Josu Mendicute(e)k dio: > > Erralekin komentatu nuen, biok berdin: Bilbora joatekotan, ahal izan > ezkero Bizkaibusean goaz zalantza barik. Nik behintzat ez dut > militantziagaitik egiten: hogei minutu gehiago tardatu bai, baina ez dut > aparkatu behar. Siesta bota dezaket bidaian, edo zeozer irakurri edo > idatzi... >
Beste adibide bat, udan Debara joan behar badut, ahal badut trenean. Ez dut aguantatzen kotxean joan eta gero ordu erdian tokirik topatu ezinda Itziarrera bidean edonola aparkatzea. Agian x minutu gehiagoko bidaia izango da trenekoa, agian deserosoa, agian nahi duzuna, baina ez dut kotxea aparkatzeko magiarik egin behar. Donostiara, bestalde, xake kontuegatik askotan tokatzen zait joatea, baina nahita ere ezin joan garraio publikoan. Beno, joan bai, baina etorri ez. Etortzeko azken autobusa 20:45an, joaten garen tokitik (normalean Grosera) aurrerapenarekin irten behar eta ezin itzuli garraio publikoan. Agian Lurraldebusen txartel bakarraren kontua Pesak hona ekartzen duenean (otsailean hasiko omen da), ordutegiak zabalduko dituzte. Agian diot, iazko urtarrilean Arrasatetik Donostiarako zerbitzu zuzenak jarri baitzituzten, baina aurten asko murriztu dituzte. Oraindik garraio pribatua ekonomikoagoa eta erosoagoa irteten zaigu. Agian horixe da koska. Mikel _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
