Eskerrik asko.  Oso argigarria.

Gari

2009/3/10 Oier Araolaza <[email protected]>:
>
> Atxagak badaki nor den eta badaki Zalduondoko inauterietara argazkilari pila
> bat joaten direla eta bere argazki hori testuinguru horretatik ateratzeko
> aukera asko daudela. Atxagaren mozorroak ez zuen zerikusirik Zalduondoko
> inauterian agertzen direnekin. Ahariak, hartza, domadorea, porreroak,
> errauts partitzailea, markitos, epaile, gurdi-zaina... Zalduondoko
> inauterietako ohiko mozorroak dira, eta ia denek aurpegia estalita daramate.
> Atxaga inauterian besteak bezala integratu izan balitz, aurpegia estalita,
> inork ez zuen ezagutuko. Baina ziur aski, eta hau nire interpretazioa da,
> bere babesa eman nahi zion bere herriko inauteriari, eta babes hori antzeman
> dadin bere aurpegia erakutsi behar du. Alegia, Joseba Irazuk Bernardo Atxaga
> atera du inauterian. Herrikidei bakarrik adierazi nahi ziela babes hori eta
> hortik kanporatzea ez lukeela nahi? Ez dakit, gutxienez 15 bat argazkilari
> zeuden egun horretan Zalduondon, eta horretaz konturatuko zen Atxaga, beste
> guztiok bezala. Ez dakit beste argazkilaririk konturatu zen Atxaga zela,
> baina konturatuta ere, momentu horretan hori ez zen albistea, Markitos
> baizik, eta horregatik ez zioten kasurik egingo. Ni neu ere ez naiz
> argazkiaz akordatu ere egin hamabost egun beranduago Atxaga periodiko
> guztietan ikusi doten arte.
>
> Zalduondoko inauteria "kanpora" begira ospatzen dela esango nuke. Aipatzen
> dozun toki autentiko horiek oso gutxi dira, eta esango nuke Zalduondo ez
> dela horrelakoa. Orain 30 urte berreskuratu zutenetik Gasteizko familientzat
> inaute igande arratsalderako plan bat eskaintzen du batez ere. Inauterian
> parte hartzen dutenetako batzukin hizketan izan nintzen egun horretan eta
> horixe esaten zidaten, garai bateko (gerra aurreko) inauteriak bortitzagoak
> izaten zirela esaten zutela zaharrek, baina beraiek saiatzen direla inori
> minik ez ematen, ez beldurtzen ez ezer. Inauteri "familiar" eta
> "pelutxezkoa" da gaur egun. Errauts jaurtitzaileak esaten zidan bere
> personaiak garai batean errautsa jendeari botatzen ziola, baina berak ardura
> handia hartzen duela errauts hori hanketara, eta inor gehiegi zikindu gabe
> botatzen.
>
> Dena den, badu alderik Donostiako desfile zantar horrekiko eta beste
> inauteri batzuk bezain bortitza ez bada ere, baditu ezaugarri politak eta
> interesgarriak: pertsonaia arketipikoak, aurpegien mozorrotzea, diskursoa,
> epaiketa eta erreketa, kalejira atsegina,... Beste herri batzuetan inauteria
> bizi-bizirik dute eta gehiegizko kanportarren bisitak (gehiegizko, ze neurri
> batean oso pozik hartzen dituzte denek kanpotarrak) inauteria ospatzeko
> modua eraldatuko dien beldur dira (arrazoiz). Baina esango nuke Zalduondon
> 120 lagun bizi direla kontuan hartuta, eta Gasteiz horren gertu izanda
> (herriko jende gehienak bertan egiten dute lan eta bizilagunetako batzuk
> etxea bertan erosi duten kanpotarrak dira, Atxaga estilokoak)  kanpotik
> etorritako ikusleek ematen diotela zentzua inauteriari. Ziur aski, bisitari
> gabe gutxi iraungo luke inauteri horrek.
>
> oier.
>
> 2009/3/10 Gari Araolaza <[email protected]>
>>
>> Oier,
>>
>> Ez dut ulertu Atxagaren argazki hau publikatzearena.
>>
>> Askotan entzun dizut karnabalak transgresio momentua direla toki
>> askotan eta toki autentiko horietan ez zaiela gustatzen beraiei
>> argazkiak ateratzerik. Turista gehiegi joateak (ondorioz medio eta
>> argazki askotan azalduz) azkenean festa deskafeinatu egiten duela eta
>> nahi dena egiteko askatasuna galtzea dakarrela, azkenean gidoi eta
>> koreografia bati jarraitzen dien jai batzuetan bihurtuz. Hau da, gutxi
>> gora behera Donostiako karnabaletako desfile aspergarri amaiezin
>> horiek bezala.
>>
>> Atxagak ez dakit zein mailatako transgresioa izango zuen bere herriko
>> karnabaletan (allakuidaos), baina uste dut bazuela eskubidea bere
>> karnabalak modu anonimoan ospatzeko, eta ez dakit ez ote den argazki
>> honekin eskubide hau urratu, jakinik gainera medioei zenbat gustatzen
>> zaizkien (Sustatuk publikatu du jadanik).
>>
>> Seguru nago gauza hauek oso garbi dituzula, eta interesatzen zait
>> entzutea. Barkatu anaiaren atakea, baina seguru baduzula gaia aurretik
>> ondo pentsatuta
>> eta arrazoituta.  ;-)
>>
>> Gari
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to