Eztabaidan zerbait argitu nahian edo, esan nahi nuke niri ez zaidala
garbi gelditu Mikelek Luistxori ala Oierri erantzuten zion.

Gari

2009/3/11 Oier Araolaza <[email protected]>:
>
> Ez zaitez pasa Mikel!!! Lorontzitik kanpo pixa egin duzu parrastada bat...
> (Gotzon Garatek jaso zuen esaera hori?)
> Iruditzen zait nahiko urruti jo duzula. Nahi duzun informazio zatia hartu
> duzu eta gogor jo duzu, baina baldar xamar. Leporatzen dizkidazunak tokiz
> kanpo daude.
>
> Parrafo hau adibidez, erabat okerra da:
>> Eta ez behintzat albistea Inauteriei buruzko erreportaje grafikotzat
>> saldu. Hala balitz,
>> dozena bat argazki Zalduondoko inauteriei buruz, ba bale.  Atxaga zegoen
>> tartean
>>  beste batzuk bezala. No problem. Baina zuk ez duzu hori egin, zuk
>> albistea egin
>> duzu Atxaga mozorrotuaz, ez Zalduondoko inauteriez.
>
> Nik hauxe da egin dudana Zalduondoko argazkiekin:
> http://www.dantzan.com/albisteak/inauteri-igandea-zalduondon
> http://www.dantzan.com/argazkiak/tokian-tokikoak/zalduondo-inauteriak-2009
>
> Ikusten duzunez, inauteriaren erreportaje fotografiko bat da, besterik ez,
> eta hor tartean ageri da Atxaga argazki batean, baina inolako aipamenik
> gabe, beste mozorrro guztiak bezala. Beraz, nik albistea ez dut egin Atxaga
> mozorrotuaz, Zalduondoko inauteriez egin dut, eta bai, inauteriei buruzko
> erreportaje grafiko bat izan da.
>
> Asteburuan Atxaga komunikabide guztietan ikusita akordatu nintzen
> Zalduondoko inauteriko argazkiaz eta eibartarrak zerrendara bidali nuen, eta
> jatorrizko mezua ikusten baduzu bi lotura bidali nituela konturatuko zara,
> bata Atxagaren argazkiarena eta bestea inauterietako argazki multzo
> osoarena. Eta Serafini inauterietakoak gustatu zitzaizkiola iruditu
> zitzaidan, "oso politak erretratuak" erantzun baitzuen. Atxagarena,
> bitxikeria bat baino ez zen, gure idazle famatu bat bere herriko
> inauterietan mozorrotuta. Komunikabide guztietan bere erretratua dagoen
> egunean, beste modu bateko erretratu bat, ekitaldi publikoa batean
> egindakoa, eta inondik inora iraingarria. Mezu hori da Sustatun argitaratu
> dena, albiste itxura emanda, baina nik ez dut bidali eta ez dut albiste
> bihurtu. Konsulta egin zidaten eta ez nion kontrako arrazoirik ikusi.
>
> Hemen nire hitzak zure gogora manipulatu dituzu:
>> Kontua da Atxaga festa egitera atera dela --aurpegia ez duela estali
>> propio festen propaganda egiteko?
>> Argazkiak egin eta publika daitezen desiratzen duela esatea bakarrik falta
>> zitzaizun. Argudioa tristea iruditzen zait--,
>
> Aurpegia estali ez duen bakarrenetakoa zela esan dut. Zalduondoko inauterian
> parte hartzen duten mozorroetan normalena aurpegia estaltzea da. Mozorrotuta
> baina bere herrikideek ez bezala aurpegia ez estaltzerakoan bere parte
> hartzea publikoa egin zuen Atxagak. Nik ez dut esan "festen propaganda
> egiteko" egin zuenik, baizik akaso bere herriko inauteriarei babesa eman
> nahi ziela, alegia, inauterietan eta herriko bizitzan parte hartzen duela
> normaltasunez.
>
>> Argazkietan atera nahiko balu, aterako litzateke bera, aldamenekoen
>> beharrik gabe.
>
> Argitaratutako argazkia jende artean eginda dagoenez eta ez dagoenez lehen
> planoan "lapurtu" itxura izan dezake, eta akaso hortik atera duzu ondorio
> hori. Eskua okotsean jarrita duen keinu bereizgarri horrengatik aukeratu
> nuen. Baina beste argazki pare bat ere egin nizkion. Lazarraga-ren etxe
> aurrera iritsi ginenean, jende multzo eder bat zegoen zain. Etxe atarian
> borobil bat zegoen, hutsune bat, eta erdi-erdian Atxaga, bakar-bakarrik eta
> lasai-asko, kamera guztien erdian. Ez nion eskatu argazkia egiteko baimenik.
> Hori horrela da. Bere aurrean jarri nintzen eta argazkia egiteko prestatu
> nintzen. Bera konturatu zen argazkia egiten ari nintzaiola. Ez zuen inolako
> keinu txarrik egin eta ez nion deseroso sentiarazi nuen itxurarik antzeman.
