Ulertzen dot ze zentzutan esaten dozun, 
Bainan ezkutartean darabizkigun kasuak hartuz, Sarrera Prezio/Kalite/Katxea
balorazio bat eginez gero Mursegoren kontreztoa onenen artean legoke nire
ustez eta nik aipatu nuen Artetarena seguraski asko okerrago, ¿nora noan
onekin? adibidez Artetaren katxearekinn akaso ia barixakuero Mursego moduko
artisten kontzertoak entzun leizkiela, hobeto da edo ez hori beste kontu bat
da, bainan jakinez gero ere hori eztabaidatu egin leike herri honetan
kontzertuetara joateko zaletasun hori pizteko estrategien arabera,
informazioa beti da ona, gero modu onean erabiltzeko borondatea ere izan
behar dogu.

Bada egon den eztabaida honetan Kultura-kontsumo irizpide ren bat, gai hau
ere kontuan hartzekoa da.

Coliseoa, daukaguna da, gauza asko nahi izan ziren egin borandate
onenarekin, agian gehienetan erdibidean geratu da, eta dituen bertute eta
aketsekin aurrera begiratu behar, dirua balego, nire ustez behintzat teatro
areto modura soilik lagatzea hobe delakoen tartean naiz, aforoa handitu
espektakulo mediatikoak ekartzen ahalegintzeko.

Ramon

 
Bueno, ni egixa esan ez naz sartuko miskarixen katxea eztabaidatzen, ez
jatalako lar etikua edo zilegixa iruditzen, bestion soldaten inguruan ez
baitogu horren errez berba eitten... Neri pertsonalki eztabaidagarrixaua
iruditzen jata herri honetan kultura ofizialian lanian dabiltzan batzuen
soldata, baina hori ez da tabernetan eztabaidatzen. Aldiz, musikarixek
zenbat kobratzen daben askotan bolo-bolo dabil poteo orduan... Ez dakitt,
apur bat zatarra pentsatzen jata.

Nik esan nahi nebana ez da ondo edo gaizki iruditzen jatala Ken Zazpik,
Mursegok edo Orchestra Modrgown-ek hau edo beste kobratzia. Egokixa
iruditzen ez jatana da leku publiko baten Udaletxe batek politika hori
eukitzia. Alegia, nik uste dotela gauzak beste era batetara ein biharko
lirakela, baldin eta herrixetan kultur ekitaldixak bultzatu nahi badira...
Ta horrek ez daka zerikusirik musikarixek zer kobratzen dabenakin, baizik
eta kultur sailetako eta orokorrean udaletxietako dirua kudeatzeko dakaun
ereduakin. Hori bakarrik zan.

Ale ba!

Jokin
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to