Ez nabil eibarrentzat prozedura hori esartzearen alde, badakizkit sailtasunak, 
ez.
nabil eta errebal en  ateratzekoa dena da Udalen Jarrera, batena eta bestiarena.


  Iban, ba neuk be oso-osorik irakurri dot!! Aurrekuan, Alkatiaren 
elkarrizketia be gustora irakurri neban. Sortzen jatan zalantza da: 
batzordietara bost pertsona juaten badira, eta bost horiek indarra baldin 
badaukate gauzak onartzeko / bloketazeko, nahiz eta herritar gehienak horren 
alde ez egon?

  Bai, guztiek izango lukete eskubidea parte hartzeko, baina askok nahiago dute 
lau urtez beste bati eman bere kofidantza. Nire ustez, botua eman eta programa 
batekin ados bazaude ez duzu zertan lau urte pasa behar batzordeetan programa 
hori defendatzen. Eta jende aaaaaaaskok nahiago du lau urtean behin botua eman 
eta "lasai bizi".

  Nere ustez, beraz:
  -Gardentasuna bai. Hemen informazioa ezkuatu egiten da eta gero esaten da 
jendea konfundituta dagoela. Hasteko, konpartitu informazioa, iritzi publikoak 
zuzena izateko ahalmena izan dezan.
  -Iritziak jasotzea baita. Formulak ez dira falta horretarako. Eta iritzi hori 
kontuan izatea baita. Herritarrek erabakitzeko eskubidea gauzatzeko formulak 
bilatzea eta aurrera eramatea, batez ere detektatzen denean adostasun maila ez 
dela oso handia. Horraino bai.
  -Herritar batek udal-ordezkari batek duen haina indar izatea bozkaketa 
guztietan, ez... goian azaldu ditut nire bildurrak. Elgetan ondo funtzionatzen 
badu, pozgarria, benetan; baina Eibarren ez dut halakorik ikusten.
  josu.




  2008/11/3 Ramon Arizaga <[EMAIL PROTECTED]>

    Ibanek dio



    Elgetarra izan eta saiatuko naiz azaltzen zelan ikusten doten nik.
    Bai, pikau dot amua. ;-)

    Amatiñok ontzat emondakuekin ez naiz luzatuko, nahiz eta politikan
    ondo egindakuak ez diran sekula notizia... Lehenengo aldiz kontu-
    ikuskapen publiko bat egittia, esaterako. Baiña harira eta nik
    dakidanetik batzordeen funtzionamentu hau ez demokratikoagoa
    bakarrik, egokiagoa, gardenagua eta partehartzailliagua dala
    ikustarazten saitzera:

    Gobernu Batzordea kendu da, eta nik ontzat emoten dot. Arrazoia?
    Lehen Gobernu Batzordea hiru lagunek osatzen zeben: alkatia eta bi
    zinegotzi (Gobernuko kidiak). Ez oposiziñokuak ez beste herritarrik
    ezin zan egon bertan. Ezta entzule be, sikiera! Eta klaro, ba Gobernu
    Batzordian makiña bat gai pasatzen ziran Gobernuan zerenen eskutatik
    bakarrik (alkatiaren erabakixak, esaterako), bertan parte hartzeko
    aukera minimorik emon barik... Orduan EAJ-EAk esaten zebana zan:
    "bueno, baiña azkenian batzorde informatibuetatik pasatzen dana
    onartu baiño ez da egitten". Eta bai, batzuetan hori zan eta beste
    batzuetan hori eta gehixago.

    Oin, "hiruko" batzorde hori kendu eta batzorde informatibuak ziranei
    emon jakue balio haundixagua. Ez, berez, erabaki ahalmena (legez,
    erabakixak Osoko Bilkuran hartzen dira), baina bai esan dabela Udal
    Gobernuak honakua: "Saiatuko gara eta ahal dan guztia egingo dogu
    batzordietan onartzen danari bide egitten. Lan-taldietan (ulertu
    batzorde) adostasun osua daukanak aurrera egingo dau". Dudarik ez
    egoteko, esan bihar da aktiboki parte hartzen dabela batzordiotan bai
    herrittarrek, bai talde politiko ezberdinetakuek (Gobernuko kide izan
    zein ez). Esan geinke, beraz, Batzorde Informatibo hutsak izatetik
    eragin handixagua izatera pasatu dirala. Zer esanik ez, borondate
    lanian diharduan herrittarrarendako inportantia da landutakuak bide
    bat egingo dabela jakitzia.

