Garik dio:

Ni proiektu guzti horien alde nago (merkatu plaza berria egitea,
Teknikerrek toki hobea aurkitzea, trenbide sarea hobetzea), baina ez
nago ados erabiltzen diren bideekin.

Horrela idatzita, interpretatu leike, aurretik idatzi duenak guzti hoien kontra dagoela, bainan ez da horrela ni ere aldekoa naiz (badaezpada).

Orain gauzak zer diren, merkau plaza berria ipini dok, bainan ez da guztiz zuzena orain, hasieran bai, orain Komertzial Gunea da (honerako eta txarrerako), eta lelo honetan udaletxeko teknikariek bere salantzan ipini zituzten obra hori "obra publiko" bezala egin al zedin, ze merkatu plazak 5% bakarrik suposatzen du, hildo honetatik bi aukera o bide daude eta aholkatu zutena da hirugarren bide bat, hau da lurra salduz jabetza pribatuak egitearena. Hau guztia hau idatzi dot, ze salantza handiak ditut merkatuak berriro errebalera bueltan funtzionatuko ote duen, oraigoz dozena erdi baserritarrek utzia dute, besterik ez. Erisonon 147000 m2 doaz, guzti - guztiak behar ditu Teknikerrek?, zaila egiten zait baietzkoa izatea. Eta hik aipatutakoa helburuak dena ahal bideratzendu? Barrenenguako istrupuaren "barrenian", ba udaletxeak beste ahinbat lur zoru antolatu behar izatea Diputazioaren 500 aparkalekuko kopurua betetzeko dago, eta orain zulatzen ari direna ahin justu aparkaleku horiek, lur zoru publikoan, egiteko desmontea da ;75 urteko kontzesinua izango du. Hemen ere zaila egiten zait ausnartzea aparkaleku hoiek egiteko aurretikan pentsatua zegoen desmonte izugarri horretan lekurik ez egotea (100 bat aparkaleku falta ziren). Eta ez nago El corte inglesen aurka. Ze hau bai benetan izan leikela jendea Eibarrera erakartzeko IKUR bat, baditu bere kontzekuentsiak ere, dana ez da urrea.Eta demostratu da ere, Eibarko hiriak ezin duela jasan (erdi aldian), kanpotik ikur honek bideratu leiken trafikoa. Honek ere pentsarazi behar liguke

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to