Mendicutek:

  Ahalegintxoa gutxi batzuk egingo dute, garraio publikoaren militanteak. 
Kontua ez da hori, kontua da garraio publikoa autoa baino erosoagoa (eta 
merkeagoa) izatea, eta hortan instituzioek egin behar dute ahalegintxoa: eurek 
"a huevo" jarri eta funtzionatzea. Baina ez, alderantzizko bidea nahi dute: 
"demostratu prest zaudetela eta jarriko dugu".

      Ez, nik ere esan dot garraio publiko eroso eta oparoa nahi dotela. Hori 
dagoela, prest nago erabiltzen hasteko. 
   



    Ze autobusetan ibiltzen zara ba? Neri ez zait askotan gertatu (zorionez). 

        Bergara-Eibar eta alrebes. Normalean Eibarra etortzeko autopistatik 
datorren hartzen dot, Bergarara bueltatzeko, herriz herrikoa. Hor jende gehiago 
dago, pilaketa gehiago, eta en fin, batzuetan pituitaria eraso gehiago. 
    Uztailean Deba-Eibar trenean ibilitzen naiz egunero, eta usainarena nabaria 
da. Zer egingo diogu ba, miope bai, anosmikoa ez :) 



    Autobusera joateko ibili egin behar naiz, ordua zaindu,

  Jartzea dauzkate gehiago.

      Bai, peora bakoitzeko bat minuturo. 


  Euskara militantzia hutsez egin daiteke denboraldi batez, baina ez beti. 
Bestela vegetal bat izango da, asko jota. Baserritarrei erostea ez da izan 
behar bakarrik behar bat. Hasieran agian bai (euskara moduan), baina gero ez. 
Gure amak azken urteotan hartu du ohitura baserritarrei barazkiak erosteko. Ez 
da militantzia, baizik eta kalitatea nahi izatea baino.

  Erralekin komentatu nuen, biok berdin: Bilbora joatekotan, ahal izan ezkero 
Bizkaibusean goaz zalantza barik. Nik behintzat ez dut militantziagaitik 
egiten: hogei minutu gehiago tardatu bai, baina ez dut aparkatu behar. Siesta 
bota dezaket bidaian, edo zeozer irakurri edo idatzi...

  Ez zait gustatzen gauzak militantziaz egin behar ditugula entzutea. Jaietan 
berdin: behartu dezakezu jendea jolas batzuetan parte hartzera edo kalejira bat 
egitera lehen aldiz, baina ondo pasatu barik ez eskatu berriro ere parte 
hartzeko.



      Ez da militantzia, da ez dugula aukeratzen gauzak egitea erosokeria 
hutsarengaitik. Askoz erosoagoa da zakar guztia poltsa bakar batean ateratzea, 
eta ez hirutan; janari guztia Eroskiko joanaldi batean erostea, eta ez gero 
merkatura joatea; paperak lurrera  botatzea, olioa ez gordetzea... Ez da 
militantzia, da pentsatzen dugula gauzak egin egin behar direla. 
Administrazioak erraztasunak ipini behar ditu, duda barik, baina ezin da 
pentsatu peora bakoitzetik minuturo autobus publiko bat irtengo denik. 

  Elena
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to