Guztiz legala da herri-kontsulta barik AHT eraikitzea. Nik dakidala
sistema-aldaketak bai, kontsultatu behar dira, baina sistema horren
arabera egindako gestioak ez, ez dago zertan, behintzat. Beraz
ulertzen dut Eusko Jaurlaritzak ez duela zertan AHTri buruzko
galderarik egin behar.

Baina bai EAEn zein Nafarroan parlamentuen %86aren babesa badu, eta
hori herriaren nahiaren isla bada, zein beldur dago ba, AHTri buruzko
kontsulta egiteko? Ibarretxeren planaren inguruko kontsultan,
parlamentuaren erdiaren babesak konfidantza nahikoa ematen badio EJri,
zergaitik AHTren kasuan parlamentuaren %86ak ez dio EJri konfidantza
hori ematen?

AHTren aurka sutsu ari da jende nahikotxo, baina nik gizartean ez dut
antzematen AHTren aldeko mugimendu handirik. Gehiago nolabaiteko
pasotismoa. AHTren aurka ez daudenetatik, ez dakit zenbat joango
lirateken aldeko botoa ematera, eta horretaz EJn jabetuta daudela
antzematen dut, Amatiño, zure artikuluan. Bestela ez ditut ulertzen
ariketa demokratiko (nahiz eta legalki beharrezko ez izan) hau egiteko
beldurrak.
j.

On 14/11/2007, Luistxo Fernandez <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
> At 11:48 2007/11/14, Asier waserritarra wrote:
> >Atzo goizetik konputagailua ixotu barik eta...zelako eztabaida politta.
>
> Superpolita. Ikusi nola ikusten den Markos eta Amatiñoren arteko trukea nire 
> e-posta programan:
> http://www.flickr.com/photos/luistxo/2016319076/
>
> Luistxo
>
> _______________________________________________
> Mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to