Ez. *B*erari adieraztia bezerixa euskaldun bat badakala, eta errespetua zor
detsala.
lna

2009/1/23 Imanol Trebiño <[email protected]>

>  Leirek:
>     >Kedada bat egin geinke. Kriston illara luzia eta danak euskeraz
> eskatzen. Jarrera txarra erakuzte badau, danok ospa egin eta bertan behera
> laga!
>
>     Eta irabazi ez jonagu ezer irabazten. Bengantza bengantzangattik. Negua
> pasata jun egingo da, agur. Eta bitartian ez erosi. Sinplea.
>
>
>
>
> ----- Original Message -----
> *From:* leire narbaiza arizmendi <[email protected]>
> *To:* Eibartarrak zerrenda <[email protected]>
> *Sent:* Thursday, January 22, 2009 12:30 PM
> *Subject:* Re: [eibar] Gaztainsaltzaile hori
>
> Kedada bat egin geinke. Kriston illara luzia eta danak euskeraz eskatzen.
> Jarrera txarra erakuzte badau, danok ospa egin eta bertan behera laga!
> holan Oier ez da bakarrik geratuko!
> leire
>
> 2009/1/22, Imanol Trebiño <[email protected]>:
>>
>>  Ramonek:
>>     > eta permisoa gehiago ez  emoteko eskakizuna egiten doala.
>>
>>     Ba neri ez jata gustetan urtenbide hori. Eta tabernari erdaldunei
>> permisurik ez emotia, eta ... Ez jata gustetan. Nire ustez egin behar dana
>> da ez erosi. Eta kitto. Eta ez erdalduna izatiagatik -beste erdaldun askori
>> gustora asko erosten detsegu atenziñua ona dalako-, baizik eta erosten
>> dogunian dena erosten dogulako: gaztainak, atentziñua... eta, kasu
>> honetan, bere produktua, osotasunian hartuta, txarra dalako.
>>     Eta erosten badetsagu, aizu, ez bota errurik aiuntamentuari (badakit
>> Oierrek ez dabela hori egin).
>>         .
>>
>>
>> ----- Original Message -----
>> *From:* Ramon Arizaga <[email protected]>
>> *To:* 'Eibartarrak zerrenda' <[email protected]>
>> *Sent:* Thursday, January 22, 2009 10:54 AM
>> *Subject:* Re: [eibar]Iruzurgile euskalduna eta castañero erdalduna
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>> Oierrek dio:
>>
>>
>> Bide batez... euskalduna dela aipatzeak gogorazi dit pasa den astean
>> beste episodio gogor bat euki nuela San Andres eliza ondoko castañeroarekin.
>> Iaztik boikota egiten nion, eta hori usainak erakartzen ninduela... Baina ez
>> zitzaidan ba Izar alaba gaztaina eske hasi, eta niri ere gosea iratzarri.
>> Bigarren aukera bat ematea pentsatu nuen. "Dozena bat gaztaña, mesedez".
>> "Queee??", oi, oi, oi... "Dozena bat", hatzamar bat garbi erakutsiz,
>> "Docena, una?? Es que no te entiendo chico. Que yo euskera noooooooo",
>> "Bueno, pero poco a poco ya iras....", "Que no, que no, que yo de eso no....
>> que yo soy de Santander, y que de eso nooooo....", Ostia, berriz ere zulo
>> berean, eta gaztainak nere eskuan zeuden ordurako, gogo demasa esateko "pues
>> yo de esto tampoco...", baina Izar ordurako eskua luzatuta gaztainak
>> eskatzen... Hasperen egin, gaztainak Izarri eman, dirua atera eta eskua
>> luzatzen hasi nintzen, baina erdi bidean geratu zitzaidan eta "Pero
>> trabajando con el público escuchara y poco a poco ya ira aprendiendo", "Yo
>> de eso nada, llevo 18 años trabajando en Vitoria, Mondragon y Eibar, y de
>> eso nada, además lo que hablais vosotros no es euskera ni nada".
>> Jodeerrrr..... Ez dut jarraituko izan genuen eztabaidarekin. Horiek irrati
>> fatxaren baten entzundakoak zirela esan nion, eta berak baietz, irratia
>> entzuten duela eta egia dela han esaten dutena berak frogatu duelako kalean,
>> eta kaleko euskerari buruz nik baino gehiago dakiela ez duelako berak
>> alperrik hor lan egiten... Enfin, demasa euki gendula, atzean neukan
>> jendearen kolari begiratu, lotsatu, eta Izarrek ihes egina zidala konturatu
>> nintzen arte. Amorruz dirua eman eta ospa egin nuen handik. Bigarrenez erori
>> naiz castañero fatxaren eskuetan. Kaguen... Ah, hori bai, gaztaiñak oso
>> gozuak zeuden.
>>
>> Nik:
>>
>> Duela gutxi tele5 eztabaida ere izan dogu hemen.
>>
>> Gure udaletxean dauden politikoek aho zabal-bete egiten dute hizkuntza
>> guztien eskubideak bete behar direla.
>>
>> Kasu honetan eure eskibedea, nabarben urratu da, eta Gaztain-erretzaileak (
>> euskaldunak bide batez) ez du inolako intentziorik ezer ikasteko, gauza
>> errezena ere ez, borondaterik ez du hasaldu, hori benetan  jarrera okerra,
>> eta adierazlea. Honelako jendeak nahi duena egin dezake, eskubidea du,
>> euk ez nonbait.
>>
>> Bainan gure udaletxeko politikariek zerbait egin dezakete praktikanhizkuntza
>> normalizazioaren alde,  ororen ezkubideak bermatzeko (eurea batez ere, ze
>> orain arte urratu zaion bakarra haiz). Asuntoa da Gaztain-erretzaile
>> horrek permisoa eskatu beharra duela udaletxean, eta ideia bat izan leike
>> hik pegoran idatzi bat sartzea, nola hire hizkuntza eskubidea  nabarmen
>> urratu duela eta  aurkako jarrera  nabarmena erakutsi duela ere, eta
>> permisoa gehiago ez  emoteko eskakizuna egiten doala.
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>> ------------------------------
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>  ------------------------------
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to