Bale, bale. Baina DVko albisteak kontatzen duena kasu aislatu bat baino ez
da, ez du esaten kasu bera errepikatzen ari denik.
j.

2009/1/23 Gari Araolaza <[email protected]>

> Gaur KTBn ikusi dut Calle gaiaren inguruan hizketan. Esan duen moduan,
> "suele andar pidiendo dinero" eta abar, eta Bilbon ere ezaguna omen da
> mutila, beti Elizondokoa dela esaten duela. Hau da, ez dela
> "Elizondora ezin joan" gelditzen den lehenengo aldia.
>
> Edo mutila astero gelditzen da Eibarren Elizondora ezin itzuli edo
> iruzurgilea da.
>
> Bestalde, Callek esan du denuntzia jartzearekin ez dela askorik
> egingo. Norberak borondate onez eman diolako dirua eta zigor handirik
> ez duela jasoko (baldin eta zerbait jasotzen badu). Ez duela merezi.
> Hobe dela kontuz ibiltzea.
>
> Gari
>
> 2009/1/23 Josu Mendicute <[email protected]>:
> > Nik notizia irakurtzian, nere burua imaginatu neban beste herri batetik
> > bueltau ezinda, eta bi gauza pentsau nitxuan lehenik eta behin:
> > -mutilak 32 euro horiek itzultzeko denborarik ez badau izan? pasau da
> > denbora nahikua estafa bat dala esateko?
> > -mutilak papel baten emakumian datuak apuntau, eta papel hori galdu
> badau?
> >
> > Gero, pentsau neban, Eibarren kasu bakarra eman eta zelan demonio hasi
> > geinken estafetaz berbetan. Mutilak dirua itzultzen badau, zelako lotsia
> > pasauko neuken emakume hori edo udailtzain arduraduna banintz...
> >
> > Eta azkenik pentsatu dot (a posteriori danok konturatzen gara
> halakuetaz):
> > bale, mutilak emakumian datu batzuk hartu zittuan dirua itzultzeko. Baiña
> > berak zegaittik ez zetsan eskatu telefonua, NANa...???
> >
> > josu.
> >
> >
> >
> >
> >
> >>
> >> Gaur DVn albiste labur hau dator:
> >> "La Policía Municipal avisa de la sucesión de estafas en la ciudad.
> Según
> >> una nota «un joven hablando euskera y fingiendo estar nerviso abordó el
> >> martes a una persona diciéndole que está siguiendo un curso en Eibar y
> que
> >> se había dejado olvida la cartera, para lo que solicitó 32 euros para ir
> a
> >> Donostia y después a Elizondo. Una vez conseguido el dinero pidió la
> >> dirección para devolverlo, en el buzón de la casa que había prestado el
> >> dinero. La descripción del presunto autor de la estafa es de una persona
> de
> >> 20-22 años, gordito, pelo corto y 1.70 de estatura»."
> >>
> >> Akaso euskaldun agertu zelako baina niri sinesgarria gertatu zait
> >> Elizondoko mutil horren kasua. Niri ez zait iruzurra iruditu! Hori bai,
> ez
> >> dakit 32 euroak utziko nizkion... Elizondora joateko autobusez 32 euro
> behar
> >> dira?? Bueno, total, ni ingenuo hutsa izango naiz, baina itxaropena dut
> >> oraindik mutilak dirua itzuliko duela. Eta amorratzen dit munizipalek
> >> inozenzia presunzioa ez aplikatzea. Joder, martitzenian izan zan
> gertaera
> >> eta biharamunian ya prensara bidali dabe abisua!!
> >
> >
> >
> > _______________________________________________
> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> [email protected]
> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >
> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> >
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to