X abierrek: 

 < Adibidez, hautesbarruti bakoitzean, momentuan barruti horretan dagoen
elebidun kopurua hartu beharko litzatekeela kontuan, 
hauteskunde-zerrenda bakoitzean portzentaje hori gutxienez egon dadin. 
 
-- Alderdi abertzaleek ez liketek batere arazorik izango, nahiz eta
kantitatea ez beti izan adierazgarriena. Segurutik hobe, eta zailago,
zerrendaburua euskalduna izatea, zerrenda osoak portzentaia bete ez arren.
Baiña PSEk ez likek inondik ere onartuko.

 
Josuk:
 
 < Herri batean %20 bada euskalduna, herri baten baino gehiagotan gertatuko
da abertzaleak ez direnek ez dutela izango beharrezko hautagai euskaldunik
eta kanpotik (beste udalerri batetik) hartu beharko dituztela hatagaiak. Eta
nik printzipioz, Eibarren nahiago dut hautagai eibartar erdaldun bat
Ordiziatik etorritako euskaldun petoa baino.  
 
-- Hik esaten duan hori gertatu izan dok funtzionarixuendako oposiziñuetan.
Horren kontra agertu izan dittuk (nahizta ixilpian) Gipuzkoako zenbait herri
haunditako alkate sozialistak, euren udal-langille guztiak azpeittiarrak edo
oiartzuarrak izango ete diran bildurrez. 
 
   Baiña, tira, Josuk nahixo ei jok hautagai eibartar erdelduna, kanpotik
ekarritako euskalduna baiño. Bapo. Eta funtzionarixuen kasuan?
 
   Amatiño
 
 




_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to