Bai, seguramente arrazoia eukiko dozu Imanoltxu. Dana dala, adibideak ez jataz igualak iruditu. Igerilekuak ez dakit, baina karnabal domekan Zalduondo fotografoz beteta egoten da eta Atxaga bakarrenetakua zan disfrazauta baina aurpegi bistan zauana. Seguramente herriko festetan ibiliko zan beste baten modura, baina argazkilariek modu horretan erretratau leikiala be kalkulauta eukiko zeban. oier.
On Wed, Mar 11, 2009 at 12:07 AM, Imanol Trebiño <[email protected]>wrote: > Atxaga bertan bizi da, neu behin hango igerilekuetara juan nintzat eta > bera han zeguan, bainu jantzixan, normal normal, bestiak leztxe. Ez dot > pentsatzen igerileku hórrek promozionatzen zebilanikan, behar bez. Herriko > festetan be badabil, beste baten modura. Ez dago zertan bigarren > irakurketarik egin behar. > it > > > ----- Original Message ----- From: "Gari Araolaza" <[email protected]> > To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]> > Sent: Tuesday, March 10, 2009 12:11 PM > Subject: Re: [eibar] Bernardo Atxaga pirata ba da > > > Oier, > > Ez dut ulertu Atxagaren argazki hau publikatzearena. > > Askotan entzun dizut karnabalak transgresio momentua direla toki > askotan eta toki autentiko horietan ez zaiela gustatzen beraiei > argazkiak ateratzerik. Turista gehiegi joateak (ondorioz medio eta > argazki askotan azalduz) azkenean festa deskafeinatu egiten duela eta > nahi dena egiteko askatasuna galtzea dakarrela, azkenean gidoi eta > koreografia bati jarraitzen dien jai batzuetan bihurtuz. Hau da, gutxi > gora behera Donostiako karnabaletako desfile aspergarri amaiezin > horiek bezala. > > Atxagak ez dakit zein mailatako transgresioa izango zuen bere herriko > karnabaletan (allakuidaos), baina uste dut bazuela eskubidea bere > karnabalak modu anonimoan ospatzeko, eta ez dakit ez ote den argazki > honekin eskubide hau urratu, jakinik gainera medioei zenbat gustatzen > zaizkien (Sustatuk publikatu du jadanik). > > Seguru nago gauza hauek oso garbi dituzula, eta interesatzen zait > entzutea. Barkatu anaiaren atakea, baina seguru baduzula gaia aurretik > ondo pentsatuta > eta arrazoituta. ;-) > > Gari > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
