Leirek:
>Kedada bat egin geinke. Kriston illara luzia eta danak euskeraz eskatzen.
Jarrera txarra erakuzte badau, danok ospa egin eta bertan behera laga!
Eta irabazi ez jonagu ezer irabazten. Bengantza bengantzangattik. Negua
pasata jun egingo da, agur. Eta bitartian ez erosi. Sinplea.
----- Original Message -----
From: leire narbaiza arizmendi
To: Eibartarrak zerrenda
Sent: Thursday, January 22, 2009 12:30 PM
Subject: Re: [eibar] Gaztainsaltzaile hori
Kedada bat egin geinke. Kriston illara luzia eta danak euskeraz eskatzen.
Jarrera txarra erakuzte badau, danok ospa egin eta bertan behera laga!
holan Oier ez da bakarrik geratuko!
leire
2009/1/22, Imanol Trebiño <[email protected]>:
Ramonek:
> eta permisoa gehiago ez emoteko eskakizuna egiten doala.
Ba neri ez jata gustetan urtenbide hori. Eta tabernari erdaldunei
permisurik ez emotia, eta ... Ez jata gustetan. Nire ustez egin behar dana da
ez erosi. Eta kitto. Eta ez erdalduna izatiagatik -beste erdaldun askori
gustora asko erosten detsegu atenziñua ona dalako-, baizik eta erosten dogunian
dena erosten dogulako: gaztainak, atentziñua... eta, kasu honetan, bere
produktua, osotasunian hartuta, txarra dalako.
Eta erosten badetsagu, aizu, ez bota errurik aiuntamentuari (badakit
Oierrek ez dabela hori egin).
.
----- Original Message -----
From: Ramon Arizaga
To: 'Eibartarrak zerrenda'
Sent: Thursday, January 22, 2009 10:54 AM
Subject: Re: [eibar]Iruzurgile euskalduna eta castañero erdalduna
Oierrek dio:
Bide batez... euskalduna dela aipatzeak gogorazi dit pasa den astean
beste episodio gogor bat euki nuela San Andres eliza ondoko castañeroarekin.
Iaztik boikota egiten nion, eta hori usainak erakartzen ninduela... Baina ez
zitzaidan ba Izar alaba gaztaina eske hasi, eta niri ere gosea iratzarri.
Bigarren aukera bat ematea pentsatu nuen. "Dozena bat gaztaña, mesedez".
"Queee??", oi, oi, oi... "Dozena bat", hatzamar bat garbi erakutsiz, "Docena,
una?? Es que no te entiendo chico. Que yo euskera noooooooo", "Bueno, pero poco
a poco ya iras....", "Que no, que no, que yo de eso no.... que yo soy de
Santander, y que de eso nooooo....", Ostia, berriz ere zulo berean, eta
gaztainak nere eskuan zeuden ordurako, gogo demasa esateko "pues yo de esto
tampoco...", baina Izar ordurako eskua luzatuta gaztainak eskatzen... Hasperen
egin, gaztainak Izarri eman, dirua atera eta eskua luzatzen hasi nintzen, baina
erdi bidean geratu zitzaidan eta "Pero trabajando con el público escuchara y
poco a poco ya ira aprendiendo", "Yo de eso nada, llevo 18 años trabajando en
Vitoria, Mondragon y Eibar, y de eso nada, además lo que hablais vosotros no es
euskera ni nada". Jodeerrrr..... Ez dut jarraituko izan genuen eztabaidarekin.
Horiek irrati fatxaren baten entzundakoak zirela esan nion, eta berak baietz,
irratia entzuten duela eta egia dela han esaten dutena berak frogatu duelako
kalean, eta kaleko euskerari buruz nik baino gehiago dakiela ez duelako berak
alperrik hor lan egiten... Enfin, demasa euki gendula, atzean neukan jendearen
kolari begiratu, lotsatu, eta Izarrek ihes egina zidala konturatu nintzen arte.
Amorruz dirua eman eta ospa egin nuen handik. Bigarrenez erori naiz castañero
fatxaren eskuetan. Kaguen... Ah, hori bai, gaztaiñak oso gozuak zeuden.
Nik:
Duela gutxi tele5 eztabaida ere izan dogu hemen.
Gure udaletxean dauden politikoek aho zabal-bete egiten dute hizkuntza
guztien eskubideak bete behar direla.
Kasu honetan eure eskibedea, nabarben urratu da, eta Gaztain-erretzaileak
( euskaldunak bide batez) ez du inolako intentziorik ezer ikasteko, gauza
errezena ere ez, borondaterik ez du hasaldu, hori benetan jarrera okerra, eta
adierazlea. Honelako jendeak nahi duena egin dezake, eskubidea du, euk ez
nonbait.
Bainan gure udaletxeko politikariek zerbait egin dezakete praktikan
hizkuntza normalizazioaren alde, ororen ezkubideak bermatzeko (eurea batez
ere, ze orain arte urratu zaion bakarra haiz). Asuntoa da Gaztain-erretzaile
horrek permisoa eskatu beharra duela udaletxean, eta ideia bat izan leike hik
pegoran idatzi bat sartzea, nola hire hizkuntza eskubidea nabarmen urratu
duela eta aurkako jarrera nabarmena erakutsi duela ere, eta permisoa gehiago
ez emoteko eskakizuna egiten doala.
--------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko._______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.