Kasualitatea. Atzo bertan Mikel Aranburu-ren telefonoa eskatuz deitu
zidaten Radio Euskaditik. Baina ez zen kontzertu ekonomikoari buruz ez
Nafarroako dantzei buruz hitzegiteko. Kelly Family horri buruz baizik.

<dantzan> posta zerrendan aipatu zuen batek eitb24n Kathy Kelly
elkarrizketatu dutela eta bertan kontatzen duenez Iruñeko Ortzadar
dantza taldeko kide izan zela Kathy eta horri esker euskal musika
dezente entzun zuela. Gure posta zerrendan Mikel Aranburu berak erantzun
zuen hori konfirmatzen, eta Kathy eta bere familiarekin dantzan eta
musika jotzen pasatako gauak gogoratzen zituen bere mezuan. Mezu hori
ikusi eta berehala deitu zidaten Radio Euskaditik Mikelen telefonoa eskatuz.

oier.

Amatiñok idatzi du:
> Neri horrelako tipoak gustatzen zaizkit, errenazentista samarrak,
> "disziplinanitzak". Kontzertu/konbenio ekonomikoari buruzkoa ere, ona.
> Amatiño
>
> -----------------------
>
>
> Nik Mikel Aranburu Urtasun-en bi liburu irakurri ditut baina tematika ziharo
> diferentekuak: "Danzas y bailes de Navarra" eta "Ttunttuneros de Iruña".
> Izan ere Mikel dantzaria eta txistularia da, eta alor horietan hainbat
> ikerketa lan egindakoa. Gizon jantzia eta atsegina inondik ere.
>
> oier.
>
>   


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to