> Ta portzierto, Lanbreta elkartekuek euskarazko zerbait antolau ezkero, > granuak urtengo jake? Motorra kalabaza bihurtuko jake?
Baina Lambrettakoek kontzertu horiek dirua irabazteko antolatzen dituzte, eta Gari berak esaten zuen "Euskadin rock and rollak ez du dirurik ematen". Konturatu zein talde ekarri izan dituzten, ez dira 16 urteko nerabeentzako taldeak, 35 urtetik gorako jendearentzakoak baizik, kontzertu gutxitara joaten dena eta behingoagatik ordaintzea axola ez zaiona, gehi gin-tonic asko edaten dituena Astelenako barran. Komertzialki, chapeau Lambrettako lagunak! (Zer esanik ez San Cristobal eta Urkiko jaietako "programazio musikalaz") Hori aldatzen ez dugun bitartean ez dago irtenbiderik, eta euskaldunok aldatu beharko dugu, nahi badugu behintzat. Gogora ekarri nahi dut Ken Zazpi Coliseora ekarri zenean egon zen kristoa (Astelena bete dezakeen talde bat aipatzeagatik), ez dakit norena izan zen errua, baina seguru nago udalak ez zuela diru asko irabazi eta gainera jendea kabreatuta atera zen. Noski, 16 urteko gazteentzat sarrera garestiegia zen. Orduan, zein da soluzioa? Udalari kontuak eskatzea? Zenbat jende egon zen ostiralean Mikel Gaztelurrutiaren kontzertuan Coliseoan? Ni neu ez nintzen egon, nekatuta eta alpertuta, baina esango nuke ez zela bete. Aldiz, igandean Donostian egon nintzen 45000 pertsonarekin kristoren dirutza ordainduta, kotxea poliklinikan aparkatu eta Anoetarako bidea oinez eginda (eta gero buelta). GURE ESKUAN DAUKAGU SOLUZIOA. Ekintza kultural euskaldunak bultzatu nahi baditugu, komertzialki interesgarriak direla frogatu behar dugu, erakutsi prest gaudela Astelena bat betetzeko, euskararen aldeko jarrera militantea ez daukan jendea erakarri behar da. Begiak Catalunyara joaten zaizkit orain. Gari _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
