[eibar] Blogak idazten

2004-05-11 Thread Luistxo Fernandez
Afarian komentatu genuena zen, gutxi gora-behera, eibar.org webgunea 
eraldatu blog multzo batean bihurtzeko.
Blog nagusi bat, portadan, eta gero, bazkideen araberako azpi-blogak.

Hona gaur aurkitu dudan erreferentzia bat. Minnesotako Unibertsitatea: 
ikasle guztiei (eta Unibertsitateko estamentu guztiei) blog bana eskaini diote.

Hortaz, proiekturaren web nagusia dugu, eta haren oinarria blog bat da:
- http://blog.lib.umn.edu/
eta gero bakoitzak bere blogak dauzka. Adibidez:
- http://blog.lib.umn.edu/zhan0273/babble/ Xu izen txinoa daukan batena.
- http://blog.lib.umn.edu/busref/news/ Unibertsitateko liburutegietako batena
Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Gumball 3000 Euskal Herrian: kontrol barik

2004-05-11 Thread Luistxo Fernandez
Hauek ez ditu Guardia Zibilak gelditu, gure lagun Imanoltxu ez bezala.

Atzo telebistan luze... eta prentsan ere bai gaur: Gumball 3000 rallya edo
dena delakoa:
http://news.google.es/news?hl=esedition=esie=asciiq=gumballbtnG=Buscar+en+News
Katalunian atxilotu dituzte batzuk, makarra aberats batzuk Ferrari eta
Porscheekin zihoaztelako 250 km/o abiaduran autopistatik. Jende ezaguna ere
badabil idiotarena egiten, Adrien Brody oscarra duen aktorea adibidez (The
Pianist)
Kontua da makarrada hau Internetetik antolatua eta iragarria dagoela, eta
maiatzaren 4an eta 10aren bitartean, egin izan dela... ba, hara, joan den
astean Euskal Herrritik igaro ziren. Autopistaz igaro zuten Euskal
Herria...  Non ote ziren Guardia Zibilaren kontrolak edo Ertzaintza?
Batzuk kontrol barik lasai asko ibiltzen dira.

Beren web flasherotik ( 
http://www.gumball3000.com/new/launch.htmhttp://www.gumball3000.comhttp://www.gumball3000.com/new/launch.htm/ 
) mapa atera dut irudi gisa. Nire blogean pegatu dut hemen:
http://www.manterola.org/familia/luistxo/blog/eu/77

Euskal Herriko errebuelta hori nondik hartuko zuten ez dakit. Leitzarandik 
edo Etxegaratetik baino, Basauriraino joango zirela, ordaindutako 
autopistatik segitzeko Burgos aldera...

Luistxo



___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Barixakuan Anjel Lertxundi Markeskuan

2004-05-26 Thread Luistxo Fernandez
Barriro gogoratuko dot, asteburuan Eta Kitton gaizki esan zeben eta (juan 
dan barixakuan bertan zala argitaratu zan paperian). Gaiñera, uste dot 
eibarnautontzako badakala interes berezi bat.

Anjel Lertxundi 28an, etzi barixakuan, dator Eibarrera teknologiaz berba 
egitera. Markeskuan, UEUren Hiztek masterarren harira, arratsaldeko 5etan.

Andu eta Xuxen zuzentzailearen harteko harremanaz... sarri idazten du 
horretaz Berrian.

Beste testu aipagarri batzuk:
1. Mutilmediak. Otsailean argitaratu zuenez, Amatiño eta Luistxo 
mutilmediak ei gara: http://tinyurl.com/3f6yjhttp://tinyurl.com/3f6yj

2. Gaur bertan, kontrol elektronikoaren inguruan: Matrix: 
http://tinyurl.com/3e7ayhttp://tinyurl.com/3e7ay

3. Andurekin elkarrizketa bat Sustatun, teknologiaz eta Internetez 
http://www.sustatu.com/1064998734

Luistxo 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Fundación Papeles de Ermua

2004-05-26 Thread Luistxo Fernandez
Elena Lakak:
Kanpaina bat egiten dihardu Foro de Ermuak harpidetzak jasotzeko? Foro de 
Ermuako itxura daukat? (honi mesedez, ez erantzun, galder erretorikoa da)
Zenbat diru jasotzen dute hauek erakunde publikoetatik?

Baten batek interesa badu (balu), hamentxe dauzka aldizkaria eta 
koadernillo guztiak.

Mesedez ez inork fotokopiarik eginarazi Elenari. Eta Elena, lasai, ez 
daukazu harpidetu beharrik holako irakurtaldi interesgarriekin jarraitzeko,
Aldizkari horren ale guztiak sarean daude:
http://www.papelesdeermua.com/cuadernos.asp
Elenak jasotakoa: http://www.papelesdeermua.com/pdf/cuadernos/15.pdf

Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] sareko kontrola zelan erabili

2004-06-04 Thread Luistxo Fernandez
At 17:58 03/06/2004, you wrote:
Agure arabiar bat AEBetako Idahon bizi da, orain dela berrogei urtez 
geroztik. Urtero bezalaxe, aurten ere baratzean indabak erein nahi zituen, 
baina lurra iraultzea gogorregi egiten zaio dagoeneko.

Bere seme bakarra, Ahmed, Frantzian da, ikasten. Agureak e-mail bat bidali 
zion, arazoa azalduz:
Zurekin, Markos, beti pasatzen zaigu: ez dakigu egia den ala gezurra den 
kontatzen diguzuna, baina egia izatea mereziko luke, gutxienik.

Hau ere egia ei da: http://barrapunto.com/article.pl?sid=04/06/03/1343233
Tipo batek The Clash-en letra bat pasatu SMStik eta komisaldegira.
Tommy Gun kantua ei zan: http://tinyurl.com/33tbt
Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Txixa(e)iñ(i)an

2004-06-04 Thread Luistxo Fernandez
At 08:38 04/06/2004, you wrote:
Egun on,
gaur zalantza fisiologiko-filologikua dakart zerrenda honetara.
Serafinek Eibarko hiztegixari orraztu bat emoten dihardu, eta atzo 
zalantza bat sortu jakun:

Bera, TXIXAIÑAN egoten dan bittartian, ni TXIXAEIÑIAN. (Gaur egun 'txixa 
egiten' jendu guztia)

Zuek, zelan?
Kontua da, lehenengo kasuan, TXIXAGIÑA egon leikiala azpixan (hori lanbide 
politta!);
Hala balitz, ez litzateke hola deklinatuko, ezta?
ALEGIÑAk ALEGIÑIAN dakar, ez ALEGIÑAN, ezta?
Esango nuke Getarixan, andrian herrixan, bardin bardin esaten dabela, 
txixaeiñian (Txixa diñue han, ez pixa) eta kakaeiñian...

Luistxo 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Eibartarrak zerrendaren artxibo osoak gure esku!

2004-06-08 Thread Luistxo Fernandez
Eibartarrak zerrendaren artxibo osoak gure esku daude orain.
Yahoo Groups-en zegoen artxibo zaharra berreskuratu dugu, han pilatu 
genituen 8000 mezuak (20 Mb-ko testu multzoa).

Zerrendaren artxibo berrian kargatu ditugu, Gmane.org zerbitzuan. Hemen:
http://news.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/
Apur bat desordenatuta ageri dira mezuak, baina BILATZEKO aukera ematen du.
Orri honetan dagoen formulariotik egin bilaketa: 
http://www.eibar.org/zerrenda/ira

Adibidez, 'ardanza' terminoa bilatuz, 10 bider aipatu da izen hori 
(deklinabiderik gabe bederen, gure 6 urteko jardunean)
http://tinyurl.com/yteal
YahooGroups-en zegoen bilaketa traketsarekin konparatuta, aurrerakuntza 
haundia!

Gmane-ko zerbitzuko harilkatzeen araberako artxibatze-ordenatzeaz gain, 
Postaria.com-eko artxiboa ere txukundu dugu:
http://postaria.com/pipermail/eibartarrak/
Kasu honetan, fase berriko mezuak bakarrik daude hor.

Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Unidade Popular, Herri Batasuna

2004-06-10 Thread Luistxo Fernandez
Hauteskunde hauetako hautagaitzen eta alderdien izenekin jarraituz, 
konturatu naiz EA-ren hautagaitzan,
Herrien Europaren Alde delakoan, badagoela CNC izeneko talde bat:
Conceju Nacionaliegu Cántabru
http://www.conceju.org/

Baina ze hizkuntza da talde honena? Asturianuaren eremua haraino iristen 
da? Ala beste zeozer da?
artikulu hau aurkitu dut, baina ez du asko argitzen
http://www.conceju.org/prensa/040214%20-%20DM.htm

Esaldi bat hizkuntza honetan: Entaralijación pola decensa d´esti valli 
cántabru. Ena autulidad aluchandu escontra la quemá de residuos tósicos ena 
planta d´Alfa en Mataporquera.

Turtziozen eta Karrantza alde honetaraino, alegia, Euskal Herriraino ere 
iritsiko ote da hizkuntza gutxitu hau?

Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] espama

2004-06-10 Thread Luistxo Fernandez
Leire.es (Mendigreenen aurkikuntza ederra, apelliduak hainbesteko amorrua 
emoten detsunez):

Amatiño eta Julen Gabiria: Nere yahoo.españak
espamtzat hartu dittu zuen mezuak. Lotes de
correotik erreskatau bihar izan zaittuet. Zuek
ikusi zer egin detsazuen serbidore español honeri
Zu, Luisito, hainbeteko abarketia emon españa eta
españakin (Manolo el del bombon moduan), guk
eskatu zer egin bihar genduan eta ezer be ez.
Egin zaitez bazkide Eibar.org elkartean, kontu korronte bat dago, eta 
kuotatxo bat, uste dot 6 euro urtian edo holako barbaridade bat dala.
Pasauko detsut kontu korrontia pribatuan, nahi badozu.

