ekaiñian automobilla bota neban. Eta ez dot erosi. Ez dakat premiñarik. Karuagua urtetzen desta. Ez dot esaten erosiko ez dodanik, baiña momentuz ez. Hori bai, amaittu dira kontzeruak Elgetan, antzerkixak Durangon eta Pastoralak Altzürükun. Oin kotxedun bat engaiñau bihar dot edonora juateko gabaz, edota garraio publikua aillegatzen ez dan tokixetara. Garraio publikua karua (donostiara)(, zikiña eta deserosua da askotan. Inmigrante, atso eta gaztetxuen garraiua, Elenak esan daben moduan. Automobillak estatus soziala, potentzia sexuala eta noberan "kategorixan" adierazgarri dan bittartian, garraio publikuak ez daka etorkizunik. Nik ekonomia eta militantziagaittik egitten dot. Eta militantia naiz konbentziduta nagualako. Militantzia ezin da eskatu, barrutik urten bihar detsu, komentzimendutik. Eta militantzia, edozein arlotan, ezinbestekua da. Gerra ostian euskerian militantiak egon ezik, gaur egun foro hau gaztelaniaz litzake. Seguru! leire, komentzimenduaren militante
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
