Mendigurenek:

Zure argazki bat egin dezakete, kalean, eta gero non edo han zabaldu?
Espainiako legedian bai, beste toki batzuetan (AEBn esaterako), zure
baimena behar da horretarako.


Bai... baina. Baldintza batzuk eskatzen dira zure argazki hori zabaldu ahal izateko: pertsonai famatua-edo izan zaitezela, eta irudia toki publiko batean hartua izan dadila.


"el derecho a la propia imagen no impedirá:
a) Su captación, reproducción o publicación por cualquier medio, cuando se trate de personas que ejerzan un cargo público o una profesión de notoriedad o proyección pública y la imagen se capte durante un acto público o en lugares abiertos al público."

Eta gero eta gehiago eskatzen ditu jurisprudentziak beste bi baldintza:

- argazki horren zabalkundeak izan dadila informatiboki garrantzitsua

- eta pertsonai famoso horren bizitza publikoarekin zelabaiteko zerikusia izan dezala argazkiak.

Horrela, adibidez, Atxaga pirata jantzita Zalduondoko inauterietan informatiboki izan daiteke garrantzitsu, esateko inauteri horietan jendeak zelan parte hartzen duen etab. Baina Atxaga herriko piszinetan meiban alabekin jolasean, ba igual ez da zabalgarria, erabat pribatua den aktibitate bat delako, egilearen lanarekin bat ere zerikusirik ez daukana, eta gainera informazio aldetik ere ez duelako ezer aportatzen, kotilleoa baino.


Baimena behar izate horrek absurdora eraman gaitzake: ekitaldi jendetsu
bateko argazki batean ageri diren guztien onespena eduki ezean inon
erabili ezina, esaterako, baina oro har (legezko xehetasunak eta
salbuespenak ez ditut ezagutzen) sistema horren alde nago ni.

Kasu horietan erabil daitezke argazkiak albiste bat ilustratzeko edo bada.

Hemen ez da gehiegi hitz egiten horretaz, bai aldiz (Espainiako
hedabideetan), ospetsuen irudiak ateratzeaz. Konstituzionalak
finkatutako doktrina da, pertsona publikoa leku publikoan dagoenean,
zilegi dela haren irudiak hartzea. (Famosoak hondartzan eta halako
kontuak, badakizue).

Espainian jurisprudentzia ugari dago gai honen inguruan. Kasuan kasu erabakitzen da ohorean eta irudian intromisiorik izan den ala ez. Famosoak hondartzan kasuan, egon da sententziarik esan duena sarbide zaila duten hondartzak espazio publikoa ez direla edo famoso hori hondartzan agertzeak inolako informazio-interesik ez duela.

Frantzian, berriz, leku publiko batean egon arren,
zeregin pribatuan baldin badago pertsona hori (lagunekin bainatzen,
esaterako), ez da lizentzi irudiak lapurtzea.

Nik Frantziako sistema ez dut ezagutzen, baina Segnolen Royal bizpahiru aldiz agertu da trajebañuan hondartzan bainatzen, haserratu da eta esan du demanda ipiniko duela, baina ez dut jakin sententzia horiek zertan bukatu duten.

Egun ona pasatu.

Elena





_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to