Paguan ostian, errito iniziatikorik ez dago (eskerrak! esango dozu akaso, 
edo lastimia!, bestela)

Gero, eskatu e-posta helbide bat Gariri, [EMAIL PROTECTED], [EMAIL PROTECTED] 
edo [EMAIL PROTECTED] edo nahi dozuna.

Luistxo 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Geek bat naiz

2004-06-11 Thread Luistxo Fernandez
Geek bat naiz ('yik' bat naiz):
- blog bat daukat
- wiki bat daukat nere enpresako Intranetean
- feed-ak irakurtzen ditu nire feed irakurgailuko kontuarekin
- kontua daukat irekita del.icio.us-en - http://del.icio.us/luistxo
- sare sozial batean nago (Orkut, gonbidapenarekin sartuta).
Ez daukat PDArik baina tira. Telefono mugikorrik ere ez daukat. Baneukan 
bat, baina galdu egin zen eta jerenteak ez dit beste bat erosten. Berdin 
dio, ze nere lagunek Ford Focus Vodafone bat daukate, eta kotxe gorri 
horrekin hurbiltzen direnean, Luistxo! esan eta haiekin hitz egiten dut.

http://www.ford.es/ns7/focus/focus/foc_intro/-/-/13/29
http://www.forocoches.com/foro/showthread.php?t=94305
Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Eibarren 1895ean inprimatutako hiztegi bat

2004-06-11 Thread Luistxo Fernandez

Kultura Sailak aurkeztu du hau, eta Euskal Liburutegi Digitala izena eman 
diote.

Bueno, egiazki, Novia Salcedo Fundazioaren liburutegi digitala da,
Neuk be txarto idatzi neban atzo: Ez da fundazioa, Antso Jakitunarena da 
(Fund. Sancho el Sabio).
Luistxo 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Orkut dela-eta

2004-06-11 Thread Luistxo Fernandez
At 10:14 11/06/2004, you wrote:
Luistxo, Orkut horri buruz zeozer adituta nago, baina halako yu-yu antzeko 
bat
ematen dit. Izan ere, leetzen hasi eta Errusiako tzarren Ochranak (polizia
politikoak) luze eta zabal aplikatu zituen teknikak errazteko ikaragarri 
balio
duela iruditu zitzaidan. Erabiltzaile zarenez, ba al duzu zerbait 
komentatzerik,
zer abantaila dituen... ez dakit, esperientzia eta horrelakoak.

Nik uste dut ligatzeko balio dezakeela, sexurako... Premisa batekin, 
aurpegia eta izena emanda ligatzeko, ez kontaktu-tabloi anonimoaren estiloan.

Ez dut esperientziagatik esaten... Ni ez nago Orkuten ligatzeko: nire izen, 
deiturekin, aurpegiarekin, lanpostuaren eta familiaren deskripzioarekin 
nago han, eta punto. Ikusteko sartu nintzen, ikusi dut, eta bueno, 
ligatzeko balio dezakeelako konklusio horretara iritsi ondoren, ba bueno, 
nire kontua ez du inork kantzelatu orain artean.

Nire geek-baliabideen zerrendan, gutxien balio didana da Orkut. Beste 
batzuei balio diezaieke. Beste tresnetan, blog egolatria apur bat izango da 
akaso, baina aipatzen ditudan beste hirurak (wikia, delicious, feed 
irakurgailua) tresna praktiko praktikoak dira, ez pijerioaren adierazleak.

Luistxo 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] europarren partehartzea

2004-06-15 Thread Luistxo Fernandez
Zerrenda honetan dagoen lagun bati, beste toki batean irakurri dizkiot datu 
interesgarri hauek:

Orexa (Gipuzkoa) izango da kasu bakarra Europan, non partehartzea %85ekoa 
izan den. Hori bai, 62 botoemailetatik 57ren botoak baliogabetzat jo ditu 
Espainiako legeak... Beste bat egon da zuria, hiru Galeuscarenak eta bat EA 
Herrien Europaren Alde.

---
Bestalde politiko bati entzun nion igande gauean, ahalegina egin beharko 
zela benetan herritarrei Europako Parlamentuaren garrantzi erreala azaltzeko.

Bai, pentsatu nuen, prezisamente horixe.
Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] galipotaren estadistikak

2004-06-15 Thread Luistxo Fernandez
Sondeoak, laginak eta estadistikak aipatu dira.
Horra nire zalantza bat:
Hiru lagun egon ginen Ondarretako hondartzan igandean. Sei oin. Oin 
horietarik 2 galipotez zikinduta irten ziren hondartzatik.
Galdera: zein probablitate estatistiko dauka pertsona batek Ondarretan 
galipotez zikintzeko?

Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Euskal Herriaren erakusgarria...

2004-06-15 Thread Luistxo Fernandez
Athletic-en elastiko berria, USA armadaren uniforme berria bezain modernoa, 
apurtzailea, eta, seguruasko, erridikulo eta polemikoa:
http://story.news.yahoo.com/news?tmpl=storyu=/ap/army_new_uniform

Biak pegatu ditut nire blogean:
http://www.manterola.org/familia/luistxo/blog/eu/115
Nonbait UEFAn ezin da marradunik erabili. Egia da? zergatik debeku hori?
Gauza bat segurua: Athletic Cluben kamiseta berria, Hauteskundeak baino 
komentatuagoa

Luistxo 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Katamixarra Eibarren

2004-06-16 Thread Luistxo Fernandez
At 15:15 16/06/2004, you wrote:
--- Imanolek:
  Dena dela ni pixkat moska nago: ez zan
 gorriegixa? Ez zan izango etxetik
 ihes egindako halako espezie exotiko horretako
 bat?
-Horreri asierrek hobeto erantzungo detsu, baiña
nik ikusi nebana (segundu batzuk baiño ez ziran
izan) gorriskia zan. Baiña ez oso gorrixa.
Leire

Nik esango nuke Euskal Herriko katamixarrak gorrixak dirala, berez. 
Katagorri sinonimua be hor dago.
Gertuen ikusi dotena, aittak behin konfundiduta eskopetiakin hil eta 
etxera ekarri zebana izan zan, baiña ha honen tankerakua zan:
http://home.earthlink.net/~wodensharrow/images/ratatosk.jpg

Igual telebistako eta marrazki bizidunetako katamixar amerikanuak edo 
goguan eukiko doguz, gris edo marroi tankerakuak, marrekin normalian...
http://www.raingod.com/angus/Gallery/Photos/NorthAmerica/USA/Wyoming/images/GrandTetonChipmunk01.jpg
ze holakuak, Disneyri eskerrak, geixao ezagutzen doguz gure ingurukuak baiño.

Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Irrati librerako programia prestatzen

2004-06-17 Thread Luistxo Fernandez
Jatsu:
Por zierto datorren ikasturterako irratsaio bat prestatzen nabil lagun 
batekin.
Hori da hori, prestatzia.
Sasoi baten, Pottoka Irratiko garaixak goguan, programia egunian bertan 
prestatzen zan. Hori, batek zekanian arduria. Ze, biren kontua bazan, 
prozeduria diferentia zan: bixok alkartu programia hasteko momentuan eta 
alkarri esan, ze? preparauko zenduan zeozer, ezta?

Asko aurreratu da irrati librian jarduna harrezkero, edo ganora geixaokin 
datoz gaztiak.

Luistxo
PD. Mutill hau ezautzen ez dozuenontzako, bere izena Yat-Su ahoskatzen da, 
eta ez JATZU, Eibarko jente korrientiak esango leukien moduan. 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Eibar.org, badatoz blogak eta diseinu berria

2004-06-18 Thread Luistxo Fernandez
Zerbitzarian eguneraketa batzuk egin, eta laster egongo da Eibar.org 
diseinu eta egitura berriarekin.
Eta prest, gero, eibarnautek beren blog propioak bertan izan ditzaten.

Aurrerapen gisa, horra pantallazo batzuk hemen:
http://www.eibar.org/borratu/ikusi
Eguneraketa egin ostean, ikastaro bat antolatuko dugu blog-a nahi dutenen 
artean.
Eibar.org elkarteko bazkide bakoitzak badu berea izateko aukera.

Posible izan zitekeen baten batek bi ere edukitzea. Esate baterako, Eneko 
Astigarragak akaso EnekoBlog eta KultuBlog, bi manten ditzake.
Edo Matrallakoko jendea... Leire ere laster bazkide izango da Eibar.org-en 
eta hortaz, posible izan zitekeen:

- LeireBlog, bere paranoiak
- TxikillanaBlog, honek ere bereak
- AnderBlog, le grand luthier
eta gero akaso hiruren artean-edo:
- MatrallakoBlog mantendu.
Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Eibar.org itxura barrixakin

2004-06-21 Thread Luistxo Fernandez
Hor dago Eibar.org berritua: http://www.eibar.org/
Blog bat portadan, eta bueno, lehen bi mezuak hor dira. Bata argazkiarekin, 
Yat-Su Matrixeko estetika txuleatzen erretrato baten, erakusteko sistema 
honetan argazkiak ere txukun geratzen direla.