> Zegoen posturari eutsi zion eta lasai atera nion argazkia. Nik ez dakit
> "Hola"-ko "posado" estilokotzat kontsideratuko daitekeen, baina lapurtua
> denik ere ez zait iruditzen. Ez dago argitaratuta baina hemen ikusi
> dezakezu:
> http://www.dantzan.com/albisteak/2009-02-22_Zalduondo-inauteriak_OA%20015-ret.jpg/image_view_fullscreen
>
> Zure mezuaren tonua irakurrita pentsa liteke ezkutuan ohostutako argazki
> iraingarri bat pertsonaiaren irudi publikoaren kontra erabiliz argitaratu
> dugula. Uste dut gauzak hori baino arruntagoak direla. Nik ez daukat
> sentsaziorik inoren gogoz kontra hartutako argazkia izan denik, ez eta
> erabilera makurra eman diogunik ere.
>
>> Batzuek zuen bizitza pribatua publikoan erakutsi nahi bauduzue, horren
>> aldekoak bazarete, ondo dago.
>> Baina ez hedatu irizpidea besteegana. Erakutsi zuen argazkiak eta, gure
>> herrian esaten den bezala,
>> pakean dagoenari pakean utzi.
>
> Arrangura antzematen da hitz horietan. Blogariak "exibizionista" batzuk
> direla kritikatzen dutenen airea du komentario horrek. Ez dut uste inoren
> bizitza pribaturik publikoan erakutsi dudanik. Urrunegi joan zarela uste
> dut.
>
> Ondo segi,
> oier.
>
>
> 2009/3/11 Mikel Elorza <[email protected]>
>>
>>
>> Kontua ez da, nere ustez, legerik hautsi duzun edo ez horiek
>> publikatzean. Zure aurka Atxagak egin dezakeen edo ez. Hori, nere ustetan,
>> gutxienekoa da.
>> Ez dakit Atxaga, baina ni zurekin haserre nengoke nahiz eta zuk legea alde
>> eduki. Legetik kanpoko espazioez ari baikara; ni behintzat. Kontua
>> da Atxaga festa egitera atera dela --aurpegia ez duela estali propio festen
>> propaganda egiteko? Argazkiak egin eta publika daitezen desiratzen duela
>> esatea bakarrik falta zitzaizun. Argudioa tristea iruditzen zait--, eta bere
>> argazkiarekin albistea egitea bere intimitatearen aurkako erasoa dela. Nik
>> oso garbi daukat. Utziozue festa pakean egiten, izan pertsonaia publikoa edo
>> ez. Mozorrotuta edo mozorrotu gabe.
>> Ez dakizula berak zein asmo zuen onartzen duzu xalotasun osoz. Argazkietan
>> atera nahiko balu, aterako litzateke bera, aldamenekoen beharrik gabe.
>> Eta ez behintzat albistea Inauteriei buruzko erreportaje grafikotzat
>> saldu. Hala balitz, dozena bat argazki Zalduondoko inauteriei buruz, ba
>> bale. Atxaga zegoen tartean beste batzuk bezala. No problem. Baina zuk ez
>> duzu hori egin, zuk albistea egin duzu Atxaga mozorrotuaz, ez Zalduondoko
>> inauteriez.
>> Eta neri okerra iruditzen zait.
>> Batzuek zuen bizitza pribatua publikoan erakutsi nahi bauduzue, horren
>> aldekoak bazarete, ondo dago. Baina ez hedatu irizpidea besteegana. Erakutsi
>> zuen argazkiak eta, gure herrian esaten den bezala, pakean dagoenari pakean
>> utzi.
>>
>> Mikel Elorza
>>
>> ----- Original Message -----
>> From: Oier Araolaza
>> To: Eibartarrak zerrenda
>> Sent: Wednesday, March 11, 2009 10:07 AM
>> Subject: Re: [eibar] Irudi eta intimitate eskubideak (lehen: Bernardo
>> Atxagapirata bat da)
>>
>> Bai, mamitsua da gaia. Aipatzen duzun AEBtako horren berri banuen. AEBtako
>> unibertsitate irakasle batek hemengo dantza batzuen bideo grabazioak eskatu
>> zizkidan beraien webgunean jartzeko. Bidali nizkion eta orduan irudietan
>> agertzen ziren guztien baimen sinatua eskatu zidan. Sekuentzia
>> desberdinetan, gutxi gora behera, 300 lagun inguru agertzen ziren dantzan.
>> Asko penatu zen erantzun nionean ez nuela baimenik. Baina azkenean
>> argitaratu egin zituen...
>>
>> AEBtako legedia zorrotza omen da horretan, baina gero betetzen da?
>> Adibidez, argazki honetan ageri diren guztiek sinatu dute baimena? Erabili
>> zoom-a eta hurbildu harmailetan eserita dagoen jendearengana. Zenbat milaka
>> aurpegi ezagutu daitezke Obamaren agintaldi hasierako ekitaldi horretan?