    Zertan irabazi dan? ba partehartzia zabaldu egin dala eta ez dagola
    foro bakar bat bera ere herrittarrei atiak isten dotsazena.
    Herrittarrak partehartzailliago izatiaz gain oposiziñokuek be
    batzorde eraginkor guztietan egoteko posibilitatia dauke. Puntu
    guztiak argi eta garbi herrittarren tamaiñu igualian entzunda
    alderdixen politiken araberako botua emon leikie Osoko Bilkuran.

    Zer da gertatzen dana? ba normalian batzorde eraginkorretan
    erabakittakuari paso emoten dotsala Gobernu taldiak (tartian eurak
    egon diralako gaiak lantzen eta adostu dittuelako gura izan daben
    herrittar guztiekin batera, bestiak beste).

    Eta zertan aldatu da? ba politikarixendako askoz lan nekosuagua da,
    izan be, lehen hiru lagun batu eta Gobernu Batzordian gai
    gehixentxuenak (kopuruz) pasau eta erabakitzen ziran. Oin berriz,
    lehen bi edo hiru hilian behin Osoko Bilkura publikuak egittetik
    maiztasuna bikoiztera pasau da eta hillero egitten da bat, gutxienez.
    Lehengo Udal Gobernuak legiak derrigortutako Osoko Bilkurak baiño ez
    zittuan egitten. Oin, ostera, lan gehixago, bai, baiña gardenagua eta
    partehartzailliagua egitteko bidia zabaldu da. Gura izan ezkero zuk
    gura dozun puntuaren eztabaidaleku guztietan egon zeinke eta zure
    iritzixa emon.

    Nik, herrittar moduan asko eskertzen dot eta juaten naiz Kultura
    Batzordietara han esandakuak eraginkortasun bat daukala pentsauta eta
    gaiñera gero batzorde horretan landutako puntua Osoko Bilkuran zelan
    pasatzen dan ikusten dot hango atiak be zabalik darelako.

    Iñok esandakua berrestu? hein batian bai eta herrixak esaten dabena
    berrestia ez da berez txarra. Dana dala, Elgetako kasuan,
    politikarixak dira "iñok esandakua" horren parte haundixena
    batzordietan. Beraz berresten dabena da politikarixak be parte izan
    diran batzorde eraginkor bateko adostasuna.

    Ados nago Amatiñokin herri txikixetan errezaguak dirala holako
    kontuak... Ez dakit zelan jokatu biharko litzaken Eibarren...

    Hau ez da populismoaren aldeko jarrera, hau arduraren aldeko jarrera
    da. Zer arduratsuago herrixari entzutiaz gain kasu egittia baiño. Lan
    gehixago da, baiña ardura daukenei eskertzen dotsagu herrittarrok
    (batzuk, behintzat), gardenak izatia, entzutia eta kasu egittia. Hori
    demokrazia ez dala? Horixe baietz! eta kontrakua uste badau jendiak
    laster aldatuko dau indar-korrelaziñua. Demokraziak horretarako
    aukerak emoten dittu.

    Hauxe herrittar moduan esan neikena boteprontuan.

    Iban


    Nik diot:

    Pozten naiz hau irakurtzeak.
    Nik, Elagatarra izan gabe, xuabeago lehen zerbait aittatu dot.
    Bainan orain Ibanek aukera ematen desta.
    Herri politika edo beste alor batean kasu (Industrian, etabar). Hara hor 
lidergotza berriaren eredua, entzun (asertibitatearekin), eta nahiak bideratu, 
hau da katalizadore izan,
    honek dudarik gabe askoz lan gehiago sortzen du ardura duenari (eta Ibanek 
ere azpimarratu du),
    behar bada mantsoxeagoa izango da, bainan (eta Iban lekuko) askoz gehiago 
asentzen du eta kurpil edo dinamika pisitibo batean mundu guztia (nahi duena, 
normalean bada jendea dispuesto dagoena)  ipintzen du, eta hori da lidergo 
berriaren lana.
    Beraz Elgetan dugu lidergotza berriaren eredua eta Eibarren guztiz 
kontrakoarena (Despotismo Ilustrado).

    ramon 

    _______________________________________________
    Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
    izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

    Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.





------------------------------------------------------------------------------


  _______________________________________________
  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


  __________ Información de NOD32, revisión 3577 (20081103) __________

  Este mensaje ha sido analizado con NOD32 antivirus system
  http://www.nod32.com
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to