Materixala sekzioa zaharkitutzat jo dut (unilateralki, baina eztabaidatu 
daiteke), baina web zaharreko eduki gehienak lehengo toki berean daude. 
Adibidez, http://www.eibar.org/materixala/
http://www.eibar.org/materixala/tailerhiztegi.html

Eibarnauten blog hipotetikoak hor dira:
http://www.eibar.org/blogak/maite/ Maiterena
http://www.eibar.org/blogak/matrallako Matrallako
aurrera!
Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Eibar.org itxura barrixakin

2004-06-22 Thread Luistxo Fernandez
Asier:
Materixal Zaharra / Materixal Barrixa sailkapena zergaittik egin da? 
Arrazoi teknikuengaittik bada, konforme. Bestela, esango neuke hobeto dala
dana batera sartzia. Ahaztu hasierako helburuak, lehengo sailkapenak... 
eta  dana batera sartu, lehendik daukaguna, eta hamendik aurrerakua. Izan be,
urtebete barru, zer da barrixa eta zer zaharra? Zergaittik dagoz Oier 
Araolazaren testuak zaharren artian, eta Txikillanana barrixan?
Materixal zaharrak ez daukalako rediseñorik, eta lehengo orri estatikoen 
toki eta itxura berarekin jarraitzen dutelako orriek, adibidez,
http://www.eibar.org/materixala/triku
baina materixal berriko orriak, egongo dira maketatuta estilo berrian, eta 
ez dira HTML orri estatikoak izango, itxura honetakoak baizik:
http://www.eibar.org/mat2

edozein modutan...
Nik uste dot hobe dala dana abtera sartzia. Ikusi biharko litzake ia zein 
dan materixal guzti hori ondo kudeatzeko / sailkatzeko / erakusteko modurik
onena. Fetxak, azpiatalak... Ni prest nago atal hori kudeatzeko. Esaidazu 
zelan, eta hasiko naiz.
Bale. No me ha dicho compre Ariel, pero me ha convencido.
Menuak, oraingoz, bakarrik erakusten du nibel bateko nibela, baina akaso 
berrantolatu daiteke. Edozein modutan, Arrateko Amak ofizialki izendatzen 
zaitu materixalmaster. Zorionak.

Eta Copyleft-en kontua pentsatuta dago?
Copyleft baimena egile bakoitzak eman beharko dio bere lanari... Hau akaso 
blog ikastaroa ematean azaldu beharko dut zeozer, ohar teoriko gisa edo.


Eibarnauten blog hipotetikoak hor dira:
http://www.eibar.org/blogak/maite/ Maiterena
http://www.eibar.org/blogak/matrallako Matrallako
aurrera!

Oso ondo. Baiña zer prozesu egongo da norberak beran blog-a sortzeko? 
Formularixo batzuk egongo dira?
Arrateko Amak sortuko dittu danentzat?
Eskatu Arrateko Amari eta zuen zaindari onenak sortuko du, klabeak eman, 
eta blog-gilearen esku ordutik aurrera.


Guzti honen lanzamiento komertziala noizko? Ikastarua, diseiñu barrixa, 
Luistxo egunkarixetan agertu... Oporrak aurretik eitteko asmua dago?
Eskola umeen oporrak baino lehenago ez, baina uztailean egin leike, detaile 
tekniko pare bat falta dira, eta nik dokumentazio apur bat bildu, ordenatu 
eta idatzi. Zapatu goizen bat-edo, Markeskuan aprobetxatu, eta akaso gero 
bazkaltzera igo Elgetako Salon Royale berrira, Espaloira.

animatu, matrallakistok eta gainerakook!
Luistxo


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Eibar.org itxura barrixakin

2004-06-23 Thread Luistxo Fernandez

http://www.eibar.org/blogak/txikillana
Baltz baltza, diseinua...
Oierrek:
Mecagüen San Dios! Esan najuan ba! GARAGOITTIKO ORAKULUA izena ipintzeko! 
En fin...
Izena hori daka, helbidian ez... baiña jarri detsut
http://www.eibar.org/blogak/orakulua/
Eta apur bat geixao be ilustrau detsut: 
http://www.eibar.org/blogak/orakulua/images

Larreategirena ere hor dago, http://www.eibar.org/blogak/erral
Tira, autobusian noia eta Mendaroko ospittalian ...
Autobusian zoiaz, Linux ordenadore bat tekleatzen altzuan daroiazula, zure 
bizar baltz baltz horrekin? Eta ez detsue raro begiratzen, pentsatzen 
moduan fedayin honek ez desku ba autobusa rebentauko gerrixan daroian 
dinamitiakin...

ondo pasau sanjuanak, ni banoia kanpiñera
Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Markos Playtex

2004-06-28 Thread Luistxo Fernandez
Zapiain:
 Mendigurenek daroan Playtexen
gurutzatu miragarrixan tankerakua espero dot
Bilatu 'metrosexuala' Googlen, eta Xabier Mendiguren Elizegi da bigarren 
emaitza. Eibar.org-eko portadiari esker.
http://www.google.com/search?q=metrosexuala

Bilatu 'Xabier mendiguren elizegi' bera, eta 5. emaitzan Eibar.org
http://www.google.com/search?q=xabier+mendiguren+elizegi
Playtex baino gehiago, gauza bat behar duzu zuk, Markos, euskeldun 
jatorrak, neskak eta mutillak aztoratzeko: blog bat.

Eibar.org-eko blog komunitateak prestijioko firmaren bat behar du. Luistxok 
blog bat izatea ez da notizia, prestijioarena zalantzagarria izateaz gain, 
Interneteko saltsetan dabilela jakitea ez delako notizia. Amatiño, tira, 
badirudi animatuko dela, baina firma politikoa baino gehiago, letren 
munduko firma intelektual literario bat behar dugu.

Mendigureni bota nion amua, baina ez da animatzen. Markos, zu zara 
alternatiba demokratikoa, herriak nahi eta eskatzen duena.
http://www.eibar.org/blogak

Luistxo 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Erregearena

2004-06-29 Thread Luistxo Fernandez

 Bideoan ere baduzue:
 
 ElRey.mpeg (video/mpeg Objektua) 
 http://www.geocities.com/mugartexxi/ElRey.mpeg
 

Souvenir moduan be bai:
http://barcelona.indymedia.org/media/all/display/5810/index.php

Berrian zekarren domekan Mikel Elorza gure zerrendakidiak jendiak
Portugal-Portugal esandakuan erantzun zebala erregiak hola. 
Akaso foballeko
frakasuak amorratuta?

Arzalluzek be gogor erregian kontra, juan dan astian El Periodico 
de Alavan. Nik
Berria-ko hemeroteka atalak lerruak irakurri dittut, eta hemen 
kopiatzen detsuedaz:

-
Ostegunean, Espainiako monarkaren egunean, Konstituzioaren 
zazpi ponenteei
Meritu Zibilaren Ordena ezartzeko ekitaldia ospatu zen, 
Juan Carlos erregeak
berak hala nahi zuelako. 
()Ekitaldi horren arrazoia Konstituzioaren 25.
urteurrena zela esan zen. Nahiz eta 1978ko urrian onartu zen, hau da, duela 26
urte. Urteurren hori ospatua da Parlamentuan eginiko hotsandiko ekitaldietan,
eta beharrezko dominak ere eman ziren. Beraz, batek bere buruari galdetzen dio
zein den obsesio konstituzional horretarako arrazoia, baita onartu ez zutenen
artean ere, Fragaren kasuan bezala.

Ulergarria da jarrera hori Borbon familian. Azken finean, bere familia ondasuna
legitimatu zuten Konstituzioari esker. (...)Eta hori, gainera, herritarrek
monarkiari buruz duten iritzia jakiteko CISek inkestak egiten dituen garaiotan,
Erregeari eginiko azkterketan mediku agiriak desagertzen direnean, eta europar
konstituzioaren onartzeak europar monarkien etorkizuna belzten duenean.Besteei
dagokienez, Parlamentuko nire kide izan ziren horien domin gogo biziak harritzen
nau, gaur aberriaren aita diren horiena. Eskerrak Konstituzioaren bozketan
abstenitzea erabaki genuen, eta erabaki nuen! Sakoneko astindua behar duen
konstituzioa da hori, baina ukitzen saiatzen ez direna, izan ere, 
ukitzen hasten
badira, inork ez daki zertan geldituko den.
-

Sasoi baten, EAJ-k bazeukan halako errespetu moduko bat Koroarekiko. Gu
Espainia izatea, Koroarekin dugun kontratu bat balitz moduan-edo... (bueno,
halako supuesto mistiko bat uste dot badagoela horren azpixan). Baina
Koroarekiko deferentzia hori amaittu da. Arzalluzentzat behintzat.

Luistxo



___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] ZapiainBlog

2004-06-30 Thread Luistxo Fernandez
Hor dago, Markos:
http://www.eibar.org/blogak/zapiain
Pribatuan bidaliko dizkizut instrukzio apur batzuk (oraindik behar bezala 
dokumentatu barik daukat). Eta gogorakizuna ere bai, bloga Eibar.org-eko 
bazkideentzat dela, eta hortaz, bazkidetu beharko zarela, zure kuota 
ordainduz. Mendigurenen telonero izendatu ostean, tori, hor, beste puñalada 
zikin bat.

Dokumentazioa-instrukzioak txukun idatz ditzadan... onena izango zen 
ikastaro horretarako fetxa jar genezan. Ikastarorako gauzak prestatu beste 
erremediorik ez dut izango.

Badago jendea prest uztaileko larunbat goiz bat Markeskuan pasatzeko eta 
gero Elgetara bazkaltzera?

Esate baterako, lenguan topau neban Oier G. Hazparneko gaztetxian eta 
komentau zestan oporrak dittuala julixuan. Ez dakit horrek esan nahi daben 
denbora libria dakan, ala Maldibetara doian relaxera...

Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] ZapiainBlog

2004-06-30 Thread Luistxo Fernandez

 
 Eta astebarruan iluntzeren baten egin ezkero? (eta gero Elgetara afaittara).
 
 Nik asteburuak libre-samar eukiko dittut, baina imajinatzen dot jende 
 gehixenandako errezagua dala astegun iluntze bat libratzia, zapatu bat baio.

Iluntzea baino geixao, esan daigun arratsaldia, 30 minutu baino gehitxuago
izango da-eta ikastarua. Nigatik bale. Kasu horretan, ostera, afaririk ez neuk.

Edozein modutan, oraingoz, bi pertsona agertu dira interesakin:

- Ander A.
- Asier S.

eta bixak prest zapatu edo astegun, printzipioz. Baina ez Anderrek ez Asierrek
ez dozue eskatu blogik... 

