Iban, ba neuk be oso-osorik irakurri dot!! Aurrekuan, Alkatiaren elkarrizketia be gustora irakurri neban. Sortzen jatan zalantza da: batzordietara bost pertsona juaten badira, eta bost horiek indarra baldin badaukate gauzak onartzeko / bloketazeko, nahiz eta herritar gehienak horren alde ez egon?
Bai, guztiek izango lukete eskubidea parte hartzeko, baina askok nahiago dute lau urtez beste bati eman bere kofidantza. Nire ustez, botua eman eta programa batekin ados bazaude ez duzu zertan lau urte pasa behar batzordeetan programa hori defendatzen. Eta jende aaaaaaaskok nahiago du lau urtean behin botua eman eta "lasai bizi". Nere ustez, beraz: -Gardentasuna bai. Hemen informazioa ezkuatu egiten da eta gero esaten da jendea konfundituta dagoela. Hasteko, konpartitu informazioa, iritzi publikoak zuzena izateko ahalmena izan dezan. -Iritziak jasotzea baita. Formulak ez dira falta horretarako. Eta iritzi hori kontuan izatea baita. Herritarrek erabakitzeko eskubidea gauzatzeko formulak bilatzea eta aurrera eramatea, batez ere detektatzen denean adostasun maila ez dela oso handia. Horraino bai. -Herritar batek udal-ordezkari batek duen haina indar izatea bozkaketa guztietan, ez... goian azaldu ditut nire bildurrak. Elgetan ondo funtzionatzen badu, pozgarria, benetan; baina Eibarren ez dut halakorik ikusten. josu. 2008/11/3 Ramon Arizaga <[EMAIL PROTECTED]> > Ibanek dio > > > > Elgetarra izan eta saiatuko naiz azaltzen zelan ikusten doten nik. > Bai, pikau dot amua. ;-) > > Amatiñok ontzat emondakuekin ez naiz luzatuko, nahiz eta politikan > ondo egindakuak ez diran sekula notizia... Lehenengo aldiz kontu- > ikuskapen publiko bat egittia, esaterako. Baiña harira eta nik > dakidanetik batzordeen funtzionamentu hau ez demokratikoagoa > bakarrik, egokiagoa, gardenagua eta partehartzailliagua dala > ikustarazten saitzera: > > Gobernu Batzordea kendu da, eta nik ontzat emoten dot. Arrazoia? > Lehen Gobernu Batzordea hiru lagunek osatzen zeben: alkatia eta bi > zinegotzi (Gobernuko kidiak). Ez oposiziñokuak ez beste herritarrik > ezin zan egon bertan. Ezta entzule be, sikiera! Eta klaro, ba Gobernu > Batzordian makiña bat gai pasatzen ziran Gobernuan zerenen eskutatik > bakarrik (alkatiaren erabakixak, esaterako), bertan parte hartzeko > aukera minimorik emon barik... Orduan EAJ-EAk esaten zebana zan: > "bueno, baiña azkenian batzorde informatibuetatik pasatzen dana > onartu baiño ez da egitten". Eta bai, batzuetan hori zan eta beste > batzuetan hori eta gehixago. > > Oin, "hiruko" batzorde hori kendu eta batzorde informatibuak ziranei > emon jakue balio haundixagua. Ez, berez, erabaki ahalmena (legez, > erabakixak Osoko Bilkuran hartzen dira), baina bai esan dabela Udal > Gobernuak honakua: "Saiatuko gara eta ahal dan guztia egingo dogu > batzordietan onartzen danari bide egitten. Lan-taldietan (ulertu > batzorde) adostasun osua daukanak aurrera egingo dau". Dudarik ez > egoteko, esan bihar da aktiboki parte hartzen dabela batzordiotan bai > herrittarrek, bai talde politiko ezberdinetakuek (Gobernuko kide izan > zein ez). Esan geinke, beraz, Batzorde Informatibo hutsak izatetik > eragin handixagua izatera pasatu dirala. Zer esanik ez, borondate > lanian diharduan herrittarrarendako inportantia da landutakuak bide > bat egingo dabela jakitzia. > > Zertan irabazi dan? ba partehartzia