Prezio eta ikusleen arira. Zaila da Eibarren zenbait kontzertu eta ekitaldietara jendea joatea. Adibidez klasiko duen kutxuetara, baita ere Eibartar artiztak joten dutenean ere. Mursegoren ekitaldiari buruz idatzi nuen nik kronika eta nire ustez emon zuen kontzertuaren eta artista berarren mailan jendeak askoz gehiago urbiltzea merezi zuen. Ez dugu Eibarren musika emanaldietara joateko ohitura larregirik (Coliseora noski). Aurreko barixakoan Mikel Gaztelurritiarekin antzerakoa. Bihar orquestra piano eta gitarra bakarlariekin, orkestra Eibarkoa naiz eta musikari batzu bakarrik Eibartarrak izan (zuzendaria Eibartarra), piano eta gitarra jole bakarlariak Eibartarrak, ikusiko dugu zenbat jende joaten den. Hau arazo bat da. Horrez gain Arratek ere gau jokatzen du Ademarren aurka.
Bigarrena, kontzerto mediatiko bat ekarriz gero, aforoa da arazoa 500 exerleku bakarrik. ken zazpiren kontzertoan 1000 ezerlekuko aforoa betez gero sarrera 8-10 euron bueltan legoke. Arteta udalak bera Eibarrera ekarri zuenenan sarreral 25€ eta ekitaldia San Andres elizan egin zen (700 sarrera uste dot), san andres elizaren akustika negargarria da bainan kontzertua mediatikoa zen, ni neu disgustora irten nintzen jendean oroar gustora. Zaletasuna sortzeko bat nator inbertsio modura eta epe luzera lan egin behar dela, Eibarren are gehiago. Eibarko udalak aurrekontuekin esforzurenbat egin beharko lukeen eritzikoa nok. Eta lan egiteko bideak ekitaldi mediatikoak eta bestelakoak ustartuz eta tartekatuz gain, gazteak erakartzeko bideak jorratu beharko litzatekez, azken hau esatea erraza da gauzatzea saila (badakit neure esperientzia proioaz). Musikarixori nik neuk animo asko eta "segi plazetan jotzen" esango nieke. Ramon Ba begira, Gari, oraingoan ez nago guztiz ados zurekin. Ekintza kultural interesgarriak burutu nahi baditugu, hasteko ez dugu beraien ekonomikotasuna soilik frogatu behar, nik uste. Jarri dozun adibidiari jarraituz: Ken 7 Koliseora etorri zanian, Euskal Jaixan ospakizunen baittan, zer pasau zan?. Pasau zan Udalak badakala politika bat Koliseuan zeinak agintzen daben taldiak kobratzen dabenan portzentai oso altu bat sarreriakin lortu bihar dala. Beraz, sarrera 17 eurotan. Ez doia iñor. Mursegok Koliseuan jo zebanian, bere katxe-a jeitsi behar zan zeban (eta asko) bestela sarreria 10 eurotan urtetzen zalako, eta noski, bere herrixan bertan, lotsia emoten zotsan (neri bebai emongo zostan). Ze ezberdintasun dau beraz, guk (lagun talde moduan, elkarte moduan edo talde politiko moduan, adibidez) talde bateri deittu, entrada jarri eta bertatik dirua ataratzen badou? Bape. Orduan zertarako ordaintzen douz zergak, kultura zinegotzixen soldatak, teknikuenak...? Nik uste dot instituziño publikuek (Eibarko udala eraikuntza enpresa bat dala be argudiatu leike) onartu beharko zebela kasu askotan eta askotan kultur ekimenak defizitarixuak dirala ekonomikoki, baña horrek ohitturia eta hain modan dauan kapital soziala sortzen dabela. Uste dot Eibarko Udala ez dala horren adibiderik onena. Baña bueno, ziur aski izango da dirua beste gauza batzutan gastatzen dabela. Ez da kasu isolatua. Beste egunian lagun batek komentau zostan Korrikak ekitaldi moduan eta Korrika Kulturalak batera jasotzen zeben dirulaguntzia Eusko Jaurlaritzatik eta bentan oso ridikulua zan. Ez dot numerua esango, baña rifa asko saldu behar dira hori dana aurrera ataratzeko holako dirulaguntza kutriakin. Ikuslian ikuspegitik ordia, nahiko ados nao zurekin. Ni asko harritzen naz. Uste dot maila horretan inoizko garairik ederrenetarikua gabizela bizitzen Euskal Herrixan. Musika taldiak pilua dauz, estilo asko, maila dexentia... Eta kontzertuak gero eta eskasauak. Oso gutxi da talde barrixak ikustera doian jendia eta larregi (errespetu osoz) nere ustetan duela asko asko asko beraien txispa eta kanta on bat eitteko gaittasuna galdu zeben dinosaurixuak ikustera doiazenak. Baña horrek prozesu soziologiko zabalau baten kokatu beharko genuzke. Neuk ziur aski ez dakitt definitzen, baña uste dot musikiak bere rock-n-rollaren urrezko aroa gainditu dabela ta orain espektakulu hutsa dala, ta espektakulu moduan nola konpetitzen dau Kokein-ek, Gose-k, Petti-k edo Anari-k U2 edo La Orquesta Mondragonekin? Neretako oso erreza dauke talde txikixek garaipena, baña ni antigualekua naz gauza horrendako... Ta musikarixok ze esaten dozue? Jatsu, aspaldixan isilik zabiz! Jokin -- "No diguis que no has llegit al menys un dels meus missatges Fins la tinta m'ha traït, abandono l'abordatge" [Conxita] _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