Eta ostera, bloga eskatu dabenak dira ikastaroko objetibo nausixa: Oier G,
Zapiain, besterik... Eneko moldatzen da dakixanakin Kulturalekuakin. 

Blog jestiua ez da misterio haundi bat. Gaur jakin dut Haro Tecglen-ek, 80 urte
egin barri, badakala beria: http://www.eduardoharotecglen.net/blog/

Blog-en osagai bat azaltzeko (XML feed-ak, blogak jarraitu eta irakurtzeko modu
zuzenena) orri bat sortu dot gunian:

http://www.eibar.org/blogak/xml
eta gure feed sorta: http://www.eibar.org/blogak/feedak

Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Kamixetia ETBn

2004-07-05 Thread Luistxo Fernandez
Ausart ausartentzako, beste kamixeta modelo bat.
http://www.splitreason.com/productdetail.php?id=52
Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] 10 egun barru blog ikastaroa

2004-07-13 Thread Luistxo Fernandez
Iñaki Zugasti:
OSO INTERESANTEA DIRUDI KURTSO HAU.
Ni ere BLOG kurtsora joatea nahiko nuke.
Prest duzu bloga, Iñaki, http://www.eibar.org/blogak/zugasti
eta instrukzio labur batzuk eta klabeak ere jaso dituzu jada mezu pribatu 
batean.

Afarixan asuntua ez dut oso garbi zertan den.
Ez dago afaririk. Ikastaroa da zapatu goizean, 9.30 - 13.00 eta gero nahi 
dutenak elkartuko gara bazkaltzeko Espaloian, Elgetako areto berrian. Nahi 
baduzu etorri, esan.

Bestalde, blog batzuk martxa hartzen hasi dira...
Zapiain: http://www.eibar.org/blogak/zapiain
Oier Araolaza: http://www.eibar.org/blogak/oier
...
Zuen blog-gintzak mundu mailako zuen ezagupenean ere eragina izango du. 
Begira zer gertatzen den inork Googlen Markos Zapiain bilatzen duenean, 
http://www.google.com/search?q=markos+zapiain

Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] euskarazko data konpletoa blogetan

2004-07-13 Thread Luistxo Fernandez
Diseinuan osagarri txikitxo batzuk gehitu ditu Arrateko Amak blogetan
Orain, euskarazko data konpletoarekin ageri dira, zuzen deklinatuta:
adibidez, http://www.eibar.org/blogak/mendigreen/1
2004ko ekainaren 23a, asteazkena 
mezu indibidualetan ere, aldameneko zutabea apur bat osatuago orain.
Nik dakidala, urteen euskarazkoa deklinabideak betiko balio du... Hau da,
'2000ko' deklinatzen da, baina '1900eko' eta '2100eko', adibidez. Baina ezin
izan dut horren data urrunekin frogatu Coreblog-en ez dituelako ametitzen,
aldiz '1995eko', '1996ko', '2010eko' edo '2011ko' bezalakoak ateratzen
dituela ikusi dut.
Hala ere, egindako euskaratzearen zuzentasun linguistiko
eta matematikoan konfiantza osoa dut. Eta azalduko dizuet programa 
informatikoa nola den:

Python lengoaia informatikoan idatzitako programa batek erabakitzen du 
deklinabide zuzena zein den, -ko ala -eko.

Honela. Hauxe da programa. 'u' aldagaia da urtea, eta 'dekli' emaitza 
dagokion deklinabidea::

 if u % 1000==0:
dekli='ko'
 elif u % 100==0:
dekli='eko'
 elif u % 20==0:
dekli='ko'
 elif u % 5==0:
dekli='eko'
 else:
dekli='ko'
Esplikazioa: Jarraian ageri diren urratsak hurrenkera horretan erabakitzen 
ditu programak. 5.en urratsera bakarrik iristen dira aurreko 4 urratsetan 
erabaki ez diren amaierak. Urratsak horrela ulertzen dira:

1. Urtea mila zenbakiarekin zehatz zatigarri bada, hau da, milakoa bada, 
-ko dagokio (2000ko maiatza, 3000ko azaroaren 12an...)

2. Ehunekin zehatz zatigarri bada, hau da, ehunekoa bada, -eko dagokio 
(2100eko urtarrilaren 1ean ospatuko dugu 22. mendeko lehen eguna, Amatiñok 
kontrakoa pentsatu arren)

3. 20rekin zehatz zatigarria bada, hau da, 20, 40, 60 edo 80rekin amaitzen 
bada, -ko dagokio (1980ko abenduan)

4. 5ekin zehatz zatigarria bada, hau da, 5 edo 10, 30, 50, 70 edo 90ekin 
amaitzen bada urtea, -eko dagokio (1995eko, edo 1990eko udaberrian).

5. Beste kasu guztietan (2, 3, 4, 6, 7, 8 eta 9 amaierak), -ko amaiera 
tokatzen da. 2129ko Nafarroa Oinezen elkartuko gara...

100. urtean zer gertatuko den ez dakit, baina ordura arte, funtzionatu 
behar du.

Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Post-ikastaroa

2004-07-19 Thread Luistxo Fernandez
Konsulta pribatu batzuk izan ditut, eta espiatzen be ibili naiz. 
Post-ikastaroaren lehen kontuak:

1. Argazkiak agertarazten problema batzuk,
Araolazak zeukan irudi bat kargatuta 'soka' ID edo identifikatiboarekin, 
eta gero txuletatik kopiatuta saiatzen zen hura agertarazten honela:
 img src=./images/soka.jpg edoimg src=soka.jpg deitzen.

Baina, hara: soka != soka.jpg
!= da 'ez da berdin' Python lengoaia informatikoan.
Hortaz, adi, ze ID-rekin kargatzen dituzun argazkiak. Haiek aldatzeko 
aukera ere baduzue,
 Editatu  Argazkiak orrian, irudi bakoitzaren ondoan, aldatu ID aukera 
duzue.

2. Nahasketa, eduki finkoaren eta blog-eko sarreren artean
Hor dabil, Amatiño, bere blog-ean eduki finkoak MENUA atalean agertzen 
diranak ikutzen behin eta berriro, bere artikuluak hor kargatzen...
Ez Amatiño, hortik ez, http://www.eibar.org/blogak/amatino
artikuluak kargatu honela, Blogeko Sarrerak dioenari kasu egiten txuletan:
 Editatu  Blogeko sarrerak  Add Entry
eta hor sarrera bakoitzean, gogoratu ezinbestekoak direla Title eta Body.

3. Instrukzioak ez irakurtzeko gogoa.
Mendigreenek idatzi dit, esateko ea argazki pare bat kargatuko diodan 
behingoagatik. Y un huevo! Argazkiak nola jestionatu instrukzio luzeetan 
ederto dago, eta gainera gunean ere kargatua,
http://www.eibar.org/blogak/xnview
Hortxe dago irudi tamainuari buruzko adibide grafiko polit hori, Markosek 
kargatzeko bidalitako argazkiaren tamainu orijinala, eta nola txikitzea 
komeni zen. Bertatik lortu daiteke, gainera, XNView programa doako, txukun 
eta euskaratua.

Portzierto, helbidea aldatzea eskatu dio Mendigreenek Arrateko Amari, orain 
hemen dago:
http://www.eibar.org/blogak/mendiguren
http://www.eibar.org/blogak/mendiguren/feed.xml (bere feed-a, XML 
irakurgailu batekin jarraitzeko zer dioen).


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] txingorradia

2004-07-19 Thread Luistxo Fernandez
Arrautzak ez, baina kanikatik gora, bai, harrixa botatzen dihardu hemen 
Eibarren, Gorostaballian behintzat...

Poligonoko jendia, kotxiak hartu eta tallarretan sartzen, jakinda ze pasau 
zan Mutrikun eta Deban.

Codesyntax-en lekua badakau lokaletan, baiña kotxia honaiño igotzeko... 
gero bajauko gara ia zer pasau jakon txapiari.

Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


RE: [eibar] blogak zenbakittan

2004-07-20 Thread Luistxo Fernandez
Amatiño
Eta, bataz beste, bakoitzak hiruzpalau subscriber du, harpidedun alegia.
Zer esan nahi termino horrek testuinguru honetan?
Bloglines-eko subscriber edo harpidedunak dira: jarraitzaile zintzoak, 
gutxienez 3. 3 horiek jarraitzen dute blog hori Bloglines feed 
irakurgailuaren bidez.

Hala ere, horrek ez du kentzen:
- beste harpidedun batzuk izan ditzake blog horrek, beste feed irakurgailu 
batzuen bidez irakurtzen dutenak. Ezin jakin zenbatek zenbat irakurtzen 
dituzten horrela.

- beste irakurle batzuek ere izan ditzakete blogok, web bidez zuzenean 
klikatuz, aurkitu egin dutelako, edo faboritoen zerrendan dutelako eta 
bisitatzeaz akordatzen direlako...

Bloglines-eko subscriber kopuruak balio dezake elkarren artean blog-en 
popularitatea konparatzeko:
- Telezaborrak 6 ditu.
- Sarean.com-ek 28
- Sustatuk 29

Hortaz, Bloglines-en erabiltzaileen artean, Sarean.com eta Sustatuk 
popularitate bertsua dute, eta Telezaborrak baino dexente gehiago. Hortik 
kanpora estrapolatu daitekeen? Sarean.com ez dut uste Sustaturen web 
bisitari kopurua lortzera iritsiko denik, baina...