>>
>>
>> http://gigapan.org/viewGigapanFullscreen.php?auth=033ef14483ee899496648c2b4b06233c
>>
>> Xabierrek esandakoen arabera, badirudi bai Espainiako eta Frantziako
>> legedien arabera ez dudala legerik hautsi Atxagari argazkia egin eta
>> publikatzerakoan. Inauterietan mozorrotuta kalera ateratzea ez bada
>> behintzat zeregin pribatua konsideratzen.
>>
>> oier.
>>
>> On Wed, Mar 11, 2009 at 8:57 AM, Xabier Mendiguren <[email protected]>
>> wrote:
>>>
>>> Gaia apur bat zabalago hartuko dut, badu mamia-eta.
>>>
>>> Zure argazki bat egin dezakete, kalean, eta gero non edo han zabaldu?
>>> Espainiako legedian bai, beste toki batzuetan (AEBn esaterako), zure baimena
>>> behar da horretarako.
>>>
>>> Baimena behar izate horrek absurdora eraman gaitzake: ekitaldi jendetsu
>>> bateko argazki batean ageri diren guztien onespena eduki ezean inon erabili
>>> ezina, esaterako, baina oro har (legezko xehetasunak eta salbuespenak ez
>>> ditut ezagutzen) sistema horren alde nago ni.
>>>
>>> Hemen ez da gehiegi hitz egiten horretaz, bai aldiz (Espainiako
>>> hedabideetan), ospetsuen irudiak ateratzeaz. Konstituzionalak finkatutako
>>> doktrina da, pertsona publikoa leku publikoan dagoenean, zilegi dela haren
>>> irudiak hartzea. (Famosoak hondartzan eta halako kontuak, badakizue).
>>> Frantzian, berriz, leku publiko batean egon arren, zeregin pribatuan baldin
>>> badago pertsona hori (lagunekin bainatzen, esaterako), ez da lizentzi
>>> irudiak lapurtzea.
>>>
>>> Ni, famosoa ez naizen arren, sistema frantsesaren aldeko.
>>>
>>> X.
>>>
>>>
>>> El 11/03/2009, a las 8:21, Oier Araolaza escribió:
>>>
>>>>
>>>> Bai, seguramente arrazoia  eukiko dozu Imanoltxu. Dana dala, adibideak
>>>> ez jataz igualak iruditu. Igerilekuak ez dakit, baina karnabal domekan
>>>> Zalduondo fotografoz beteta egoten da eta Atxaga bakarrenetakua zan
>>>> disfrazauta baina aurpegi bistan zauana. Seguramente herriko festetan
>>>> ibiliko zan beste baten modura, baina argazkilariek modu horretan 
>>>> erretratau
>>>> leikiala be kalkulauta eukiko zeban.
>>>>  oier.
>>>>
>>>> On Wed, Mar 11, 2009 at 12:07 AM, Imanol Trebiño
>>>> <[email protected]> wrote:
>>>>>
>>>>>    it
>>>>>
>>>>>
>>>>>  ----- Original Message ----- From: "Gari Araolaza" <[email protected]>
>>>>>  To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
>>>>>  Sent: Tuesday, March 10, 2009 12:11 PM
>>>>>  Subject: Re: [eibar] Bernardo Atxaga pirata ba da
>>>>>
>>>>>
>>>>>  Oier,
>>>>>
>>>>>  Ez dut ulertu Atxagaren argazki hau publikatzearena.
>>>>>
>>>>>  Askotan entzun dizut karnabalak transgresio momentua direla toki
>>>>>  askotan eta toki autentiko horietan ez zaiela gustatzen beraiei
>>>>>  argazkiak ateratzerik. Turista gehiegi joateak (ondorioz medio eta
>>>>>  argazki askotan azalduz) azkenean festa deskafeinatu egiten duela eta
>>>>>  nahi dena egiteko askatasuna galtzea dakarrela, azkenean gidoi eta
>>>>>  koreografia bati jarraitzen dien jai batzuetan bihurtuz. Hau da, gutxi
>>>>>  gora behera Donostiako karnabaletako desfile aspergarri amaiezin
>>>>>  horiek bezala.
>>>>>
>>>>>  Atxagak ez dakit zein mailatako transgresioa izango zuen bere herriko
>>>>>  karnabaletan (allakuidaos), baina uste dut bazuela eskubidea bere
>>>>>  karnabalak modu anonimoan ospatzeko, eta ez dakit ez ote den argazki
>>>>>  honekin eskubide hau urratu, jakinik gainera medioei zenbat gustatzen
>>>>>  zaizkien (Sustatuk publikatu du jadanik).
>>>>>
>>>>>  Seguru nago gauza hauek oso garbi dituzula, eta interesatzen zait
>>>>>  entzutea. Barkatu anaiaren atakea, baina seguru baduzula gaia aurretik
>>>>>  ondo pentsatuta
>>>>>  eta arrazoituta.  ;-)
>>>>>
>>>>>  Gari
>>>>>  _______________________________________________
>>>>>  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>>> [email protected]
>>>>>  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>>
>>>>>  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>>
>>>>>
>>>>>  _______________________________________________
>>>>>  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>>> [email protected]
>>>>>  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>>
>>>>>  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>
>>>> <ATT00067.txt>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>> ________________________________
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to