Guztiz bat gatozenez, proposamen zehatzago bat egiten ausartuko nauk,
egunen batean gai hau mahaigaineratuko balitz, horren gainean xeheago
jardun beharko den arren.
Adibidez, hautesbarruti bakoitzean, momentuan barruti horretan dagoen
elebidun kopurua hartu beharko litzatekeela kontuan,
hauteskunde-zerrenda bakoitzean portzentaje hori gutxienez egon dadin.
Udal hauteskundeetan, Eibarren elebidunak %50 baldin badira, zerrendan
bitik bat euskaldun jarri behar lukete alderdi guztiek, derrigorrez eta
gutxienez (eta ez luke balioko aurreneko lauak erdaldun eta hurrengo
lauak euskaldunak: 1-1 izan beharko luke tartekatzeak, gutxienez).
Gasteizen elebidun kopurua %10 baldin bada, horixe litzateke esijitu
beharreko minimo legala. Ondarroan %90 baldin badira, ba, kopuru
horixe.
Ez da inola ere maximalista. Hala ere, konstituzionalistek onartzeko
modukoa? IUk bai, nik uste. PPk ez, ia seguru. Eta PSEk? Hor dago
koxka. Baina inork eskatzen ez badio, ezin jakin.
Nire ustez, momentu honetan, politikarientzako derrigorrezkotasunaren
kontzeptua sartzea aurrerapausoa handia litzateke, minimoekin izanda
ere.
x.
El 02/07/2007, a las 14:46, Amatiño escribió:
"Guztiz bat" esaten jarraitzen diat, norbanakoa nahiz EAJren langile
kontratatua naizen aldetik. Ni ez niagok erabaki-mahaietan. Eta nere
lan-orduetan (Bilbon) euskaraz gaztelaniaz baino dezente gehiago
egiten dudan arren, sumatzen diat Gipuzkoako euskaldunok bizi
dugun giroak zer ikusi gutxi duela beste hainbat abertzalek Araban edo
Bizkaian bizi duenarekin.
Bai, hik dioan bezala, segurutik Aralar eta Batasuna euskaldunduago
zeudek. Baina egon, egon...Gipuzkoan ezta? Ze ez dik balio ez egon eta
ez hagoan lekuan ere euskaldun izana aldarrikatzea.
Amatiño
-----------------------------------------
Amatiño: ulertzen diat hik esandakoa. Horregatik esan diat nire
lehenengo mezuan: "Nolako kuotak jarri behar diren, komenigarri ote
den, egungo indar-korrelazioak kontuan hartuta egingarri ote den eta
abar, eztabaidarako gai interesgarriak dira denak ere".
Nire "gaiztakeria" zeragatik zuan: agian eztabaidagai hori pizteko eta
presioa egiten hasteko garaia izan ote litekeen bota dudanean, hik
"bapo, guztiz bat" erantzun duk. Jakina, "guztiz bat" etor haiteke,
euskaltzale norbanako haizen aldetik, baina bestelako arduretara
igaroz gero...
Alderdi barruko euskalduntze-kontuetan ez nauk sartu, eta ez diat ezer
kritikatu. Hala ere, dominak jartzen ari haizenez, nik uste
euskaldunduago daudela Aralar eta Batasuna. Bigarrenaren kasuan, mahai
nazionaleko kide guztiek zeukatek euskaldun izan beharra (sarean
jartzeko ezin eskatu, ordea, ilegala denari). Ez diat esan halakorik
egin behar zenuketenik, baina "ni gehiago"ka hastea ere...
X.
El 02/07/2007, a las 13:46, Amatiño escribió:
Adiskide, ez diat uste gaiztakeria denik, iritzi errealista samarra
baizik. Kontua da sexu-kuota denean dela berdina, hizkuntza
ezagutza-kuota, ostera... zenbat herri hainbat kuota. Nola arraio
konpondu?
Hik esaten duk "gure" alderdiak ez duela eztabaida hori
mahaigaineratuko... Ez zekiat. Baina, ezezkotan, ez bere
barne-arazoengatik, euskal gizartean horrelakorik planteatzeak
hizkuntza-gerra erakarriko lukeelako baino, PSOEren, PPren eta EB
aldetik gutxienik. Eta zenbaitek ez dugulako batere garbi
hizkuntza-gerrak defenditu nahi diren hizkuntzen mesedetan ote diren.
Une honetan Eusko Legebiltzarrean EAJk dituen 22 parlamentarietatik
15 euskaldunak dituk. Beraz, hizkuntza-kuota eta sexu-kuota bera
baino handiagoa.
