Ba begira, Gari, oraingoan ez nago guztiz ados zurekin.

Ekintza kultural interesgarriak burutu nahi baditugu, hasteko ez dugu beraien 
ekonomikotasuna soilik frogatu behar, nik uste. Jarri dozun adibidiari 
jarraituz: Ken 7 Koliseora etorri zanian, Euskal Jaixan ospakizunen baittan, 
zer pasau zan?. Pasau zan Udalak badakala politika bat Koliseuan zeinak 
agintzen daben taldiak kobratzen dabenan portzentai oso altu bat sarreriakin 
lortu bihar dala. Beraz, sarrera 17 eurotan. Ez doia iñor. Mursegok Koliseuan 
jo zebanian, bere katxe-a jeitsi behar zan zeban (eta asko) bestela sarreria 10 
eurotan urtetzen zalako, eta noski, bere herrixan bertan, lotsia emoten zotsan 
(neri bebai emongo zostan). Ze ezberdintasun dau beraz, guk (lagun talde 
moduan, elkarte moduan edo talde politiko moduan, adibidez) talde bateri 
deittu, entrada jarri eta bertatik dirua ataratzen badou? Bape. Orduan 
zertarako ordaintzen douz zergak, kultura zinegotzixen soldatak, 
teknikuenak...? Nik uste dot instituziño publikuek (Eibarko udala eraikuntza 
enpresa bat dala be argudiatu leike) onartu beharko zebela kasu askotan eta 
askotan kultur ekimenak defizitarixuak dirala ekonomikoki, baña horrek 
ohitturia eta hain modan dauan kapital soziala sortzen dabela. 

Uste dot Eibarko Udala ez dala horren adibiderik onena. Baña bueno, ziur aski 
izango da dirua beste gauza batzutan gastatzen dabela. Ez da kasu isolatua. 
Beste egunian lagun batek komentau zostan Korrikak ekitaldi moduan eta Korrika 
Kulturalak batera jasotzen zeben dirulaguntzia Eusko Jaurlaritzatik eta bentan 
oso ridikulua zan. Ez dot numerua esango, baña rifa asko saldu behar dira hori 
dana aurrera ataratzeko holako dirulaguntza kutriakin. 

Ikuslian ikuspegitik ordia, nahiko ados nao zurekin. Ni asko harritzen naz. 
Uste dot maila horretan inoizko garairik ederrenetarikua gabizela bizitzen 
Euskal Herrixan. Musika taldiak pilua dauz, estilo asko, maila dexentia... Eta 
kontzertuak gero eta eskasauak. Oso gutxi da talde barrixak ikustera doian 
jendia eta larregi (errespetu osoz) nere ustetan duela asko asko asko beraien 
txispa eta kanta on bat eitteko gaittasuna galdu zeben dinosaurixuak ikustera 
doiazenak. Baña horrek prozesu soziologiko zabalau baten kokatu beharko 
genuzke. Neuk ziur aski ez dakitt definitzen, baña uste dot musikiak bere 
rock-n-rollaren urrezko aroa gainditu dabela ta orain espektakulu hutsa dala, 
ta espektakulu moduan nola konpetitzen dau Kokein-ek, Gose-k, Petti-k edo 
Anari-k U2 edo La Orquesta Mondragonekin? Neretako oso erreza dauke talde 
txikixek garaipena, baña ni antigualekua naz gauza horrendako...

Ta musikarixok ze esaten dozue? Jatsu, aspaldixan isilik zabiz!

Jokin

-- 
"No diguis que no has llegit al menys un dels meus missatges
Fins la tinta m'ha traït, abandono l'abordatge"

[Conxita]
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to