Atxagak badaki nor den eta badaki Zalduondoko inauterietara argazkilari pila bat joaten direla eta bere argazki hori testuinguru horretatik ateratzeko aukera asko daudela. Atxagaren mozorroak ez zuen zerikusirik Zalduondoko inauterian agertzen direnekin. Ahariak, hartza, domadorea, porreroak, errauts partitzailea, markitos, epaile, gurdi-zaina... Zalduondoko inauterietako ohiko mozorroak dira, eta ia denek aurpegia estalita daramate. Atxaga inauterian besteak bezala integratu izan balitz, aurpegia estalita, inork ez zuen ezagutuko. Baina ziur aski, eta hau nire interpretazioa da, bere babesa eman nahi zion bere herriko inauteriari, eta babes hori antzeman dadin bere aurpegia erakutsi behar du. Alegia, Joseba Irazuk Bernardo Atxaga atera du inauterian. Herrikidei bakarrik adierazi nahi ziela babes hori eta hortik kanporatzea ez lukeela nahi? Ez dakit, gutxienez 15 bat argazkilari zeuden egun horretan Zalduondon, eta horretaz konturatuko zen Atxaga, beste guztiok bezala. Ez dakit beste argazkilaririk konturatu zen Atxaga zela, baina konturatuta ere, momentu horretan hori ez zen albistea, Markitos baizik, eta horregatik ez zioten kasurik egingo. Ni neu ere ez naiz argazkiaz akordatu ere egin hamabost egun beranduago Atxaga periodiko guztietan ikusi doten arte.
Zalduondoko inauteria "kanpora" begira ospatzen dela esango nuke. Aipatzen dozun toki autentiko horiek oso gutxi dira, eta esango nuke Zalduondo ez dela horrelakoa. Orain 30 urte berreskuratu zutenetik Gasteizko familientzat inaute igande arratsalderako plan bat eskaintzen du batez ere. Inauterian parte hartzen dutenetako batzukin hizketan izan nintzen egun horretan eta horixe esaten zidaten, garai bateko (gerra aurreko) inauteriak bortitzagoak izaten zirela esaten zutela zaharrek, baina beraiek saiatzen direla inori minik ez ematen, ez beldurtzen ez ezer. Inauteri "familiar" eta "pelutxezkoa" da gaur egun. Errauts jaurtitzaileak esaten zidan bere personaiak garai batean errautsa jendeari botatzen ziola, baina berak ardura handia hartzen duela errauts hori hanketara, eta inor gehiegi zikindu gabe botatzen. Dena den, badu alderik Donostiako desfile zantar horrekiko eta beste inauteri batzuk bezain bortitza ez bada ere, baditu ezaugarri politak eta interesgarriak: pertsonaia arketipikoak, aurpegien mozorrotzea, diskursoa, epaiketa eta erreketa, kalejira atsegina,... Beste herri batzuetan inauteria bizi-bizirik dute eta gehiegizko kanportarren bisitak (gehiegizko, ze neurri batean oso pozik hartzen dituzte denek kanpotarrak) inauteria ospatzeko modua eraldatuko dien beldur dira (arrazoiz). Baina esango nuke Zalduondon 120 lagun bizi direla kontuan hartuta, eta Gasteiz horren gertu izanda (herriko jende gehienak bertan egiten dute lan eta bizilagunetako batzuk etxea bertan erosi duten kanpotarrak dira, Atxaga estilokoak) kanpotik etorritako ikusleek ematen diotela zentzua inauteriari. Ziur aski, bisitari gabe gutxi iraungo luke inauteri horrek. oier. 2009/3/10 Gari Araolaza <[email protected]> > Oier, > > Ez dut ulertu Atxagaren argazki hau publikatzearena. > > Askotan entzun dizut karnabalak transgresio momentua direla toki > askotan eta toki autentiko horietan ez zaiela gustatzen beraiei > argazkiak ateratzerik. Turista gehiegi joateak (ondorioz medio eta > argazki askotan azalduz) azkenean festa deskafeinatu egiten duela eta > nahi dena egiteko askatasuna galtzea dakarrela, azkenean gidoi eta > koreografia bati jarraitzen dien jai batzuetan bihurtuz. Hau da, gutxi > gora behera Donostiako karnabaletako desfile aspergarri amaiezin > horiek bezala. > > Atxagak ez dakit zein mailatako transgresioa izango zuen bere herriko > karnabaletan (allakuidaos), baina uste dut bazuela eskubidea bere > karnabalak modu anonimoan ospatzeko, eta ez dakit ez ote den argazki > honekin eskubide hau urratu, jakinik gainera medioei zenbat gustatzen > zaizkien (Sustatuk publikatu du jadanik). > > Seguru nago gauza hauek oso garbi dituzula, eta interesatzen zait > entzutea. Barkatu anaiaren atakea, baina seguru baduzula gaia aurretik > ondo pentsatuta > eta arrazoituta. ;-) > > Gari > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
