Elgetarra izan eta saiatuko naiz azaltzen zelan ikusten doten nik. Bai, pikau dot amua. ;-)

Amatiñok ontzat emondakuekin ez naiz luzatuko, nahiz eta politikan ondo egindakuak ez diran sekula notizia... Lehenengo aldiz kontu- ikuskapen publiko bat egittia, esaterako. Baiña harira eta nik dakidanetik batzordeen funtzionamentu hau ez demokratikoagoa bakarrik, egokiagoa, gardenagua eta partehartzailliagua dala ikustarazten saitzera:

Gobernu Batzordea kendu da, eta nik ontzat emoten dot. Arrazoia? Lehen Gobernu Batzordea hiru lagunek osatzen zeben: alkatia eta bi zinegotzi (Gobernuko kidiak). Ez oposiziñokuak ez beste herritarrik ezin zan egon bertan. Ezta entzule be, sikiera! Eta klaro, ba Gobernu Batzordian makiña bat gai pasatzen ziran Gobernuan zerenen eskutatik bakarrik (alkatiaren erabakixak, esaterako), bertan parte hartzeko aukera minimorik emon barik... Orduan EAJ-EAk esaten zebana zan: "bueno, baiña azkenian batzorde informatibuetatik pasatzen dana onartu baiño ez da egitten". Eta bai, batzuetan hori zan eta beste batzuetan hori eta gehixago.

Oin, "hiruko" batzorde hori kendu eta batzorde informatibuak ziranei emon jakue balio haundixagua. Ez, berez, erabaki ahalmena (legez, erabakixak Osoko Bilkuran hartzen dira), baina bai esan dabela Udal Gobernuak honakua: "Saiatuko gara eta ahal dan guztia egingo dogu batzordietan onartzen danari bide egitten. Lan-taldietan (ulertu batzorde) adostasun osua daukanak aurrera egingo dau". Dudarik ez egoteko, esan bihar da aktiboki parte hartzen dabela batzordiotan bai herrittarrek, bai talde politiko ezberdinetakuek (Gobernuko kide izan zein ez). Esan geinke, beraz, Batzorde Informatibo hutsak izatetik eragin handixagua izatera pasatu dirala. Zer esanik ez, borondate lanian diharduan herrittarrarendako inportantia da landutakuak bide bat egingo dabela jakitzia.

Zertan irabazi dan? ba partehartzia zabaldu egin dala eta ez dagola foro bakar bat bera ere herrittarrei atiak isten dotsazena. Herrittarrak partehartzailliago izatiaz gain oposiziñokuek be batzorde eraginkor guztietan egoteko posibilitatia dauke. Puntu guztiak argi eta garbi herrittarren tamaiñu igualian entzunda alderdixen politiken araberako botua emon leikie Osoko Bilkuran.

Zer da gertatzen dana? ba normalian batzorde eraginkorretan erabakittakuari paso emoten dotsala Gobernu taldiak (tartian eurak egon diralako gaiak lantzen eta adostu dittuelako gura izan daben herrittar guztiekin batera, bestiak beste).

Eta zertan aldatu da? ba politikarixendako askoz lan nekosuagua da, izan be, lehen hiru lagun batu eta Gobernu Batzordian gai gehixentxuenak (kopuruz) pasau eta erabakitzen ziran. Oin berriz, lehen bi edo hiru hilian behin Osoko Bilkura publikuak egittetik maiztasuna bikoiztera pasau da eta hillero egitten da bat, gutxienez. Lehengo Udal Gobernuak legiak derrigortutako Osoko Bilkurak baiño ez zittuan egitten. Oin, ostera, lan gehixago, bai, baiña gardenagua eta partehartzailliagua egitteko bidia zabaldu da. Gura izan ezkero zuk gura dozun puntuaren eztabaidaleku guztietan egon zeinke eta zure iritzixa emon.

Nik, herrittar moduan asko eskertzen dot eta juaten naiz Kultura Batzordietara han esandakuak eraginkortasun bat daukala pentsauta eta gaiñera gero batzorde horretan landutako puntua Osoko Bilkuran zelan pasatzen dan ikusten dot hango atiak be zabalik darelako.

Iñok esandakua berrestu? hein batian bai eta herrixak esaten dabena berrestia ez da berez txarra. Dana dala, Elgetako kasuan, politikarixak dira "iñok esandakua" horren parte haundixena batzordietan. Beraz berresten dabena da politikarixak be parte izan diran batzorde eraginkor bateko adostasuna.

Ados nago Amatiñokin herri txikixetan errezaguak dirala holako kontuak... Ez dakit zelan jokatu biharko litzaken Eibarren...

Hau ez da populismoaren aldeko jarrera, hau arduraren aldeko jarrera da. Zer arduratsuago herrixari entzutiaz gain kasu egittia baiño. Lan gehixago da, baiña ardura daukenei eskertzen dotsagu herrittarrok (batzuk, behintzat), gardenak izatia, entzutia eta kasu egittia. Hori demokrazia ez dala? Horixe baietz! eta kontrakua uste badau jendiak laster aldatuko dau indar-korrelaziñua. Demokraziak horretarako aukerak emoten dittu.

Hauxe herrittar moduan esan neikena boteprontuan.

