Azken denboran horrelako lan guztiak justifikatzeko, helburuak balio du.

Eta hau berdin gertatzen da Errebalen, Erisonon, trenbide sarea
hobetzearekin eta beste hainbat proiekturekin.

Ni proiektu guzti horien alde nago (merkatu plaza berria egitea,
Teknikerrek toki hobea aurkitzea, trenbide sarea hobetzea), baina ez
nago ados erabiltzen diren bideekin.

Politikariei erabilitako bideak aurpegiratzen zaizkienean, defentsa ez
doa bitartekoetara, helburura baizik:

"Errebal oinarrizko proiektua da Eibarrentzat", "Teknikerrentzat hil
edo biziko proiektua da", eta honelakoak.

Hau da, subkontzientean erantzuten dutena da: "Bai badakigu gauzak ez
ditugula ongi egin, baina helburua garrantzitsua da"

"Helburuak, bitartekoak justifikatzen ditu" da erabiltzen den konsigna.

Kontrasterako, Elgetako Udala. Agian tamainagatik edo, posible izango
da hori, baina han ez omen dago "Gobernu batzorderik". Aste honetako
Argian, Elgetako alkate Oxel Erostarbek:

"Programan hitz eman genuen moduan, Udaletxearen atea zabaldu diegu
herritarrei eta kontu-ikuskapena gardentasunez egin dugu. Gobernu
batzordeak kendu ditugu, Udal batzordeek erabakitzen dute orain.
Batzordetan edozein herritarrek parte hartu dezake. Bertan erabakitzen
da herriaren kudeaketa, gero Udalbatzak berresten duena. Elgetan
batzordeak ez dira informagarriak erabakigarriak baizik, herritarrek
parte-hartze zuzena dute udal erabakietan."

Gehiago hemen:
http://www.argia.com/argia-astekaria/2157/oxel-erostarbe/osoa

Gari

2008/10/31 Ramon Arizaga <[EMAIL PROTECTED]>:
> Gaur correon Erisonori buruz:
>  "...los informes tecnicos desaconsejan la inclusión de la mocion en un
> pleno."
>
> Astelenehan egin behar zen udaletxean pleno arrunta, bainan nola ahinbeste
> ez ohizko pleno egon diren ez omen zegoen gairik plenoa egiteko...
> eta ez da ohizko plenoa egin, hau kontrastatu egin lehike.
>
> Lur mugimenduak asteko, ez omen zen behar informe teknikorik. Batzuek (eta
> adituak dira), ez dala posible diote. Ziurtasunez zikera jokatzeko ere, ez
> omengo ote zen gutxienez komenigarria?.
> Obrak asteko ez da behar informe teknikorik, eta errekasto bat tapatu behar
> dute, bestela bai.
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to