Gai honekin jarraituz, Coliseoko sarreren prezioa erabakitzeko Eibarko udalak araututa du, araudi honen anexoan erabiltzen den formula ikus dezakegu, formula hauxe da:
PREZIOA= (katxeta+25% gastu orokerretarako)*0,75/500 500 = Aforoa Mursegon sarrera 10€koa balitz esan gura luke beraren katxea 5000-6000€koa dela, saila iruditzen zait naiz eta neuk onartu sekulako MUSIKARIA dela, sarrera 3€ izan ziren oker ez banaiz katxea 1000€koa litzateke. Sarrerari parade eginez KEN7 katxea 10.000€ bueltan legoke. Aurrekoan idatzi nuen arabera aforo desberdinak baleukoz zer nolako prezioetako sarrerak eta espektakuloak ekar litezken simulazio egin leike. Datorren asteaskenean LIP lupeko finala, sarrera 5€ orduan katxea 2000-3000€ legoke Ramon -----Mensaje original----- De: [email protected] [mailto:[email protected]] En nombre de normanduval Enviado el: jueves, 30 de septiembre de 2010 9:38 Para: Eibartarrak zerrenda Asunto: Re: [eibar] La orquestra Mondragon Sananadresetan!!! Ba begira, Gari, oraingoan ez nago guztiz ados zurekin. Ekintza kultural interesgarriak burutu nahi baditugu, hasteko ez dugu beraien ekonomikotasuna soilik frogatu behar, nik uste. Jarri dozun adibidiari jarraituz: Ken 7 Koliseora etorri zanian, Euskal Jaixan ospakizunen baittan, zer pasau zan?. Pasau zan Udalak badakala politika bat Koliseuan zeinak agintzen daben taldiak kobratzen dabenan portzentai oso altu bat sarreriakin lortu bihar dala. Beraz, sarrera 17 eurotan. Ez doia iñor. Mursegok Koliseuan jo zebanian, bere katxe-a jeitsi behar zan zeban (eta asko) bestela sarreria 10 eurotan urtetzen zalako, eta noski, bere herrixan bertan, lotsia emoten zotsan (neri bebai emongo zostan). Ze ezberdintasun dau beraz, guk (lagun talde moduan, elkarte moduan edo talde politiko moduan, adibidez) talde bateri deittu, entrada jarri eta bertatik dirua ataratzen badou? Bape. Orduan zertarako ordaintzen douz zergak, kultura zinegotzixen soldatak, teknikuenak...? Nik uste dot instituziño publikuek (Eibarko udala eraikuntza enpresa bat dala be argudiatu leike) onartu beharko zebela kasu askotan eta askotan kultur ekimenak defizitarixuak dirala ekonomikoki, baña horrek ohitturia eta hain modan dauan kapital soziala sortzen dabela. Uste dot Eibarko Udala ez dala horren adibiderik onena. Baña bueno, ziur aski izango da dirua beste gauza batzutan gastatzen dabela. Ez da kasu isolatua. Beste egunian lagun batek komentau zostan Korrikak ekitaldi moduan eta Korrika Kulturalak batera jasotzen zeben dirulaguntzia Eusko Jaurlaritzatik eta bentan oso ridikulua zan. Ez dot numerua esango, baña rifa asko saldu behar dira hori dana aurrera ataratzeko holako dirulaguntza kutriakin. Ikuslian ikuspegitik ordia, nahiko ados nao zurekin. Ni asko harritzen naz. Uste dot maila horretan inoizko garairik ederrenetarikua gabizela bizitzen Euskal Herrixan. Musika taldiak pilua dauz, estilo asko, maila dexentia... Eta kontzertuak gero eta eskasauak. Oso gutxi da talde barrixak ikustera doian jendia eta larregi (errespetu osoz) nere ustetan duela asko asko asko beraien txispa eta kanta on bat eitteko gaittasuna galdu zeben dinosaurixuak ikustera doiazenak. Baña horrek prozesu soziologiko zabalau baten kokatu beharko genuzke. Neuk ziur aski ez dakitt definitzen, baña uste dot musikiak bere rock-n-rollaren urrezko aroa gainditu dabela ta orain espektakulu hutsa dala, ta espektakulu moduan nola konpetitzen dau Kokein-ek, Gose-k, Petti-k edo Anari-k U2 edo La Orquesta Mondragonekin? Neretako oso erreza dauke talde txikixek garaipena, baña ni antigualekua naz gauza horrendako... Ta musikarixok ze esaten dozue? Jatsu, aspaldixan isilik zabiz! Jokin -- "No diguis que no has llegit al menys un dels meus missatges Fins la tinta m'ha traït, abandono l'abordatge" [Conxita] _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