zabaldu egin dala eta ez dagola > foro bakar bat bera ere herrittarrei atiak isten dotsazena. > Herrittarrak partehartzailliago izatiaz gain oposiziñokuek be > batzorde eraginkor guztietan egoteko posibilitatia dauke. Puntu > guztiak argi eta garbi herrittarren tamaiñu igualian entzunda > alderdixen politiken araberako botua emon leikie Osoko Bilkuran. > > Zer da gertatzen dana? ba normalian batzorde eraginkorretan > erabakittakuari paso emoten dotsala Gobernu taldiak (tartian eurak > egon diralako gaiak lantzen eta adostu dittuelako gura izan daben > herrittar guztiekin batera, bestiak beste). > > Eta zertan aldatu da? ba politikarixendako askoz lan nekosuagua da, > izan be, lehen hiru lagun batu eta Gobernu Batzordian gai > gehixentxuenak (kopuruz) pasau eta erabakitzen ziran. Oin berriz, > lehen bi edo hiru hilian behin Osoko Bilkura publikuak egittetik > maiztasuna bikoiztera pasau da eta hillero egitten da bat, gutxienez. > Lehengo Udal Gobernuak legiak derrigortutako Osoko Bilkurak baiño ez > zittuan egitten. Oin, ostera, lan gehixago, bai, baiña gardenagua eta > partehartzailliagua egitteko bidia zabaldu da. Gura izan ezkero zuk > gura dozun puntuaren eztabaidaleku guztietan egon zeinke eta zure > iritzixa emon. > > Nik, herrittar moduan asko eskertzen dot eta juaten naiz Kultura > Batzordietara han esandakuak eraginkortasun bat daukala pentsauta eta > gaiñera gero batzorde horretan landutako puntua Osoko Bilkuran zelan > pasatzen dan ikusten dot hango atiak be zabalik darelako. > > Iñok esandakua berrestu? hein batian bai eta herrixak esaten dabena > berrestia ez da berez txarra. Dana dala, Elgetako kasuan, > politikarixak dira "iñok esandakua" horren parte haundixena > batzordietan. Beraz berresten dabena da politikarixak be parte izan > diran batzorde eraginkor bateko adostasuna. > > Ados nago Amatiñokin herri txikixetan errezaguak dirala holako > kontuak... Ez dakit zelan jokatu biharko litzaken Eibarren... > > Hau ez da populismoaren aldeko jarrera, hau arduraren aldeko jarrera > da. Zer arduratsuago herrixari entzutiaz gain kasu egittia baiño. Lan > gehixago da, baiña ardura daukenei eskertzen dotsagu herrittarrok > (batzuk, behintzat), gardenak izatia, entzutia eta kasu egittia. Hori > demokrazia ez dala? Horixe baietz! eta kontrakua uste badau jendiak > laster aldatuko dau indar-korrelaziñua. Demokraziak horretarako > aukerak emoten dittu. > > Hauxe herrittar moduan esan neikena boteprontuan. > > Iban > > Nik diot: > > Pozten naiz hau irakurtzeak. > Nik, Elagatarra izan gabe, xuabeago lehen zerbait aittatu dot. > Bainan orain Ibanek aukera ematen desta. > Herri politika edo beste alor batean kasu (Industrian, etabar). Hara hor > lidergotza berriaren eredua, entzun (asertibitatearekin), eta nahiak > bideratu, hau da katalizadore izan, > honek dudarik gabe askoz lan gehiago sortzen du ardura duenari (eta Ibanek > ere azpimarratu du), > behar bada mantsoxeagoa izango da, bainan (eta Iban lekuko) askoz gehiago > asentzen du eta kurpil edo dinamika pisitibo batean mundu guztia (nahi > duena, normalean bada jendea dispuesto dagoena) ipintzen du, eta hori da > lidergo berriaren lana. > Beraz Elgetan dugu lidergotza berriaren eredua eta Eibarren guztiz > kontrakoarena (Despotismo Ilustrado). > > ramon > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
