Adibidez, hautesbarruti bakoitzean, momentuan barruti horretan dagoen
elebidun kopurua hartu beharko litzatekeela kontuan,
hauteskunde-zerrenda bakoitzean portzentaje hori gutxienez egon dadin.



Herri batean %20 bada euskalduna, herri baten baino gehiagotan gertatuko da
abertzaleak ez direnek ez dutela izango beharrezko hautagai euskaldunik eta
kanpotik (beste udalerri batetik) hartu beharko dituztela hatagaiak. Eta nik
printzipioz, Eibarren nahiago dut hautagai eibartar erdaldun bat Ordiziatik
etorritako euskaldun petoa baino.

Euskara legeetan moduan baino, nahiago dut alderdien marketing planetan
egotea, hortik badoa seguru ez dutela arazorik izango gero legea egiteko.
PSOEk demostratu nahi badu ez dela EAJ baino euskaldun kaxkarragoa, mesede
handiagoa egingo euskarari dio demostrazio ahalegin horretan PPkoei bere
barne-egiturak aldarazten baino.
j.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to