"Asier Arregik: <Bai Gari, hola da. Garraio publikuak erakargarrixa izan biharko leuke, erosua eta ordutegi oparuakin, kotxia hartzia ezta okurridu be eitteko modukua.
Nik be nahi dot garraio publiko erosua eta ordutegi oparokoa, baina kontua da ahalegintxo bat egiteko prest gauden garraio publikoa hartzeko. Esan nahi dut, errazena niretako beti da kotxea hartzea, etxepean daukat, sekula ez dosta ihes egiten, epel-epel dago, eta ez dut inoren usainik hartu behara (autobusean jende askoren artean beti dago dutxarekin despistatu den baten bat). Autobusera joateko ibili egin behar naiz, ordua zaindu, zain egon, txoferrak ipintzen didan irratia eta albokoen elkarrizketa entzun. Eta esan daigun egia, autobusak ez dauka glamourrik, jubilatuak, andrak eta etorkinak dira gehien dabizenak. Hala ere, ordutegi majo bat ipini didatenez, nahita, hautua egiten dut egun jakin batzuetan behintzat autobusez joateko. Kontua ez da masoka naizela, kontua da garraio publikoaren alde egin nahi dudala. Ezin da den-dena erosotasunera laga, kotxea ez hartzia ez da bakarrik okurrentzia bat, hartu behar den erabaki bat baino. Euskaraz berba egitea, zaborra banatzea, berdura baserritarrei erostea bezala. Ez da errazena, aurretik erabaki bat hartu behar da horretara iristeko, baina zeozergaitik egiten dugu. Elena _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
