Normalean Informazio Batzordeetan arloko gaiak aztertu eta erabakitze bidean jartzeko, erizpen bat eskatzen jako, teknikariari.

Gehienetan onespena emoten jako, edo arloren batean agian zehazteko edo jaso barik egoan zerbait jasotzeko. Hori eginda, hurrengoko mailara, goragokora joaten da, Gobernu Batzordera, gaia edo aurrekontuaren arabera onespena, bestela Osoko Bilkurara, eta han ebazten da.

Nire ustez akatsa da Gobernu Batzordea kentzea, eta dan-dana informazio batzordetik zuzenean Osoko bilkurara bideratzea. Ezagutzen dot beste herri bat horrela dabilena eta desastre hutsa, anti-operatibo totala.


Gobernu batzordea eratzeko Udaleko araudi organikoak edo Osoko Bilkurak ebatzi behar dau. 3 pertsona izatea ez da inondik inora iluntasuna, edo. osoko Bilkurako kideen herenak osatu behar dau.

Besterik da, hirurak alderdi berekoak izatea edo ez eta TokikoGobernubatzordean sartzen uztea.
Gehiengoa,  osokoa batek euki ezkero, normalean ez  dau beste sartzen uzten.
Oraingoz Elgetan  Aralarrek gehiengo daukanez hori ebatzi dau



Orain Osoko Bilkurara  noa.

Gero arte.

Bertoko
----- Original Message ----- From: "Iban Arantzabal" <[EMAIL PROTECTED]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Monday, November 03, 2008 12:16 PM
Subject: Re: [eibar] Batzordeen funtzionamentua (lehen:Erisono)


Elgetarra izan eta saiatuko naiz azaltzen zelan ikusten doten nik.
Bai, pikau dot amua. ;-)

Amatiñok ontzat emondakuekin ez naiz luzatuko, nahiz eta politikan
ondo egindakuak ez diran sekula notizia... Lehenengo aldiz kontu-
ikuskapen publiko bat egittia, esaterako. Baiña harira eta nik
dakidanetik batzordeen funtzionamentu hau ez demokratikoagoa
bakarrik, egokiagoa, gardenagua eta partehartzailliagua dala
ikustarazten saitzera:

Gobernu Batzordea kendu da, eta nik ontzat emoten dot. Arrazoia?
Lehen Gobernu Batzordea hiru lagunek osatzen zeben: alkatia eta bi
zinegotzi (Gobernuko kidiak). Ez oposiziñokuak ez beste herritarrik
ezin zan egon bertan. Ezta entzule be, sikiera! Eta klaro, ba Gobernu
Batzordian makiña bat gai pasatzen ziran Gobernuan zerenen eskutatik
bakarrik (alkatiaren erabakixak, esaterako), bertan parte hartzeko
aukera minimorik emon barik... Orduan EAJ-EAk esaten zebana zan:
"bueno, baiña azkenian batzorde informatibuetatik pasatzen dana
onartu baiño ez da egitten". Eta bai, batzuetan hori zan eta beste
batzuetan hori eta gehixago.

Oin, "hiruko" batzorde hori kendu eta batzorde informatibuak ziranei
emon jakue balio haundixagua. Ez, berez, erabaki ahalmena (legez,
erabakixak Osoko Bilkuran hartzen dira), baina bai esan dabela Udal
Gobernuak honakua: "Saiatuko gara eta ahal dan guztia egingo dogu
batzordietan onartzen danari bide egitten. Lan-taldietan (ulertu
batzorde) adostasun osua daukanak aurrera egingo dau". Dudarik ez
egoteko, esan bihar da aktiboki parte hartzen dabela batzordiotan bai
herrittarrek, bai talde politiko ezberdinetakuek (Gobernuko kide izan
zein ez). Esan geinke, beraz, Batzorde Informatibo hutsak izatetik
eragin handixagua izatera pasatu dirala. Zer esanik ez, borondate
lanian diharduan herrittarrarendako inportantia da landutakuak bide
bat egingo dabela jakitzia.

