Bai, mamitsua da gaia. Aipatzen duzun AEBtako horren berri banuen. AEBtako
unibertsitate irakasle batek hemengo dantza batzuen bideo grabazioak eskatu
zizkidan beraien webgunean jartzeko. Bidali nizkion eta orduan irudietan
agertzen ziren guztien baimen sinatua eskatu zidan. Sekuentzia
desberdinetan, gutxi gora behera, 300 lagun inguru agertzen ziren dantzan.
Asko penatu zen erantzun nionean ez nuela baimenik. Baina azkenean
argitaratu egin zituen...

AEBtako legedia zorrotza omen da horretan, baina gero betetzen da? Adibidez,
argazki honetan ageri diren guztiek sinatu dute baimena? Erabili zoom-a eta
hurbildu harmailetan eserita dagoen jendearengana. Zenbat milaka aurpegi
ezagutu daitezke Obamaren agintaldi hasierako ekitaldi horretan?

http://gigapan.org/viewGigapanFullscreen.php?auth=033ef14483ee899496648c2b4b06233c

Xabierrek esandakoen arabera, badirudi bai Espainiako eta Frantziako
legedien arabera ez dudala legerik hautsi Atxagari argazkia egin eta
publikatzerakoan. Inauterietan mozorrotuta kalera ateratzea ez bada
behintzat zeregin pribatua konsideratzen.

oier.

On Wed, Mar 11, 2009 at 8:57 AM, Xabier Mendiguren <[email protected]>wrote:

> Gaia apur bat zabalago hartuko dut, badu mamia-eta.
>
> Zure argazki bat egin dezakete, kalean, eta gero non edo han zabaldu?
> Espainiako legedian bai, beste toki batzuetan (AEBn esaterako), zure baimena
> behar da horretarako.
>
> Baimena behar izate horrek absurdora eraman gaitzake: ekitaldi jendetsu
> bateko argazki batean ageri diren guztien onespena eduki ezean inon erabili
> ezina, esaterako, baina oro har (legezko xehetasunak eta salbuespenak ez
> ditut ezagutzen) sistema horren alde nago ni.
>
> Hemen ez da gehiegi hitz egiten horretaz, bai aldiz (Espainiako
> hedabideetan), ospetsuen irudiak ateratzeaz. Konstituzionalak finkatutako
> doktrina da, pertsona publikoa leku publikoan dagoenean, zilegi dela haren
> irudiak hartzea. (Famosoak hondartzan eta halako kontuak, badakizue).
> Frantzian, berriz, leku publiko batean egon arren, zeregin pribatuan baldin
> badago pertsona hori (lagunekin bainatzen, esaterako), ez da lizentzi
> irudiak lapurtzea.
>
> Ni, famosoa ez naizen arren, sistema frantsesaren aldeko.
>
> X.
>
>
> El 11/03/2009, a las 8:21, Oier Araolaza escribió:
>
>
>> Bai, seguramente arrazoia  eukiko dozu Imanoltxu. Dana dala, adibideak ez
>> jataz igualak iruditu. Igerilekuak ez dakit, baina karnabal domekan
>> Zalduondo fotografoz beteta egoten da eta Atxaga bakarrenetakua zan
>> disfrazauta baina aurpegi bistan zauana. Seguramente herriko festetan
>> ibiliko zan beste baten modura, baina argazkilariek modu horretan erretratau
>> leikiala be kalkulauta eukiko zeban.
>>  oier.
>>
>> On Wed, Mar 11, 2009 at 12:07 AM, Imanol Trebiño <
>> [email protected]> wrote:
>>
>>>
>>>    it
>>>
>>>
>>>  ----- Original Message ----- From: "Gari Araolaza" <[email protected]>
>>>  To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
>>>  Sent: Tuesday, March 10, 2009 12:11 PM
>>>  Subject: Re: [eibar] Bernardo Atxaga pirata ba da
>>>
>>>
>>>  Oier,
>>>
>>>  Ez dut ulertu Atxagaren argazki hau publikatzearena.
>>>
>>>  Askotan entzun dizut karnabalak transgresio momentua direla toki
>>>  askotan eta toki autentiko horietan ez zaiela gustatzen beraiei
>>>  argazkiak ateratzerik. Turista gehiegi joateak (ondorioz medio eta
>>>  argazki askotan azalduz) azkenean festa deskafeinatu egiten duela eta
>>>  nahi dena egiteko askatasuna galtzea dakarrela, azkenean gidoi eta
>>>  koreografia bati jarraitzen dien jai batzuetan bihurtuz. Hau da, gutxi
>>>  gora behera Donostiako karnabaletako desfile aspergarri amaiezin
>>>  horiek bezala.
>>>
>>>  Atxagak ez dakit zein mailatako transgresioa izango zuen bere herriko
>>>  karnabaletan (allakuidaos), baina uste dut bazuela eskubidea bere
>>>  karnabalak modu anonimoan ospatzeko, eta ez dakit ez ote den argazki
>>>  honekin eskubide hau urratu, jakinik gainera medioei zenbat gustatzen
>>>  zaizkien (Sustatuk publikatu du jadanik).
>>>
>>>  Seguru nago gauza hauek oso garbi dituzula, eta interesatzen zait
>>>  entzutea. Barkatu anaiaren atakea, baina seguru baduzula gaia aurretik
>>>  ondo pentsatuta
>>>  eta arrazoituta.  ;-)
>>>
>>>  Gari
>>>  _______________________________________________
>>>  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> [email protected]
>>>  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>>  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>>
>>>  _______________________________________________
>>>  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> [email protected]
>>>  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>>  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>> <ATT00067.txt>
>>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to