> Elenak: > Nik be nahi dot garraio publiko erosua eta ordutegi oparokoa, baina kontua > da ahalegintxo bat egiteko prest gauden garraio publikoa hartzeko.
Ahalegintxoa gutxi batzuk egingo dute, garraio publikoaren militanteak. Kontua ez da hori, kontua da garraio publikoa autoa baino erosoagoa (eta merkeagoa) izatea, eta hortan instituzioek egin behar dute ahalegintxoa: eurek "a huevo" jarri eta funtzionatzea. Baina ez, alderantzizko bidea nahi dute: "demostratu prest zaudetela eta jarriko dugu". Esan nahi dut, errazena niretako beti da kotxea hartzea, etxepean daukat, Bergaran agian posible da. Eibarren... sekula ez dosta ihes egiten, epel-epel dago, eta ez dut inoren usainik hartu > behara (autobusean jende askoren artean beti dago dutxarekin despistatu > den > baten bat). Ze autobusetan ibiltzen zara ba? Neri ez zait askotan gertatu (zorionez). Autobusera joateko ibili egin behar naiz, ordua zaindu, Jartzea dauzkate gehiago. zain egon, txoferrak > ipintzen didan irratia eta albokoen elkarrizketa entzun. Eraman ipotxa. ;) Eta esan daigun > egia, autobusak ez dauka glamourrik, jubilatuak, andrak eta etorkinak dira > gehien dabizenak. Eta ikasleak. Proposamena: pasiloan alfonbra gorria. Hala ere, ordutegi majo bat ipini didatenez, nahita, hautua egiten dut egun > jakin batzuetan behintzat autobusez joateko. Kontua ez da masoka naizela, > kontua da garraio publikoaren alde egin nahi dudala. > > Ezin da den-dena erosotasunera laga, kotxea ez hartzia ez da bakarrik > okurrentzia bat, hartu behar den erabaki bat baino. Euskaraz berba egitea, > zaborra banatzea, berdura baserritarrei erostea bezala. Ez da errazena, > aurretik erabaki bat hartu behar da horretara iristeko, baina zeozergaitik > egiten dugu. Euskara militantzia hutsez egin daiteke denboraldi batez, baina ez beti. Bestela vegetal bat izango da, asko jota. Baserritarrei erostea ez da izan behar bakarrik behar bat. Hasieran agian bai (euskara moduan), baina gero ez. Gure amak azken urteotan hartu du ohitura baserritarrei barazkiak erosteko. Ez da militantzia, baizik eta kalitatea nahi izatea baino. Erralekin komentatu nuen, biok berdin: Bilbora joatekotan, ahal izan ezkero Bizkaibusean goaz zalantza barik. Nik behintzat ez dut militantziagaitik egiten: hogei minutu gehiago tardatu bai, baina ez dut aparkatu behar. Siesta bota dezaket bidaian, edo zeozer irakurri edo idatzi... Ez zait gustatzen gauzak militantziaz egin behar ditugula entzutea. Jaietan berdin: behartu dezakezu jendea jolas batzuetan parte hartzera edo kalejira bat egitera lehen aldiz, baina ondo pasatu barik ez eskatu berriro ere parte hartzeko. Militantzia ez da eskatu behar. Ez bahintzat militantziarik sortzeko arrazoiak eman arte. Josu.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