Luistxo 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] blog diseinu eta edukietan aurrera

2004-07-20 Thread Luistxo Fernandez
Maite animatzen hasi da. Ez bakarrik gauza interesgarriak, berari esker, 
blog diseinuan ere ikasi ahal izango dugu...
Hasi da bere bloga ikutzen: http://www.eibar.org/blogak/maite
fondoko irudi eta guzti! Badago aukera, beraz, logotipoak eta hola sartzeko 
goiburuan, Espaloiak edo Matrallakok aprobetxatuko dute halako batean. Nik 
beste test bat egin dut hemen: http://www.eibar.org/blogak/testblog

Blog diseinu bildumatxo bat badaukagu hemen 
http://www.eibar.org/blogak/diseinua

Baina eibarnauta jakin batek berea ikutu eta eraldatzen duenean, huraxe 
espiatu edo kopiatu nahi badiogu hau da bidea.

eibar.org/blogak/urlia bada blogaren helbidea, 
eibar.org/blogak/urlia/style_css da bere estilo orriarena.
Adibidez, Maiterena, http://www.eibar.org/blogak/maite/style_css

---
Amatiñok ere asmatu du blog-sarreren eta eduki finkoen arteko desberdintasuna:
http://www.eibar.org/blogak/amatino
Elena Lakari sortu diot bat, http://www.eibar.org/blogak/elaka ikusi egin 
behar ea soilik instrukzio idatziekin arreglatzen den...

Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


RE: [eibar] blogak zenbakittan

2004-07-21 Thread Luistxo Fernandez
Bloglines-eko harpidedunen gainean atzo:
Eta, bataz beste, bakoitzak hiruzpalau subscriber du, harpidedun alegia.
Zer esan nahi termino horrek testuinguru honetan?
Amatiño
Tipo batek atzo atera zittuan sarian kontu honen gaiñeko hausnarketa batzuk
http://www.readwriteweb.com/archives/002039.php
Analysing Bloglines Subscriber Stats
Popularrenetakoak Bloglines, harpidedun kopuruarekin:
Dave Winer: 2652
Mark Pilgrim: 2100
Lawrence Lessig: 2794
Jon Udell: 1619
Harritzekoa ote 1-100 proportzioa euskarazko exitosoenen eta hauen artean? 
gertatzen da Bloglines-en ingelesezko erabiltzaileak milaka aukera dituela 
harpidetzeko. Zein diren erreferentziazkoak komunitate horretan... 
dispersiorako aukera gehiago daude gustuetan-eta.

Erabiltzaile euskaldunaren kasuan, aukera gutxitxo daude, eta apuntatzen 
direnentzat Sustatu edo Sarean.com erreferentzia ia segurua izango da.

Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Eibartarrak Debako hondartzan

2004-07-21 Thread Luistxo Fernandez
Gari:

Toki batzuetan fluoreszente ere deitu izan diete eibartarrei, porque 
alumbran mucho y gastan poco. Mutrikun portugesak deitzen zaie 
eibartarrei, oraintxe burura etortzen ez zaidan zerbaitegatik. Zumaian 
esaten dute eibartarrek zikintzen dutela kalea. Enfin.

Oin dala urte mordua, SD Eibar eta Mutriku bixak 3. mailan zirala, 
Bonboneraren sasoia zan ha, Bonbonerak organizau zeban biajetxo bat derbi 
horretara, Mutrikura. Han juan ziran, pankarta haundi bat hartuta, erdera 
batuan ziñuana:

PORTUGAL SALUDA A SUS COLONIAS
Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Los Santxez

2004-07-26 Thread Luistxo Fernandez
Euskal abizenen inguruko kontu batzuk dakartza Administrazioa Euskaraz 
aldizkariak bere azken alean, Mikel Belasko hizkuntzalariak idatziak.

Beste gauza batzuen artean, abizenen top-ak errepasatzen ditu: deitura 
ugarienak EAEn eta Nafarroan.

EAEko ranking-a:
1. Garcia
2. Fernandez
2. Gonzalez
4. Rodriguez
5. Lopez
6. Martinez
7. Perez
8. Sanchez
9. Martin
10. Gomez
Nafarroakoa:
1. Garcia
2. Martinez
3. Perez
4. Fernandez
5. Lopez
6. Gonzalez
7. Jimenez
8. Sanchez
9. Rodriguez
10. Goñi
EAErako 17. lekuan Agirre aipatzen du Belaskok. 18. Bilbao eta 20. 
Larrañaga. Nafarroarako, 19. Iriarte.

Kuriosoa delakoan...
Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Amatiño Blogger moduan akreditatua Bostonen ?

2004-07-27 Thread Luistxo Fernandez
At 13:01 26/07/2004, you wrote:
Oraintxe irakurri dut: lehen aldiz Demokraten konbenziñoan bloggerrak 
akreditatu dituzte konbeziñoa jarraitzeko.

Hara ba, Demokraten konbeziñuko lehen blogger euskalduna Eibar.org-etik 
bidali dugu! :-)
Harrapatzen badabe seguratak blog-a jestionatzeko txuleta plastifikauakin, 
jai daka.

Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Amatiño Blogger moduan akreditatua Bostonen ?

2004-07-27 Thread Luistxo Fernandez
Bueno, bromak aparte,
badirudi Bostonen Amatiño honetan izango dela, EAJ-PNV.com-eko prentsa ohar 
batek dioenez.

--
Uztailaren 26tik 29ra bitartian, Bostonen
Josu Jon Imaz izango da John Kerry Estatu Batuetako lehendakarigai 
hautatuko duen
 Alderdi Demokrataren Biltzarrean

Josu Jon Imaz EAJ-PNVko Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak Alderdi 
Demokrata iparamerikarraren biltzarrean parte hartuko du, Bostonen, 
uztailaren azken astean. Biltzarrean elkartuko diren Alderdi Demokrataren 
4.300 ordezkariek John Kerri eta John Edwards aukeratuko dituzte Estatu 
Batuetako lehendakari eta lehendakariorde izateko hautagaitzat.
Aldi berean, Josu Jon Imazek Internacional Leaders Forum deritzan 
elkartearen ekitaldietan parte hartuko du. ILD erakunde honek mundu guztiko 
ehundaka nazioren 500 ordezkari, buruzagi politiko eta parlamentari bilduko 
ditu batzarrean zehar. Forum honen lehendakaria Madeleine K. Albright 
anderea da, Bill Clintonen gobernupean Estatu Idazkari izana. Foroaren 
helburuak, besteak beste, han-hemenkako esperientzia politikoak ezagutzea 
da eta nazioarteko zein iparameriketako politikaren inguruan harremanak 
sendotzea.
International Leaders Forum hau Nazio Institutu Demokratikoak (NDI) eragina 
da, demokrazia eta zibismoaren alde lan egiteko eta nazioarteko 
politikagintzari buruzko ikerketak burutzeko. NDIk hiritarren eskuartze 
politikoa areagotu nahi duten erakunde eta elkarteekin izan ohi ditu 
harremanak.
B0ilbon, 2004ko uztailaren 19an

--
Forum horren berri hemen: http://www.ndi.org/support/ilf/overview.asp
Ez dakit Konbentzioaren estadio handira doazen... gertu dagoen beste 
tokiren batean dauzkate forum-ekoak, nik orri horretan ulertu dudanagatik. 
Horrela ez dira confettiz zikinduko.

Konbentzioko bloggerrenak beste web kurioso bat dauka, blogger akreditatuen 
mezu guztiak biltzen dituen web bat:
http://www.conventionbloggers.com/

Eibar.org-eko portadan ( http://www.eibar.org ), blog-etako azken mezuak 
titularrarekin ageri diren bezala, baina hemen titularra+sarreratxoa, eta 
bakoitzera harpidetzeko aukerarekin. Ez dakit, hala ere, apur bat 
kakofonikoa ez ote den. Ba ote dago ahots pilaketa horretan iritzi edo 
zentzu pixkat ateratzerik? ez dakit.

Luistxo 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


RE: [eibar] Joseba Arregiri elkarrizketa

2004-07-27 Thread Luistxo Fernandez
Joseba Arregi Kultura sailburu ohiaren koherentzia izan genuen mintzagai 
duela egun batzuk:

Xabier Mendigurenek esana:
aitortu beharrekoa da azkarra eta abila dela gutxi bezala, bere
pentsamendu-eskemaren barruan koherentziaz jokatzen duela eta zaila dela
dialektikan hura gainditzea.
Amatiñok:
-- Hum... Ez dakit ba.
Ba EAJ utzi du gaur jakinarazi duenez:
http://www.berria.info/edizioa_ikusi.php?id=5787
Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Lehen argazkia

2004-07-28 Thread Luistxo Fernandez

Horra gaur, DEIAn nere argazki-makina berriaren lehen emaitza.
Garik esan bezala, instrukzio-liburu lodikotea irakurri beharrik gabe.
Bostonen sakatu eta Bilbon agertu.
Amatino
Web-ean txiki jarri dabe, benetan: http://tinyurl.com/6485p
Esaldi hau ere agertzen da testuan:
- El dirigente jeltzale mantuvo, ya por la tarde, diversos contactos 
empresariales y políticos, y se entrevistó, entre otros, con el gobernador 
de Nuevo México y presidente de la Convención del Partido Demócrata, Bill 
Richardson, que tiene ascendencia vasca por parte materna.

Hortaz, Amatiñok Deiara bialdutako informaziñuan badirudi Etxarriren 
hipotesia baieztatzen dala.

Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Etiam Airetnemer

2004-07-30 Thread Luistxo Fernandez
At 08:00 30/07/2004, you wrote:
Maitek botatako izen eta arpegi guztiak ikusteko, Etiam blogera juan bihar:
http://www.eibar.org/blogak/maite/20
Maitek ez dabenez beran blogan propagandarik egin, nik egin bihar. Etiam, 
euskal blogik onena.

Asier
Atzo izandako bazkari horretako beste irudi bat, http://www.eibar.org/16
Zerrenda honetako bi eibarnauta, Tesla Elgetan modan jarri guran.
Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Eibar.org e-posta helbideekin bidalketa arazoa

2004-09-01 Thread Luistxo Fernandez
At 17:59 01/09/2004, you wrote:
Mezuak ez dira irteten Eibar.org posta helbidetatik inora. Bueno, 
Eibar.org-eko beste helbide batzuetara bai, baina ez kanpora. Jaso, ondo 
jasotzen da.
Konpondu da hau, eta gainera, egunian zehar pilatutakuak ointxe askatu 
dira danak batera.

Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


RE: [eibar] Keixberia

2004-09-01 Thread Luistxo Fernandez

Iñok ba ete jakik zer dan zihatz keixberia eta zelan idatzi biharko
neukian euskera batuan?
Amatiño

Itzultzaileen ItzuL zerrendara bideratu dot galderia, eta Asier Larrinaga 
EITBko euskara arduradunak erantzun dau.
http://news.gmane.org/gmane.culture.language.basque.itzul


Orotarikoan geriza bera dator.
-GERIZA BERA (keriza bera V ap. A). a) Cereza pequeña y
silvestre A. b) Kereixbera (Cerassus duracina), cerezo garrafal Arzdi
Plant1 277.
non A Azkue baita,
Arzdi Telesforo Aranzadi
eta Plant1 Nombres de plantas en euskera, RIEV 1909.
Ohartxo bat: batuan gerezi da
Asier Larrinaga
Hortaz, gerezi bera litzateke euskara batuan edo...
Luistxo 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


RE: [eibar] Txillida Leku

2004-09-02 Thread Luistxo Fernandez
Amatiño:

-- Benetan... Ez jittuat imajinatzen inauguratzailliak takillatik pasatzen.
Ezta herririk  txikiñeko alkatia be. Ala bai?
Herri txiki bateko alkatia gonbidatzia edo errege-erregiñak gonbidatzea, 
badago aldia. Alkatian faboreko ALDIA, nere eritxixan. Pentsatzen dot 
Elgetan Espaloia inaugurau zebenian gonbidatuko zebela Patxi Basauri, eta 
ez Borboiak, ze Espaloikuak ez dira baboso monarkiko batzuk.


Oiñ dala gitxi be, Felipito eta Letizia dibortziatua etorri ziran debalde
ikustera.
-- Hi, Luistxo, hasarre hago ala? Letizian jakiñeko kondiziño hori aittatzia
ez ete jagok apurtxo bat... Sobran?
1. Datu objetibo bat da. Hipotesietan barneratuta, esan geinke akaso 
Letizia igual izango dala ekolojistia (baietz!) edo antimilitaristia. Azken 
hori gatxaua, oiñ behintzat Oficial y Caballero Felipitorekin ezkonduta 
dagola. Baiña lehenago, literatura maisuakin ezkondu zanian, batek daki, 
beste aire erromantiko bakezale batzuk euko zittuan buruan akaso Letiziak...

2. Borboien inguruan sobran dagona koipia da. Kritikia eskas. Pisu bako 
nere ale xixtrin hori ez doia iñora. Baina hondar aletxo bat hemen, beste 
bat han... hondartza galipot borboniko koipetsua baino agerixagua izango 
dalako esperantza handirik ez, baina neuk nere aliak botako dittut tarteka. 
Beste batzuek be eitten dabe. Blog sionista eta gay baten, bat oso ona 
topau neban oiñ aste batzuk:
http://ansual.typepad.com/whatisthisnonsense/2004/06/los_principsimo.html

Luistxo
Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


RE: [eibar] udako irakurketak

2004-09-03 Thread Luistxo Fernandez
Elena Lakak:

Eta inork ez du irakurri El Código Da Vinci? Mundu guztia ari da-eta hori
irakurtzen, behintzat hondartzan!.  Debako liburutegian 22 pertsonako
itxaron-zerrenda dago hura eskuratzeko. Gutxi gorabehera datorren urteko
maitzerarte.
Sustatun ere urten dau udako irakurketen kontu honek. Han Eneko batek diño 
hori leidu dabela.
http://www.sustatu.com/1093883744

Nik eta hemengo besteren batek ere komentatzen dogu ze irakorri dogun han.
---
Amatiñok eta Asierrek esandakuan harira, nere etxian:
- padrino: aitta puntakua
- ahijado: besuetakua
Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Hormasprayko

2004-09-07 Thread Luistxo Fernandez
Oier G:
Orain dala urte pilo bat komiki batzu agertu ziran izenburu honekin. 
Kaleko pintadei buruzko umoria zekarren, sloganekin, atzetik zetozen 
grisekin, erakunde desberdinen arteko lehiekin...
Garagoittiko Orakuluan zabaldu barri dot horman sprayekin egindako lanei 
eskindutako tartia. Ikustia nahi badozue, ba hor albuan dagoz.
http://www.eibar.org/blogak/orakulua
Lotura zuzena: http://www.eibar.org/blogak/orakulua/images/01
Sustatun gehitu dut lotura. Erreferentzia freskoak di-da batean esaldi 
batekin argitaratzeko aukera berri bat ireki dugu Sustatun: Jamaika 
ikusteko jaio gara (Bob Marley).

Portadan ageri dira azken bi erreferentziak: http://www.sustatu.com
eta barruan gehiago: http://www.sustatu.com/jamaika
Funtzionatzeko modu bitxi bat dauka, : http://www.sustatu.com/jamaika/nola 
orrian azaltzen da. http://del.icio.us izeneko zerbitzu oso oso oso 
interesantean oinarritzen da.

Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] testu egituratua noiz ondo

2004-09-07 Thread Luistxo Fernandez
Amatiñok testu egituratuaren kapritxoez:
Testu batzuk
onartzen dituzte ordenak eta beste batzuk ez.
Asier Sarasuak:
adibiderik? hamen bai, hamen ez, hamen holan...
Adibidea, hemen: http://www.eibar.org/blogak
Amatiño lotura ez da ageri testu egituratuarekin. Ñ nat daukalako. Azentuak 
eta Ñ-ak tartean direnean, testu egituratuko aginduek ez dute funtzionatzen 
Eibar.org-en uste dut horixe dela.

Konponbidea izan behar du horrek, baina...
Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Ogrosabel-bis

2004-09-07 Thread Luistxo Fernandez
Ona asmatu du Mendigreenek Oier G., the artist formerly known as 
Txikillana, izendatzeko eibarnauten artean: Ogrosabel.

Oierren anaia bikiaren erretratua topatu dut gaur, hain zuzen be, 
Interneten. Hementxe:
http://www.islamic-minbar.com/forum/viewtopic.php?t=2055
Itxura baten, komandante txetxeno wahabita bat ageri zaigu hor, Windows XP 
birusengandik askatzeko aholkuak ematen, urratsez urrats eta pantaila-irudi 
didaktikoekin lagunduta.

Zelan aurkitu dudan?
Azken aldi honetan behin eta berriro entzuten dugu hedabideetan. Irakeko 
honako bahiketaren bideoa, edo Saudi Arabiako Al-Qaedako zelula baten 
erreibindikazioa Internet bidez zabaldu dutela.

Baina nola da posible? Al-Qaeda edo Al-Zarkawi edo dena delakoak ez daukate 
webgune ofizialik. Ezin dute izan. Non agertzen dira gauza horiek? Ala 
hedabideen topiko erdi-asmatua besterik ez da kontu hau?

Gaur, azkenean, berriz ere aurkitu dut aipamen hau, baina behingoagatik, 
URL bat aipatzen da! Fernando Iturribarria kazetariak Paristik Vocentorako 
egindako kronika batean zetorren. Dioenez, Iraken bahitutako kazetari 
frantsesak askatzeko plazaratutako baldintza berriak webgune honetara 
bidali dituzte:
http://www.islamic-minbar.com/

Sartu naiz eta, hara!, intro orri bat (haiek ere!!!). Ondoren, *bulletin 
board* erako foro bat, arabiera hutsez, PHP-rekin egina (software librea). 
Erreibindikazioa non ote dagoen zehazki, ez dakit, ez baitakit arabieraz. 
Bideoak-eta (buru-mozketak eta horiek) toki honetan bertan argitaratzeko 
ohitura ote daukaten ere ez. Hori bai, ez da dena gatazka armatua. Klik bat 
haruntzago, Ogrosabel-bis, birusen arriskuez abisatzen...
http://www.islamic-minbar.com/forum/viewtopic.php?t=2055
http://tinyurl.com/5abhp

Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Hormasprayko / Surfistena

2004-09-08 Thread Luistxo Fernandez
Duela egun batzuk aipatu nizuen Orruako pintada, surfistena. Erretratua 
atera atzo eta hemen dago:
http://www.eibar.org/blogak/luistxo/eu/157
Pentsatzen dut irudiko azpiko lerroak ez duela goikoarekin zerikusirik.

Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] legalizazioa!!!!

2004-09-09 Thread Luistxo Fernandez
At 11:39 09/09/2004, you wrote:
Kaixo:
Ez dakit nork idatzitako mezua den, baina Irailaren 6'an, berriro 
apuntatu zaitut mezua zekarren mail bat jaso dut.
Milesker.
Oraindik esaten ez didazuena da zergatik atera ninduzuen zerrendatik, 
baizik inork ez dit erantzun esaten zer esan nahi zuen jartzen zenidatena: 
honako arrazoiengatik (zerrendan parte hartzeko gaitasuna kendu egin 
dizugu): due to excessive bounces The last bounce received from you was 
dated 11-Jul-2004.
Inork ez zaitu etara, Manolo. 'Bounces' hórrek rebotiak dira. Zure 
postontzia, edo Jesus Obreroren zerbitzarixa edo makiñia edo zerbitzua edo 
dana-dalakua, itxita edo beteta egon da, eta hara juandako mezuak rebotau 
eitten zeben. Orduan, sistemak rebote kopuru jakin bat detektatzen 
dabenian, automatiko eitten dau: akabo, mezu geixao ez honi, konpondu 
daixiela..