EAJk erabakia du EBBren lehendakaria, idazkaria, bozeramailea eta
kultura-burukidea euskaldunak izan beharra. Eta beste horrenbeste
Eusko Jaurlaritzaren baitan maila berekoak, jeltzaleak diren
bitartean behintzat. Beraz, EAJk ez likek batere arazorik izango
beste alderdiei ere beste horrenbeste eskatzeko, baina, euskararen
onetan izango al litzatekek? Ez diat esaten, noski, hori lortuko
balitzok onerako izango ez litzatekeenik; esan nahi diat PSEk, PPk
eta EBk onartuko ez luketenez gero, ez lortzeaz gainera, gerrarako
baino ez litzatekeela izango. Bazekiat zenbaitek nahi izango lukeela
EAJk gerra hori planteatzea... galtzeko hain zuzen ere. Baina hori
beste kontu bat duk.
Oro har, EAJk irizpide hori zeukak indarrean jarrita, tokian tokiko
gizartearen euskal-kuotaren arabera. Idatzita eta sarean zegok. Beste
horrenbeste egin duen alderdirik ezagutzen al duk? Nik ez.
Amatiño
-------------------------------------------
Hala ere, Amatiño, gaiztakeria txiki bat barkatzen badidazu, epe
erdirako aliantza posibleak, kalkuluak eta estrategiak kontuan
hartuta (eta baita barruan sor litezkeen arazoengatik ere) nik uste
zuen alderdiak ez duela eztabaida hori mahaigaineratuko. Eta gaurko
martxan, eragingarritasunik duen beste inongo alderdik ere ez.
Euskalgintza-mugimenduak egingo ote du? Ez dut nik ikusten
horretarako ganorarekin. Baina tira, igual oker nago.
x.
El 02/07/2007, a las 12:04, Amatiño escribió:
Xabierrek:
<Hortaz, orain, nik uste posible dela komunitate elebidunetan
hizkuntza bien ezagutza-kuotak jartzea, legez. Nolako kuotak jarri
behar diren, komenigarri ote den, egungo indar-korrelazioak kontuan
hartuta egingarri ote den eta abar, eztabaidarako gai interesgarriak
dira denak ere. Baina beharbada garaia iritsi da horretaz ere
publikoki hitz egiteko, eta presio pixka bat egiten hasteko ere bai.
-- Bapo. Guztiz bat.
Amatiño
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Xabier
Mendiguren
Enviado el: lunes, 02 de julio de 2007 11:48
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Batzar Nagusietakoa ez da euskalduna
Politikoei euskara esijitu behar zaien, ez ote zaien... Herritarrek
zuzenki aukeratzen ditugun karguetan, pentsaezina zen oraintsu arte.
Hots, zuk nahi duzunari emango diozu botoa, eta zuk baloratuko duzu
euskaraz dakien edo ez; era berean, karreraduna den edo ez datu
esanguratsu izan liteke, baina herritar guztiek dute hautagai
izateko aukera, eta hor legeak ezin lezake mugarik jarri.
Sexuen arteko berdintasun legeak gauzak aldatu ditu ordea. Orain
arte, alderdi bakoitzak ikusiko zuen bere hautagai guztiak
gizonezkoak ziren, denak emakumezkoak edo ze portzentaje erabili.
Hemendik aurrera, ordea, gutxieneko batzuk jarri dira. (Lege bat
daukagu Euskal Komunitate Autonomoan, legebiltzarreko
hauteskundeetarako eta batzar nagusietarako balio duena, eta beste
lege bat Estatukoa, gainerako hauteskundeetarako aplikagarria).
Konstituzionaltasun-arazoak izan dira, baina badirudi gainditu
egingo direla.
Hortaz, orain, nik uste posible dela komunitate elebidunetan
hizkuntza bien ezagutza-kuotak jartzea, legez. Nolako kuotak jarri
behar diren, komenigarri ote den, egungo indar-korrelazioak kontuan
hartuta egingarri ote den eta abar, eztabaidarako gai interesgarriak
dira denak ere. Baina beharbada garaia iritsi da horretaz ere
publikoki hitz egiteko, eta presio pixka bat egiten hasteko ere bai.
xme
Leirek:
-- Uste juat politikueri be exijidu ahal jakuela euskeraz
jakitzia, beste askori moduan. Batez be partido abertzalietakueri.
leire .
-- Bai. Kontua don nun jartzen dan "exijentzian" mugia eta zer dan
"politikua" izatia. Ondo daon laudiotar bati euskeraz ikasi deixan
eskatzia Lehendakari izan gura bajon. Baiña, Laudion bertan lau
urte zinegotzi izateko? Ondo daon Durango, Eibar edo Tolosako
alkatia euskalduna izatia eskatzia. Eta Barakaldokua edo Oiongua?
EAJn, esate baterako, EBB, BBB, GBB eta IBBn buruak euskaldun
zaharrak dittun eta ABB eta NBBenak euskaldunbarrixak. Baina,
GBBn batzarrak edo izan ezik, beste guztien batzarrak erderaz
izaten dittun.
Nik esango najeuken euskaldunen portzentajia politikarixen artian
gaiñerako gizartian baiño haundixagua dala eta, esate baterako,
emakumiena txikixagua...
Amatiño
<ATT4332904.txt>_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko:
[EMAIL PROTECTED]<ATT4361682.txt><ATT4374059.txt>
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]