Iban

Oh.: ale Amatiño, ez dozula gura Elgetan bizitzia? bengaaaa... laster batzorderen baten adostuko dogu Eibar urez bete eta hondartza bat egittia egunotako eurixak lagun. Debaren pare jarriko gaittuk eta bai, gurako dok Elgetan bizi. :-) Hau oharrau jartzera animau nok eibartar gehixenak ez dirala honek lerro guztiok irakurtzera helduko jakindda. Batzuetan aburrido eta luze izaten be bajakixau-eta... :-)



El 2008, oct 31 , a las 23:14, Amatiño escribió:

Garik:
>"Programan hitz eman genuen (Elgetako alkateak dio) moduan, Udaletxearen atea zabaldu diegu
herritarrei eta kontu-ikuskapena gardentasunez egin dugu
-- Oso ondo.
> Gobernu batzordeak kendu ditugu.
-- ¿?
>Udal batzordeek erabakitzen dute orain.
-- Txarto.
>Batzordetan edozein herritarrek parte hartu dezake.
-- Oso ondo.
> Bertan erabakitzen da herriaren kudeaketa.
-- Noren izenean?
> gero Udalbatzak berresten duena.
-- Inork esandakoa berresteko baino ez badaude, joan daitezela etxera.
>Elgetan batzordeak ez dira informagarriak erabakigarriak baizik.
-- Ez nuke herri horretan bizi nahi.
> herritarrek parte-hartze zuzena dute udal erabakietan."
-- Gauza bat da parte-hartze zuzena eta beste bat erabaki zuzena.

Eta, onenean ere, gauza horiek Elgetan edo Aian egin daitezke. Ez Eibarren edo Tolosan. Zer esanik ez Bilbon edo Donostian.

Populismoa eta asanblearismoa ez dira demokrazia.

Amatiño


----- Mensaje original -----
De: Gari Araolaza <[EMAIL PROTECTED]>
Fecha: Viernes, 31 de Octubre de 2008, 10:44 am
Asunto: Re: [eibar] Erisono
A: Eibartarrak zerrenda <[email protected]>

> Azken denboran horrelako lan guztiak justifikatzeko, helburuak
> balio du.
>
> Eta hau berdin gertatzen da Errebalen, Erisonon, trenbide sarea
> hobetzearekin eta beste hainbat proiekturekin.
>
> Ni proiektu guzti horien alde nago (merkatu plaza berria egitea,
> Teknikerrek toki hobea aurkitzea, trenbide sarea hobetzea),
> baina ez
> nago ados erabiltzen diren bideekin.
>
> Politikariei erabilitako bideak aurpegiratzen zaizkienean,
> defentsa ez
> doa bitartekoetara, helburura baizik:
>
> "Errebal oinarrizko proiektua da Eibarrentzat", "Teknikerrentzat hil
> edo biziko proiektua da", eta honelakoak.
>
> Hau da, subkontzientean erantzuten dutena da: "Bai badakigu
> gauzak ez
> ditugula ongi egin, baina helburua garrantzitsua da"
>
> "Helburuak, bitartekoak justifikatzen ditu" da erabiltzen den
> konsigna.
> Kontrasterako, Elgetako Udala. Agian tamainagatik edo, posible izango
> da hori, baina han ez omen dago "Gobernu batzorderik". Aste honetako
> Argian, Elgetako alkate Oxel Erostarbek:
>
> "Programan hitz eman genuen moduan, Udaletxearen atea zabaldu diegu
> herritarrei eta kontu-ikuskapena gardentasunez egin dugu. Gobernu
> batzordeak kendu ditugu, Udal batzordeek erabakitzen dute orain.
> Batzordetan edozein herritarrek parte hartu dezake. Bertan erabakitzen
> da herriaren kudeaketa, gero Udalbatzak berresten duena. Elgetan
> batzordeak ez dira informagarriak erabakigarriak baizik, herritarrek
> parte-hartze zuzena dute udal erabakietan."
>
> Gehiago hemen:
> http://www.argia.com/argia-astekaria/2157/oxel-erostarbe/osoa
>
> Gari
>
> 2008/10/31 Ramon Arizaga <[EMAIL PROTECTED]>:
> > Gaur correon Erisonori buruz:
> >  "...los informes tecnicos desaconsejan la inclusión de
> la mocion en un
> > pleno."
> >
> > Astelenehan egin behar zen udaletxean pleno arrunta, bainan
> nola ahinbeste
> > ez ohizko pleno egon diren ez omen zegoen gairik plenoa egiteko...
> > eta ez da ohizko plenoa egin, hau kontrastatu egin lehike.
> >
> > Lur mugimenduak asteko, ez omen zen behar informe teknikorik.
> Batzuek (eta
> > adituak dira), ez dala posible diote. Ziurtasunez zikera
> jokatzeko ere, ez
> > omengo ote zen gutxienez komenigarria?.
> > Obrak asteko ez da behar informe teknikorik, eta errekasto bat
> tapatu behar
> > dute, bestela bai.
> > _______________________________________________
> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-
> [EMAIL PROTECTED]> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe
> bakarrik, komatxo barik)
> >
> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> >
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-
> [EMAIL PROTECTED] jarriz 'unsubscribe' (horixe
> bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: Eibartarrak- [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to