Gaur KTBn ikusi dut Calle gaiaren inguruan hizketan. Esan duen moduan,
"suele andar pidiendo dinero" eta abar, eta Bilbon ere ezaguna omen da
mutila, beti Elizondokoa dela esaten duela. Hau da, ez dela
"Elizondora ezin joan" gelditzen den lehenengo aldia.

Edo mutila astero gelditzen da Eibarren Elizondora ezin itzuli edo
iruzurgilea da.

Bestalde, Callek esan du denuntzia jartzearekin ez dela askorik
egingo. Norberak borondate onez eman diolako dirua eta zigor handirik
ez duela jasoko (baldin eta zerbait jasotzen badu). Ez duela merezi.
Hobe dela kontuz ibiltzea.

Gari

2009/1/23 Josu Mendicute <[email protected]>:
> Nik notizia irakurtzian, nere burua imaginatu neban beste herri batetik
> bueltau ezinda, eta bi gauza pentsau nitxuan lehenik eta behin:
> -mutilak 32 euro horiek itzultzeko denborarik ez badau izan? pasau da
> denbora nahikua estafa bat dala esateko?
> -mutilak papel baten emakumian datuak apuntau, eta papel hori galdu badau?
>
> Gero, pentsau neban, Eibarren kasu bakarra eman eta zelan demonio hasi
> geinken estafetaz berbetan. Mutilak dirua itzultzen badau, zelako lotsia
> pasauko neuken emakume hori edo udailtzain arduraduna banintz...
>
> Eta azkenik pentsatu dot (a posteriori danok konturatzen gara halakuetaz):
> bale, mutilak emakumian datu batzuk hartu zittuan dirua itzultzeko. Baiña
> berak zegaittik ez zetsan eskatu telefonua, NANa...???
>
> josu.
>
>
>
>
>
>>
>> Gaur DVn albiste labur hau dator:
>> "La Policía Municipal avisa de la sucesión de estafas en la ciudad. Según
>> una nota «un joven hablando euskera y fingiendo estar nerviso abordó el
>> martes a una persona diciéndole que está siguiendo un curso en Eibar y que
>> se había dejado olvida la cartera, para lo que solicitó 32 euros para ir a
>> Donostia y después a Elizondo. Una vez conseguido el dinero pidió la
>> dirección para devolverlo, en el buzón de la casa que había prestado el
>> dinero. La descripción del presunto autor de la estafa es de una persona de
>> 20-22 años, gordito, pelo corto y 1.70 de estatura»."
>>
>> Akaso euskaldun agertu zelako baina niri sinesgarria gertatu zait
>> Elizondoko mutil horren kasua. Niri ez zait iruzurra iruditu! Hori bai, ez
>> dakit 32 euroak utziko nizkion... Elizondora joateko autobusez 32 euro behar
>> dira?? Bueno, total, ni ingenuo hutsa izango naiz, baina itxaropena dut
>> oraindik mutilak dirua itzuliko duela. Eta amorratzen dit munizipalek
>> inozenzia presunzioa ez aplikatzea. Joder, martitzenian izan zan gertaera
>> eta biharamunian ya prensara bidali dabe abisua!!
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to