Oier, Ez dut ulertu Atxagaren argazki hau publikatzearena.
Askotan entzun dizut karnabalak transgresio momentua direla toki askotan eta toki autentiko horietan ez zaiela gustatzen beraiei argazkiak ateratzerik. Turista gehiegi joateak (ondorioz medio eta argazki askotan azalduz) azkenean festa deskafeinatu egiten duela eta nahi dena egiteko askatasuna galtzea dakarrela, azkenean gidoi eta koreografia bati jarraitzen dien jai batzuetan bihurtuz. Hau da, gutxi gora behera Donostiako karnabaletako desfile aspergarri amaiezin horiek bezala. Atxagak ez dakit zein mailatako transgresioa izango zuen bere herriko karnabaletan (allakuidaos), baina uste dut bazuela eskubidea bere karnabalak modu anonimoan ospatzeko, eta ez dakit ez ote den argazki honekin eskubide hau urratu, jakinik gainera medioei zenbat gustatzen zaizkien (Sustatuk publikatu du jadanik). Seguru nago gauza hauek oso garbi dituzula, eta interesatzen zait entzutea. Barkatu anaiaren atakea, baina seguru baduzula gaia aurretik ondo pentsatuta eta arrazoituta. ;-) Gari _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
