Bueno, ni egixa esan ez naz sartuko miskarixen katxea eztabaidatzen, ez 
jatalako lar etikua edo zilegixa iruditzen, bestion soldaten inguruan ez 
baitogu horren errez berba eitten... Neri pertsonalki eztabaidagarrixaua 
iruditzen jata herri honetan kultura ofizialian lanian dabiltzan batzuen 
soldata, baina hori ez da tabernetan eztabaidatzen. Aldiz, musikarixek zenbat 
kobratzen daben askotan bolo-bolo dabil poteo orduan... Ez dakitt, apur bat 
zatarra pentsatzen jata.

Nik esan nahi nebana ez da ondo edo gaizki iruditzen jatala Ken Zazpik, 
Mursegok edo Orchestra Modrgown-ek hau edo beste kobratzia. Egokixa iruditzen 
ez jatana da leku publiko baten Udaletxe batek politika hori eukitzia. Alegia, 
nik uste dotela gauzak beste era batetara ein biharko lirakela, baldin eta 
herrixetan kultur ekitaldixak bultzatu nahi badira... Ta horrek ez daka 
zerikusirik musikarixek zer kobratzen dabenakin, baizik eta kultur sailetako 
eta orokorrean udaletxietako dirua kudeatzeko dakaun ereduakin. Hori bakarrik 
zan.

Ale ba!

Jokin
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to