Gaia apur bat zabalago hartuko dut, badu mamia-eta.
Zure argazki bat egin dezakete, kalean, eta gero non edo han zabaldu?
Espainiako legedian bai, beste toki batzuetan (AEBn esaterako), zure
baimena behar da horretarako.
Baimena behar izate horrek absurdora eraman gaitzake: ekitaldi jendetsu
bateko argazki batean ageri diren guztien onespena eduki ezean inon
erabili ezina, esaterako, baina oro har (legezko xehetasunak eta
salbuespenak ez ditut ezagutzen) sistema horren alde nago ni.
Hemen ez da gehiegi hitz egiten horretaz, bai aldiz (Espainiako
hedabideetan), ospetsuen irudiak ateratzeaz. Konstituzionalak
finkatutako doktrina da, pertsona publikoa leku publikoan dagoenean,
zilegi dela haren irudiak hartzea. (Famosoak hondartzan eta halako
kontuak, badakizue). Frantzian, berriz, leku publiko batean egon arren,
zeregin pribatuan baldin badago pertsona hori (lagunekin bainatzen,
esaterako), ez da lizentzi irudiak lapurtzea.
Ni, famosoa ez naizen arren, sistema frantsesaren aldeko.
X.
El 11/03/2009, a las 8:21, Oier Araolaza escribió:
Bai, seguramente arrazoia eukiko dozu Imanoltxu. Dana dala, adibideak
ez jataz igualak iruditu. Igerilekuak ez dakit, baina karnabal domekan
Zalduondo fotografoz beteta egoten da eta Atxaga bakarrenetakua zan
disfrazauta baina aurpegi bistan zauana. Seguramente herriko festetan
ibiliko zan beste baten modura, baina argazkilariek modu horretan
erretratau leikiala be kalkulauta eukiko zeban.
oier.
On Wed, Mar 11, 2009 at 12:07 AM, Imanol Trebiño
<[email protected]> wrote:
it
----- Original Message ----- From: "Gari Araolaza" <[email protected]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Tuesday, March 10, 2009 12:11 PM
Subject: Re: [eibar] Bernardo Atxaga pirata ba da
Oier,
Ez dut ulertu Atxagaren argazki hau publikatzearena.
Askotan entzun dizut karnabalak transgresio momentua direla toki
askotan eta toki autentiko horietan ez zaiela gustatzen beraiei
argazkiak ateratzerik. Turista gehiegi joateak (ondorioz medio eta
argazki askotan azalduz) azkenean festa deskafeinatu egiten duela eta
nahi dena egiteko askatasuna galtzea dakarrela, azkenean gidoi eta
koreografia bati jarraitzen dien jai batzuetan bihurtuz. Hau da,
gutxi
gora behera Donostiako karnabaletako desfile aspergarri amaiezin
horiek bezala.
Atxagak ez dakit zein mailatako transgresioa izango zuen bere herriko
karnabaletan (allakuidaos), baina uste dut bazuela eskubidea bere
karnabalak modu anonimoan ospatzeko, eta ez dakit ez ote den argazki
honekin eskubide hau urratu, jakinik gainera medioei zenbat gustatzen
zaizkien (Sustatuk publikatu du jadanik).
Seguru nago gauza hauek oso garbi dituzula, eta interesatzen zait
entzutea. Barkatu anaiaren atakea, baina seguru baduzula gaia
aurretik
ondo pentsatuta
eta arrazoituta. ;-)
Gari
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
[email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
[email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
<ATT00067.txt>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.