Pare bat ideia ditut buruan:

Bat. ez dot sinisten katxe guztiak formula marabilloso horrekin
kalkulatzen direnik. Egongo dira katxe merkeak eta garestiegiak, ez?
Formula hori izango da orientatiboa, baina gero kasuan kasukoa
aplikatuko dela uste dut.

Bi. Promotora pribatu batek kontratazio bat egiten badu, berak jakingo
du zenbat ordaintzen duen. Aldiz, erakunde publiko baten kontuak
publikoak izan beharko lirateke. Jakin nahi nuke zehatz zenbat
kostatzen zaigun eskailera mekaniko bakoitza, zenbat zezenak eta
zenbateko katxea kobratzen duen musikari batek. Erakunde publiko
batekin lan egin behar duen edozein enpresak onartzen du bere
ordainketa publikoa izatea.

Igual hori komeni zaigu, katxe guztiak publikoak izatea, eta ez
batzuek bakarrik. Esan nahi dot, agian norbaiti iruditzen zaio Ken
Zazpiren katxea altua dela, baina konparatzen duenean beste katxe
batzuekin, agian ez zaio hain garestia irudituko, ez?

Gari

2010/10/8 Ramon Arizaga <[email protected]>:
> Ulertzen dot ze zentzutan esaten dozun,
> Bainan ezkutartean darabizkigun kasuak hartuz, Sarrera Prezio/Kalite/Katxea
> balorazio bat eginez gero Mursegoren kontreztoa onenen artean legoke nire
> ustez eta nik aipatu nuen Artetarena seguraski asko okerrago, ¿nora noan
> onekin? adibidez Artetaren katxearekinn akaso ia barixakuero Mursego moduko
> artisten kontzertoak entzun leizkiela, hobeto da edo ez hori beste kontu bat
> da, bainan jakinez gero ere hori eztabaidatu egin leike herri honetan
> kontzertuetara joateko zaletasun hori pizteko estrategien arabera,
> informazioa beti da ona, gero modu onean erabiltzeko borondatea ere izan
> behar dogu.
>
> Bada egon den eztabaida honetan Kultura-kontsumo irizpide ren bat, gai hau
> ere kontuan hartzekoa da.
>
> Coliseoa, daukaguna da, gauza asko nahi izan ziren egin borandate
> onenarekin, agian gehienetan erdibidean geratu da, eta dituen bertute eta
> aketsekin aurrera begiratu behar, dirua balego, nire ustez behintzat teatro
> areto modura soilik lagatzea hobe delakoen tartean naiz, aforoa handitu
> espektakulo mediatikoak ekartzen ahalegintzeko.
>
> Ramon
>
>
> Bueno, ni egixa esan ez naz sartuko miskarixen katxea eztabaidatzen, ez
> jatalako lar etikua edo zilegixa iruditzen, bestion soldaten inguruan ez
> baitogu horren errez berba eitten... Neri pertsonalki eztabaidagarrixaua
> iruditzen jata herri honetan kultura ofizialian lanian dabiltzan batzuen
> soldata, baina hori ez da tabernetan eztabaidatzen. Aldiz, musikarixek
> zenbat kobratzen daben askotan bolo-bolo dabil poteo orduan... Ez dakitt,
> apur bat zatarra pentsatzen jata.
>
> Nik esan nahi nebana ez da ondo edo gaizki iruditzen jatala Ken Zazpik,
> Mursegok edo Orchestra Modrgown-ek hau edo beste kobratzia. Egokixa
> iruditzen ez jatana da leku publiko baten Udaletxe batek politika hori
> eukitzia. Alegia, nik uste dotela gauzak beste era batetara ein biharko
> lirakela, baldin eta herrixetan kultur ekitaldixak bultzatu nahi badira...
> Ta horrek ez daka zerikusirik musikarixek zer kobratzen dabenakin, baizik
> eta kultur sailetako eta orokorrean udaletxietako dirua kudeatzeko dakaun
> ereduakin. Hori bakarrik zan.
>
> Ale ba!
>
> Jokin
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to