arabera. Idatzita eta sarean zegok. Beste horrenbeste egin duen alderdirik ezagutzen al duk? Nik ez. Amatiño ------------------------------------------- Hala ere, Amatiño, gaiztakeria txiki bat barkatzen badidazu, epe erdirako aliantza posibleak, kalkuluak eta estrategiak kontuan hartuta (eta baita barruan sor litezkeen arazoengatik ere) nik uste zuen alderdiak ez duela eztabaida hori mahaigaineratuko. Eta gaurko martxan, eragingarritasunik duen beste inongo alderdik ere ez. Euskalgintza-mugimenduak egingo ote du? Ez dut nik ikusten horretarako ganorarekin. Baina tira, igual oker nago. x. El 02/07/2007, a las 12:04, Amatiño escribió: Xabierrek: <Hortaz, orain, nik uste posible dela komunitate elebidunetan hizkuntza bien ezagutza-kuotak jartzea, legez. Nolako kuotak jarri behar diren, komenigarri ote den, egungo indar-korrelazioak kontuan hartuta egingarri ote den eta abar, eztabaidarako gai interesgarriak dira denak ere. Baina beharbada garaia iritsi da horretaz ere publikoki hitz egiteko, eta presio pixka bat egiten hasteko ere bai. -- Bapo. Guztiz bat. Amatiño De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Xabier Mendiguren Enviado el: lunes, 02 de julio de 2007 11:48 Para: Eibartarrak zerrenda Asunto: Re: [eibar] Batzar Nagusietakoa ez da euskalduna Politikoei euskara esijitu behar zaien, ez ote zaien... Herritarrek zuzenki aukeratzen ditugun karguetan, pentsaezina zen oraintsu arte. Hots, zuk nahi duzunari emango diozu botoa, eta zuk baloratuko duzu euskaraz dakien edo ez; era berean, karreraduna den edo ez datu esanguratsu izan liteke, baina herritar guztiek dute hautagai izateko aukera, eta hor legeak ezin lezake mugarik jarri. Sexuen arteko berdintasun legeak gauzak aldatu ditu ordea. Orain arte, alderdi bakoitzak ikusiko zuen bere hautagai guztiak gizonezkoak ziren, denak emakumezkoak edo ze portzentaje erabili. Hemendik aurrera, ordea, gutxieneko batzuk jarri dira. (Lege bat daukagu Euskal Komunitate Autonomoan, legebiltzarreko hauteskundeetarako eta batzar nagusietarako balio duena, eta beste lege bat Estatukoa, gainerako hauteskundeetarako aplikagarria). Konstituzionaltasun-arazoak izan dira, baina badirudi gainditu egingo direla. Hortaz, orain, nik uste posible dela komunitate elebidunetan hizkuntza bien ezagutza-kuotak jartzea, legez. Nolako kuotak jarri behar diren, komenigarri ote den, egungo indar-korrelazioak kontuan hartuta egingarri ote den eta abar, eztabaidarako gai interesgarriak dira denak ere. Baina beharbada garaia iritsi da horretaz ere publikoki hitz egiteko, eta presio pixka bat egiten hasteko ere bai. xme Leirek: -- Uste juat politikueri be exijidu ahal jakuela euskeraz jakitzia, beste askori moduan. Batez be partido abertzalietakueri. leire . -- Bai. Kontua don nun jartzen dan "exijentzian" mugia eta zer dan "politikua" izatia. Ondo daon laudiotar bati euskeraz ikasi deixan eskatzia Lehendakari izan gura bajon. Baiña, Laudion bertan lau urte zinegotzi izateko? Ondo daon Durango, Eibar edo Tolosako alkatia euskalduna izatia eskatzia. Eta Barakaldokua edo Oiongua? EAJn, esate baterako, EBB, BBB, GBB eta IBBn buruak euskaldun zaharrak dittun eta ABB eta NBBenak euskaldunbarrixak. Baina, GBBn batzarrak edo izan ezik, beste guztien batzarrak erderaz izaten dittun. Nik esango najeuken euskaldunen portzentajia politikarixen artian gaiñerako gizartian baiño haundixagua dala eta, esate baterako, emakumiena txikixagua... Amatiño <ATT4332904.txt>_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]<ATT4361682.txt>
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
