Ibanek dio

Elgetarra izan eta saiatuko naiz azaltzen zelan ikusten doten nik.
Bai, pikau dot amua. ;-)

Amatiñok ontzat emondakuekin ez naiz luzatuko, nahiz eta politikan
ondo egindakuak ez diran sekula notizia... Lehenengo aldiz kontu-
ikuskapen publiko bat egittia, esaterako. Baiña harira eta nik
dakidanetik batzordeen funtzionamentu hau ez demokratikoagoa
bakarrik, egokiagoa, gardenagua eta partehartzailliagua dala
ikustarazten saitzera:

Gobernu Batzordea kendu da, eta nik ontzat emoten dot. Arrazoia?
Lehen Gobernu Batzordea hiru lagunek osatzen zeben: alkatia eta bi
zinegotzi (Gobernuko kidiak). Ez oposiziñokuak ez beste herritarrik
ezin zan egon bertan. Ezta entzule be, sikiera! Eta klaro, ba Gobernu
Batzordian makiña bat gai pasatzen ziran Gobernuan zerenen eskutatik
bakarrik (alkatiaren erabakixak, esaterako), bertan parte hartzeko
aukera minimorik emon barik... Orduan EAJ-EAk esaten zebana zan:
"bueno, baiña azkenian batzorde informatibuetatik pasatzen dana
onartu baiño ez da egitten". Eta bai, batzuetan hori zan eta beste
batzuetan hori eta gehixago.

Oin, "hiruko" batzorde hori kendu eta batzorde informatibuak ziranei
emon jakue balio haundixagua. Ez, berez, erabaki ahalmena (legez,
erabakixak Osoko Bilkuran hartzen dira), baina bai esan dabela Udal
Gobernuak honakua: "Saiatuko gara eta ahal dan guztia egingo dogu
batzordietan onartzen danari bide egitten. Lan-taldietan (ulertu
batzorde) adostasun osua daukanak aurrera egingo dau". Dudarik ez
egoteko, esan bihar da aktiboki parte hartzen dabela batzordiotan bai
herrittarrek, bai talde politiko ezberdinetakuek (Gobernuko kide izan
zein ez). Esan geinke, beraz, Batzorde Informatibo hutsak izatetik
eragin handixagua izatera pasatu dirala. Zer esanik ez, borondate
lanian diharduan herrittarrarendako inportantia da landutakuak bide
bat egingo dabela jakitzia.

Zertan irabazi dan? ba partehartzia zabaldu egin dala eta ez dagola
foro bakar bat bera ere herrittarrei atiak isten dotsazena.
Herrittarrak partehartzailliago izatiaz gain oposiziñokuek be
batzorde eraginkor guztietan egoteko posibilitatia dauke. Puntu
guztiak argi eta garbi herrittarren tamaiñu igualian entzunda
alderdixen politiken araberako botua emon leikie Osoko Bilkuran.

Zer da gertatzen dana? ba normalian batzorde eraginkorretan
erabakittakuari paso emoten dotsala Gobernu taldiak (tartian eurak
egon diralako gaiak lantzen eta adostu dittuelako gura izan daben
herrittar guztiekin batera, bestiak beste).

Eta zertan aldatu da? ba politikarixendako askoz lan nekosuagua da,
izan be, lehen hiru lagun batu eta Gobernu Batzordian gai
gehixentxuenak (kopuruz) pasau eta erabakitzen ziran. Oin berriz,
lehen bi edo hiru hilian behin Osoko Bilkura publikuak egittetik
maiztasuna bikoiztera pasau da eta hillero egitten da bat, gutxienez.
Lehengo Udal Gobernuak legiak derrigortutako Osoko Bilkurak baiño ez
zittuan egitten. Oin, ostera, lan gehixago, bai, baiña gardenagua eta
partehartzailliagua egitteko bidia zabaldu da. Gura izan ezkero zuk
gura dozun puntuaren eztabaidaleku guztietan egon zeinke eta zure
iritzixa emon.

Nik, herrittar moduan asko eskertzen dot eta juaten naiz Kultura
Batzordietara han esandakuak eraginkortasun bat daukala pentsauta eta
gaiñera gero batzorde horretan landutako puntua Osoko Bilkuran zelan
pasatzen dan ikusten dot hango atiak be zabalik darelako.

Iñok esandakua berrestu? hein batian bai eta herrixak esaten dabena
berrestia ez da berez txarra. Dana dala, Elgetako kasuan,
politikarixak dira "iñok esandakua" horren parte haundixena
batzordietan. Beraz berresten dabena da politikarixak be parte izan
diran batzorde eraginkor bateko adostasuna.

Ados nago Amatiñokin herri txikixetan errezaguak dirala holako
kontuak... Ez dakit zelan jokatu biharko litzaken Eibarren...

Hau ez da populismoaren aldeko jarrera, hau arduraren aldeko jarrera
da. Zer arduratsuago herrixari entzutiaz gain kasu egittia baiño. Lan
gehixago da, baiña ardura daukenei eskertzen dotsagu herrittarrok
(batzuk, behintzat), gardenak izatia, entzutia eta kasu egittia. Hori
demokrazia ez dala? Horixe baietz! eta kontrakua uste badau jendiak
laster aldatuko dau indar-korrelaziñua. Demokraziak horretarako
aukerak emoten dittu.

Hauxe herrittar moduan esan neikena boteprontuan.

Iban

Nik diot:

Pozten naiz hau irakurtzeak.
Nik, Elagatarra izan gabe, xuabeago lehen zerbait aittatu dot.
Bainan orain Ibanek aukera ematen desta.
Herri politika edo beste alor batean kasu (Industrian, etabar). Hara hor lidergotza berriaren eredua, entzun (asertibitatearekin), eta nahiak bideratu, hau da katalizadore izan, honek dudarik gabe askoz lan gehiago sortzen du ardura duenari (eta Ibanek ere azpimarratu du), behar bada mantsoxeagoa izango da, bainan (eta Iban lekuko) askoz gehiago asentzen du eta kurpil edo dinamika pisitibo batean mundu guztia (nahi duena, normalean bada jendea dispuesto dagoena) ipintzen du, eta hori da lidergo berriaren lana. Beraz Elgetan dugu lidergotza berriaren eredua eta Eibarren guztiz kontrakoarena (Despotismo Ilustrado).

ramon
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to