Mezu zaparrada honen ostian, esan bihar dot bat natorrela Mendigreenekin.
Baiña Amatiñok ez-dakit-zein mezutan esan daben moduan, ez da berdiña Oion,
Azpeittia edo Eibar. Baiña, Atonomia erkidego osuan dako karguak diranian,
nire ustez nahita nahiezkoa dala euskalduna izatia. Ibarretxek daneri oso
ejenplu ona emon detse. Zenarruzabeitiak baiño hobia.
Eusko jaurlaritzako sailburu izateko uste dot derrigorrezkoa izan biharko
litzakela euskaldun izatia, baitta foru aldundixetako ahaldun nagusi izateko
be, baitta Bilbo eta Donostiako alkate izateko be.
Ez da demokrazia kontu bat, bestela euskaldunok BETI bigarren maillan egongo
gara.
Euskeria ofiziala bada, izan deilla goittik behera.
leire
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to