Luistxo 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Butanua Eibarren

2004-09-09 Thread Luistxo Fernandez
Butaneruak ganora gitxikin ei dabiz Eibarren. Abisau eta etorri ez, eta 
hola. Aitta butano barik geratu da etxian, Urkusuko dorrietan.

Norbera bonboniakin juan eta kanbixatzeko lekua badago Eibarren? Nun?
Eskerrik asko aldez aurretik
Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Kuna librerik bai?

2004-09-10 Thread Luistxo Fernandez
At 21:46 09/09/2004, you wrote:
Bat erostekotan gaoz, baina lehenago zuei galdetzen dotzuet, zuetako 
inork ez dau izango ganbaran gordetako kuna bat ez?
Imanoltxu.
Nere etxian, kumia, M-kin.
Nere aittak erosi zeban kumia, egurrezkua eta plegablia, oiñ dala 53 urte, 
nere anai nausixa jaixo bihar zanian. Han hazi ziran 3 anai-arreba, 
erreskadan, esan leike. Gero, plegau zeben eta ganbarara. 12 urteren 
buruan, neu jaixo nitzan, eta berriro. Berriro, plegau. Etxez kanbixau 
giñan. Urkusuko torrietan, ganbararik ez, baina plegablia zanez, labadorian 
atzian jarri giñuan.  Oiñ 22 urte, anai nausixan alabia, harendako etara 
giñuan. Gero, barriro labadora atzera. Oiñ dala sei urte Peru nere mutikua 
jaixo zanian, barriro be etara genduan, eta Eibarren egon da, harrezkero. 
Oiñ pare bat urte arte, hona gentozenian siestak eta eitteko, edo gaba 
pasatzeko. Eskas geratu jakonian mutillari, alabia euki dot, eta harek 
darabil oiñ... Oindiok ez dago libre, sentitzen dot.

Eta aizu, esaten deste beste batzuek Ibur-errekan ez daola honezkero 
butanorik, e?

Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Butanua Eibarren

2004-09-10 Thread Luistxo Fernandez

Oin dala urte dexente behintzat bazeuan (nire Eibar gaineko berriak,
berriak baino zaharrak dira). Non? Bai, hortxe, poligono industrial
horretan, nola deitzen da joño! nik ez jakitea! limiteprobinziasetan gora
doian horretan, igotzen hasi eta gutxira.
Baina horixe, ez dakit berdin segituko daben.
ez
Baina azkenian jakin dot.
Ez dake lekurik Eibarren. Egoten dira zapatuero, 9.30etatik 12.30etara edo, 
Azitaingo gasolindegian.

Butanero guztiak be ekuatorianuak ei dira...
Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] la zorra a cuidar el gallinero

2004-09-14 Thread Luistxo Fernandez
Asier:
Fabula asko ta askotan, la zorra agertuko da gehixenetan: 
La zorra y las uvas... Gaztelaniaz idatzi izan duen euskal idazle 
unibertsalenaren fabula: Samaniego arabarra. Uste dut Samaniegoren fabulak
edizio elebidun batean atera dituztela orain dela gutxi... Uste dut opari 
polita izango dela askorentzat Gabonetan.

Portzierto, Elena, zure beste zutabe horretatik...
Hortaz, hemendik aurrera Obaba ere izango da, Montxa Armendarizi
esker. ...
Montxa, la mujer de Montxo?
Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] menuda trapisonda

2004-09-15 Thread Luistxo Fernandez
Lamikizek irabazi, eta agur kamiseta metrosexuala. Bixar ez dabe etarako 
Turkian, UEFAn, nahiz eta horretarako zan...

Holandan pre-tenporadan etara zeben. Baiña oin Turkian ez. Bueno, 
holandesak eta turkuak ez dira bardiñak. Holandan laranjaz jokatzen dabe 
selekziñuetan, kafeterixetan marihuana erretzen da, eta eskumako liderra 
(hil zeben haxe) homosexuala da. Turkian, danak bigotiakin, ostera. 
Kamiseta metrosexualaren mezua oker ulertzeko arriskua zeuan Trebisondan, 
trapisonda haundi bat montatzeko arriskua... barre egingo zeben behintzat.

Luistxo


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


RE: [eibar] menuda trapisonda

2004-09-15 Thread Luistxo Fernandez

Trapisonda hitza aspaldi-aspaldi ez neban entzuten.
Trapisonda = Trebisonda = Trabzon
Toponimo bat da. Han jokatzen dabe bixar leoiak.

Txikitan oso ezaguna egiten zitzaidan berba hori.
Akordatzen da baten bat Mortadelo izenburua zeukan komikian (ez y
Filemón) eta antzeko besteren batean Trapisonda izeneko famili baten
abenturak agertzen zirela?:
La familia Trapisonda,
eta azpititulua zen
un grupito que es la monda.
Mortadelo y Filemonekin, toponimo arketipikua Pernambuco zan (Brasilen dago 
hori).

Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Ampuero

2004-09-15 Thread Luistxo Fernandez
At 11:57 15/09/2004, you wrote:
TRapisonda-ta zabiltzatenez, beste esaera bat etorri zait burura.
Gaurko Berrian, Fermin Etxegoienek Ampuero titulatu du bere zutabea, herri
horretako entzierroko heriotzak eta Kantabriaren hurbiltasuna-eta lotuz.
Herri-izen horri lotutako esaera bat ere aipatzen du: Zoaz Ampuerora txistu
egitera. Nik beste bat ezagutzen nuen ordea, bilbotarrei entzunda: norbait
pikutara bidaltzeko Vete a cascártela a Ampuero entzun izan dut.
Eibarko bat juan zan, eta iztarra alderik alde gurutzatu zetsan ixkuak. 
Atzo azaldu zan hori Vocenton. 22 urteko bat ei da.
Larri, baina bueno, osatuko da.

Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Eibar.org akreditatuta Zinemaldian!

2004-09-15 Thread Luistxo Fernandez
Mendigreenen iragarpen inportantea bere blogean:
http://www.eibar.org/blogak/mendiguren/36

Sustatu.com weblog kolektibo serioaren eta Egunen harian blog pertsonal 
honen arteko akordioaren ondorioz, Xabier Mendiguren Elizegi bietarako 
berri-emaile ibiliko da 2004ko Donostiako Zinemaldian.

Lotsa gutxi eta ausardia dexente behar du zinemarekin lotura zuzenik 
gabeko batek, bat-batean zinemaldi handi bateko kritikari bihurtzeko. 
Baina tira: zinemaldiko epaimahaiaren burua idazle ospetsu bat baldin 
bada, idazle apal batek izango du bere iritzitxoak emateko aukera, ezta?
Bueno, ez da Eibar.org akreditatu, baizik eta Mendigreen... eskaintza bat 
egin zion Sustaturi Xabierrek abuztuan, akreditazio ofiziala lortuz gero, 
Sustaturako idatziko zituela bere zine kritikak edo kronikak. Goienak, 
Sustaturen adar editorialak, akreditazio hori bideratu, eta hara, hantxe 
izango da Mendigreen, Vargas Llosarekin-eta.

Sustatun gabiltzan beste batzuek eskatu genion Xabierri lana lortuz gero, 
leku bitan pegatzeko, eta hortaz, bere blog-ean ere agertuko da, Egunen 
Harian delakoan, Eibarnauton blog komunitateko haren bazterrean: 
http://www.eibar.org/blogak/mendiguren

Orain datu baten atzetik gabiltza. Zenbat medio daude akreditatuta 
Zinemaldian, eta zein motakoak?
Hau da:
37 telebista
4 prentsa agentzia
42 egunkari
23 aldizkari
eta...
BLOG BAT eta BAKARRA (bueno, blogger bat, Eibarko eta Sustatuko mezu 
dobleekin).
Bueno, esperantza daukagu blogger bakarra egongo dela akreditatuta... Gure 
XME eta bere XML-a...

Akaso unea izan daiteke Eibarko prentsari ere bidaltzeko hemen sekulako 
inbentoa dagoela. Ea refritotxo bat idazten dudan, notizia honekin, eta 
Amatiñok Eibar rebistarako idatzi zuen beste harekin...
http://www.eibar.org/blogak/amatino/23
EIBAR.ORG, primera comunidad blog en euskera

Luistxo



___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Matxalen zain

2004-09-20 Thread Luistxo Fernandez
Amatiño:

Interlokutore ofiziala behar du eta, nere ustez, gaurkotasunaren harian
aproposena Donostiako Zinemaldian bloglari nagusi izan dugun Xabier
Mendiguren da aukerakoena.
Bueno, resulta akreditatuen zerrenda errepasatzen, ataritxo bat dagoela, 
Donostilandia.com, zeina blog erako zerbaitekin ari den jarraitzen 
festibala, akreditaturiko hiru lagunekin...
http://www.donostilandia.com/zinemaldia/
Hori aitortzea ere akaso beharrezkoa da.

Mendigureni, bestalde, erretratua atera nion larunbatean, alfonbra 
gorriaren aurrean, bera ere a-juego Matrallakoko kamisetarekin:
http://www.eibar.org/blogak/luistxo/eu/171

Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Iturria, grafitiak, Mendaro

2004-09-20 Thread Luistxo Fernandez

Amarako Ernest Lluch Kultur Etxean Representa 04 grafitien inguruko
erakusketa antolatu dutela eta, Mikel Iturria zerrendakidea ikusi dut
gaurko Berriaren argazki batean.
Igandean Berria-n zetorren beste bat, zinemaldiaren inguruko kronika bat 
Iñaki Lazkano kazetariak sinatua.
http://www.berria.info/zinemaldia/testua_ikusi.php?id=1699mota=berria
Eta han esaldi bat:

Tristea da, baina postalezko hiri batek postalezko ezkertiarrak baino ezin 
ditu sortu. 

