Neri, ordea, hirugarrena aterako litzaidake, pentsatzen ere hasi aurretik.
C) Maria altxatu, sukaldean sartu eta esnea berotu  du lapikoan. (berotu ala
berotzen, testu-inguruaren arabera).

Ez neri galdetu zergatik. Ni ez naiz itzultzaile. Baina, bat-batekoa
arrazionalizatu beharraren beharrez... Arinagoa da, errazago irakurtzen eta
leku gutxiago (karaktere gutxiago) behar du.

Amatiño
 

-----Mensaje original-----
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Xabier Mendiguren
Enviado el: miércoles, 06 de febrero de 2008 17:49
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] itzulpen literarixuak

-tzen ohiturazkoaren erabileraz:

Adibide bat emango dizut, ondo ezagutzen baitut kasua.

Zuk imajinatu liburu bat, gaztelaniaz, estilo honetan kontatua:

María se levanta, entra en la cocina, calienta un cazo de leche...

Nola itzuliko zenuke?

A) Maria altxatzen da, sukaldean sartzen da, esnea berotzen du lapikoan...

B) Maria altxatu da, sukaldean sartu da, esnea berotu du lapikoan...

Nik B)ren alde egingo nuke, baina ez pentsa erabaki erraza denik. 
Imajinatu pasarte berean pretérito perfecto bat sartzen duela idazleak,
kontrastean (esta mañana ha llegado...).

X.


El 06/02/2008, a las 17:46, leire narbaiza arizmendi escribió:

>  Aspaldixan nabil euskarara egindako ituzlpenak irakortzen. Egixa 
> esan, gustora. Gogorantzen dot aspaldixan ligorrak baiño ligorraguak 
> zirala itzulpenok, eta nahixago nebala ez irakortzia.
> Gustora, baiña.....gauza arraro asko somatzen dittut liburu batzuetan. 
> Aditz denbora arrarua, edo behintzat, tokatzen ez diranak. ez dakitt 
> inglesan eragiña dan, edo ze dan.
>  Baiña Rotenmeier andereñook boligrafo gorrixa aldian eruaten dogu 
> beti!!!
> "-tzen" ohiturazkoaren erabillera itzela, kontaketetan, narraziñuetan 
> hain zuzen be.
> Ez dot izenik emon nahi, baiña.....
> leire rotenmeier
>
>
> 2008/2/6, Xabier Mendiguren <[EMAIL PROTECTED]>:
>>
>> normalean, gehienetan, errebisatzen da testua, akatsak zuzentzeko eta 
>> hobetzeko aholkuak emateko.
>>
>> x.
>>
>> El 06/02/2008, a las 17:12, leire narbaiza arizmendi escribió:
>>
>> >  Gure zerrenda honetan ez dago itzultzaillerik, ezta? Nik
>> kuriosidade
>> > bat dakat: nobela bat euskeratzen danian argitaratu aurretik iñok 
>> > egitten detsa bistazorik? Iñork zuzentzen dau? Ala dana lagatzen da
>>  > itzultzaillien eskuetan?
>> >  leire
>> > <ATT319114.txt>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: 
>> [EMAIL PROTECTED]  izenburuan jarriz 'unsubscribe' 
>> (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> <ATT333574.txt>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to