Zertan irabazi dan? ba partehartzia zabaldu egin dala eta ez dagola
foro bakar bat bera ere herrittarrei atiak isten dotsazena.
Herrittarrak partehartzailliago izatiaz gain oposiziñokuek be
batzorde eraginkor guztietan egoteko posibilitatia dauke. Puntu
guztiak argi eta garbi herrittarren tamaiñu igualian entzunda
alderdixen politiken araberako botua emon leikie Osoko Bilkuran.

Zer da gertatzen dana? ba normalian batzorde eraginkorretan
erabakittakuari paso emoten dotsala Gobernu taldiak (tartian eurak
egon diralako gaiak lantzen eta adostu dittuelako gura izan daben
herrittar guztiekin batera, bestiak beste).

Eta zertan aldatu da? ba politikarixendako askoz lan nekosuagua da,
izan be, lehen hiru lagun batu eta Gobernu Batzordian gai
gehixentxuenak (kopuruz) pasau eta erabakitzen ziran. Oin berriz,
lehen bi edo hiru hilian behin Osoko Bilkura publikuak egittetik
maiztasuna bikoiztera pasau da eta hillero egitten da bat, gutxienez.
Lehengo Udal Gobernuak legiak derrigortutako Osoko Bilkurak baiño ez
zittuan egitten. Oin, ostera, lan gehixago, bai, baiña gardenagua eta
partehartzailliagua egitteko bidia zabaldu da. Gura izan ezkero zuk
gura dozun puntuaren eztabaidaleku guztietan egon zeinke eta zure
iritzixa emon.

Nik, herrittar moduan asko eskertzen dot eta juaten naiz Kultura
Batzordietara han esandakuak eraginkortasun bat daukala pentsauta eta
gaiñera gero batzorde horretan landutako puntua Osoko Bilkuran zelan
pasatzen dan ikusten dot hango atiak be zabalik darelako.

Iñok esandakua berrestu? hein batian bai eta herrixak esaten dabena
berrestia ez da berez txarra. Dana dala, Elgetako kasuan,
politikarixak dira "iñok esandakua" horren parte haundixena
batzordietan. Beraz berresten dabena da politikarixak be parte izan
diran batzorde eraginkor bateko adostasuna.

Ados nago Amatiñokin herri txikixetan errezaguak dirala holako
kontuak... Ez dakit zelan jokatu biharko litzaken Eibarren...

Hau ez da populismoaren aldeko jarrera, hau arduraren aldeko jarrera
da. Zer arduratsuago herrixari entzutiaz gain kasu egittia baiño. Lan
gehixago da, baiña ardura daukenei eskertzen dotsagu herrittarrok
(batzuk, behintzat), gardenak izatia, entzutia eta kasu egittia. Hori
demokrazia ez dala? Horixe baietz! eta kontrakua uste badau jendiak
laster aldatuko dau indar-korrelaziñua. Demokraziak horretarako
aukerak emoten dittu.

Hauxe herrittar moduan esan neikena boteprontuan.

Iban

Oh.: ale Amatiño, ez dozula gura Elgetan bizitzia? bengaaaa... laster
batzorderen baten adostuko dogu Eibar urez bete eta hondartza bat
egittia egunotako eurixak lagun. Debaren pare jarriko gaittuk eta
bai, gurako dok Elgetan bizi. :-)  Hau oharrau jartzera animau nok
eibartar gehixenak ez dirala honek lerro guztiok irakurtzera helduko
jakindda. Batzuetan aburrido eta luze izaten be bajakixau-eta... :-)



El 2008, oct 31 , a las 23:14, Amatiño escribió:

Garik:
>"Programan hitz eman genuen (Elgetako alkateak dio) moduan,
Udaletxearen atea zabaldu diegu
herritarrei eta kontu-ikuskapena gardentasunez egin dugu
-- Oso ondo.
> Gobernu batzordeak kendu ditugu.
-- ¿?
>Udal batzordeek erabakitzen dute orain.
-- Txarto.
>Batzordetan edozein herritarrek parte hartu dezake.
-- Oso ondo.
> Bertan erabakitzen da herriaren kudeaketa.
-- Noren izenean?
> gero Udalbatzak berresten duena.
-- Inork esandakoa berresteko baino ez badaude, joan daitezela etxera.
>Elgetan batzordeak ez dira informagarriak erabakigarriak baizik.
-- Ez nuke herri horretan bizi nahi.
> herritarrek parte-hartze zuzena dute udal erabakietan."
-- Gauza bat da parte-hartze zuzena eta beste bat erabaki zuzena.

Eta, onenean ere, gauza horiek Elgetan edo Aian egin daitezke. Ez Eibarren edo Tolosan. Zer esanik ez Bilbon edo Donostian.

Populismoa eta asanblearismoa ez dira demokrazia.

Amatiño


----- Mensaje original -----
De: Gari Araolaza <[EMAIL PROTECTED]>
Fecha: Viernes, 31 de Octubre de 2008, 10:44 am
Asunto: Re: [eibar] Erisono
A: Eibartarrak zerrenda <[email protected]>

> Azken denboran horrelako lan guztiak justifikatzeko, helburuak
> balio du.
>
> Eta hau berdin gertatzen da Errebalen, Erisonon, trenbide sarea
> hobetzearekin eta beste hainbat proiekturekin.
>
> Ni proiektu guzti horien alde nago (merkatu plaza berria egitea,
> Teknikerrek toki hobea aurkitzea, trenbide sarea hobetzea),
> baina ez
> nago ados erabiltzen diren bideekin.
>
> Politikariei erabilitako bideak aurpegiratzen zaizkienean,
> defentsa ez
> doa bitartekoetara, helburura baizik:
>
> "Errebal oinarrizko proiektua da Eibarrentzat", "Teknikerrentzat hil
> edo biziko proiektua da", eta honelakoak.
>
> Hau da, subkontzientean erantzuten dutena da: "Bai badakigu
> gauzak ez
> ditugula ongi egin, baina helburua garrantzitsua da"
>
> "Helburuak, bitartekoak justifikatzen ditu" da erabiltzen den
> konsigna.
> Kontrasterako, Elgetako Udala. Agian tamainagatik edo, posible
izango
> da hori, baina han ez omen dago "Gobernu batzorderik". Aste honetako
> Argian, Elgetako alkate Oxel Erostarbek:
>
> "Programan hitz eman genuen moduan, Udaletxearen atea zabaldu diegu
> herritarrei eta kontu-ikuskapena gardentasunez egin dugu. Gobernu
> batzordeak kendu ditugu, Udal batzordeek erabakitzen dute orain.
> Batzordetan edozein herritarrek parte hartu dezake. Bertan
erabakitzen
> da herriaren kudeaketa, gero Udalbatzak berresten duena. Elgetan
> batzordeak ez dira informagarriak erabakigarriak baizik, herritarrek
> parte-hartze zuzena dute udal erabakietan."
>
> Gehiago hemen:
> http://www.argia.com/argia-astekaria/2157/oxel-erostarbe/osoa
>
> Gari
>
> 2008/10/31 Ramon Arizaga <[EMAIL PROTECTED]>:
> > Gaur correon Erisonori buruz:
> >  "...los informes tecnicos desaconsejan la inclusión de
> la mocion en un
> > pleno."
> >
> > Astelenehan egin behar zen udaletxean pleno arrunta, bainan
> nola ahinbeste
> > ez ohizko pleno egon diren ez omen zegoen gairik plenoa egiteko...
> > eta ez da ohizko plenoa egin, hau kontrastatu egin lehike.
> >
> > Lur mugimenduak asteko, ez omen zen behar informe teknikorik.
> Batzuek (eta
> > adituak dira), ez dala posible diote. Ziurtasunez zikera
> jokatzeko ere, ez
> > omengo ote zen gutxienez komenigarria?.
> > Obrak asteko ez da behar informe teknikorik, eta errekasto bat
> tapatu behar
> > dute, bestela bai.
> > _______________________________________________
> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-
> [EMAIL PROTECTED]> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe
> bakarrik, komatxo barik)
> >
> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea
berresteko.
> >
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-
> [EMAIL PROTECTED] jarriz 'unsubscribe' (horixe
> bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak- [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to