Iturri... zuenak ere postalezko grafiteroak ote?
Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] blog-etako lengoaia berezkoa

2004-09-20 Thread Luistxo Fernandez
Amatiño, blog-en fenomenoan propaganda periodistikoa egiten:
Bai. Baina Mendiguren falta zaigu.
Zinemaldian egongo da gure intelektual engaiatua !
Portzierto, blog-gintza dela-eta, aipagai izan zuen kontu hau Anjel 
Lertxundik joan den astean Berria-ko 'hitz beste' sortako hiru aletan. 
Aipamenak hiru egunetan irten ziren, eta batera ez daudenez inon... 
copyright eskubideak apur bat bortxatuz hemen pegatuko ditut Andurenak.

Eibarren duela hilabete batzuk egon zenean entzun nion erreflexio bat: 
ordenagailuarekin desberdin idazten dugu. Berba eta esaldi aukera... 
esandakoa ezabatzea eta zuzentzea hain erraza denean, idazkuntza ere aldatu 
egiten dela halabeharrez. Hori ordenagailuak dakarrena, berez. Eta denok 
konturatu gara horretaz, kopi-pega egitearen ondorioez, adibidez.

Orain Anduk Interneteko, eta, berez, blog-etako idazkuntzak ere zer 
ekarriko duen galdetzen dio bere buruari.

Honetan uste dut Andu bat datorrela Amatiñok inoiz aipatu digun kezka edo 
zalantza batekin: zein da Interneteko lengoaia, zein da blogaren 
komunikazio lengoaia? Nik uste dut erantzun definitiborik emateko goiz 
dela. Praktikak bakarrik erakutsiko digu. Baina, Eibarko praktika 
apurragatik, esango nuke lengoaia horren puntu nabarmen bat zera dela: 
enpatia. Kazetaritza lengoaiaz edo literatura doaiez aparte, blog batek 
konektatzen du enpatiaren bidez. Honetan Ogrosabel eta Maite-Etiam maisu 
ditugu, oraingoz.

Honaino, Luistxo, eta hemendik aurrera, Andu:
---
Zaharberritzen
Anjel Lertxundi
«Informazioaren gizartea pertsona guztientzat», du aldarri hil honen 
bukaeran Donostian izango den teknologia berriei buruzko hitzaldi zikloak.

Teknologiak bakarrik al dira berri? Teknologiak berri eta gu zahar? Ezer 
aldatu al da gure baitan? Egiten ez diren galderak dira. Baina nago 
idazteari ekin aurreko gure psikologia eta prozedura mentala goitik behera 
aldatu direla. Ez dira hainbeste urte: orri zuria idazmakinaren arrabolean 
sartu aurretik, zuhur jokatzen genuen, ez ginen idazten hasten harik eta 
garbi izan arte eskema, baita esaldi bakoitzaren nondik norakoa ere, akats 
batek papera zakarrontzira bota beharra baitzekarren. Orain, pantailaren 
aurrean jarri, eta hau idatzi hura kendu, lanean hasten gara. Besterik 
gabe. Orri zuriari genion izua galdu dugu.Baina prozedura teknikoa zein 
mentala nolako, etekina ere halako, ezta?
http://tinyurl.com/6t557
---
Zaharberritzen II

Anjel Lertxundi
Atzokoan, teknologia berriei buruzko nire jarduna bukatzeko, «prozedura 
teknikoa zein mentala nolako, etekina ere halako, ezta?» esaten nuen. Gu 
aldatu bagara, gure idazteko modua aldatu bada, idazten duguna ere aldatzen 
ari da. Ia modu ikusezinean, dabilen haizeak hareharriari forma berriak 
sortzen dizkion bezala: urteak beharko dira aldaketen nondik norakoak 
aztertzeko. Baina aldaketak, egon badaude. Lehenik eta behin, desberdin 
idazten dugu Interneten eta liburutarako. Oraingoz, bereizgarriak dira bi 
idazkuntzak. Baina laster, Interneteko idazkuntza libre, solte, bridarik 
gabea bere tokia egiten hasiko da liburuetan ere. Gero eta ugariagoa izango 
da liburuetan ere blog-etako estilo zatikatua, pasarte laburrez emana, 
disjecta membra batzuekin osatutako diskurtsoa, jauziak eta elipsiak eginez 
etena oinarri duen estetikaÉ
http://tinyurl.com/43w58
---

Zaharberritzen (eta III)
Anjel Lertxundi
Idazle handi ezagunen dietarioak gustatzen zaizkigunontzat, berebiziko 
interesa dute hainbat idazle anonimoren blog eta antzekoek ere, batez ere 
espero ez zenituen ikuspuntu eta iritziak politikoki zuzenaren itzal 
luzerik gabeak topa baititzakezu halakoetan. Argitaletxe eta hedabideetan 
edukien eta hizkuntzaren kontrol halako bat dago. Internet-eko 
orrialdeetan, aldiz, jardun ideologiko eta literarioa libre eta malgua da 
oro har, komisario ideologiko eta linguistikoen kontrolik gabea, jardunaren 
bizitasuna eta ekonomia zuzentasunaren gainetik jartzen duenaÉ

Horrek guztiak zer ekarriko duen, horrek guztiak nora eramango gaituen, 
auskalo. Baina «Informazioaren gizartea pertsona guztientzat» aldarri duen 
Donostiako ekimenak kontuok ere aztertu behar lituzkeelakoan nago, 
teknologia berriak ere ez baitira (zorionez!) neutro xaloak.
http://tinyurl.com/53qd5


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Euskaldunon izaeraz Benitezek

2004-09-21 Thread Luistxo Fernandez
At 15:38 20/09/2004, you wrote:
Manchesterren aurka Liverpool-ek jokatu behar duela eta, kezka sortu omen 
da Xabi Alonsok Roy Keane irlandarrarekin ( 
http://www.football-rumours.com/roykeane.html )  borrokatzea tokatuko 
zaiola eta.

Rafa Benitez entrenatzailearen erantzuna, itzulpen azkar (eta zikin) batean:
http://tinyurl.com/4jd44
Xabi Euskalherritarra da, eta sinetsi, haiek oso jende indartsua dira, ez 
dira delikatuak eta ez du arazorik izango
Foballaz dihardunez, selako kontrastia español arketipikuakin: Jose Antonio 
Camacho.

Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Iturria, grafitiak, Mendaro

2004-09-21 Thread Luistxo Fernandez
Iturri:

Postalezko hiria eta guzti hori, niri bost! Grafitero hauek artistak dira: 
hiru aleman, holandar bat, frantsesak, españolak, katalanak. Eta hiru 
euskaldun Dice2, Beasaingoa, Sye, Iruñakoa eta Bonim, Gazteizkoa.
Norberak ere graffitti egin dezake Interneten orain zerbitzu berri honekin:
http://www.bloodyfingermail.com/
Oso orijinala. Idatzitakoa lagun bati bidal diezaiokezu e-postaz.
Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Bernardo desapuntatzeko

2004-09-22 Thread Luistxo Fernandez
Erraza da, Bernardo: mezuen oinetan dator informazioa.
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
Mezu bat bidali horra, eta harpidetza eteten da.
Berriz apuntatu nahi duzunerako, helbide hau bisitatu:
http://www.eibar.org/zerrenda
Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Metadona hertzianoa

2004-09-23 Thread Luistxo Fernandez
Mariano Ferrer kendu zigutenetik, zer entzun? mono hau nola ase?
Nork aterako die punta zorrotza atzo Aznarrek esandako astakeriei? (The 
culp is of the moors in the eigth century)

Heroinaren ordez, metadona tratamentuarekin dabiltza batzuk... Lagun batek 
esaten dit goizeko 7etan eta 8etan Iñaki Gabilondo aktualitate-komentario 
majoak egiten dituela, bereziki 7etan, denbora gehiagorekin.

Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] erderak hartzera

2004-09-23 Thread Luistxo Fernandez

Gogoratu dot gure etxian aittitta Demetriori buruz kontatzen dana. 
Angiozarko (Elgeta) Jarikotxo basarrixan jaixo,
Jaixo zanian izango zan, bai, Elgeta, baiña oiñ Bergara...
1. Erderak hartzen gaituala (loak moduan), ala
2. Guk hartzen doguzela erderak?
Nik betidanik uste izan dot bigarrena zala, baina gaur pentsatzen, 
biharbada lehenengua da logikuena, ezta?
Hala balitz, Erderiak hartzera izango zan Elgetan, ergatibo singularra. 
Erderiak hartzen gaittuela.
Euskeriak eitten gaittu euskaldun, esango leuke Demetriok.

Oiñ, plurala balitz, erderak hartzen gaittue (bantuan erdarek hartzen 
gaituzte) baiña hau arraro samarra eitten da.

2.a normalaua dalakuan.
Luistxo 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Telezaborra ikusten

2004-09-24 Thread Luistxo Fernandez
Ogrosabel:
Sensei Jat-Su:
(...)
Baina egixa esateko, zure mezutik gehixen gustatu jatana irudikatu dotena 
izan da: jevi makarra itxurazko musikua sofan isuritta, zer eta... El 
Diario de Putricia ikusten... hauxe bai kitsch-kutreluxa... w!
Bere taldiak disko ta bideo barrixa daka. Ekarri desku DVD-a ikusteko. 
Majua, Smells like teen spirit-en remake bat. Baina Kokein-en rockero 
trazia dakan bakarra Yat-su da, bestiak popi batzuk dira.

Edozein modutan, konfidentzialki: su swing es nefasto...
Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Jaione Arrieta eta Vascosmexico.com

2004-10-13 Thread Luistxo Fernandez
Argiaren Hariaren bidez jakin dut Jaione Arrieta azaldu dela Deian
- Mexikoko euskaldungoaren erreferente izan nahi du web guneak
Jaione Arrieta, http://www.vascosmexico.com/www.vascosmexico.com 
atariaren sortzailea. Internetek distantziak desagerrarazi ditu, han 
(Euskal Herrian) bizi garela dirudi, albiste guztiak ditugu eskura, 
etxekoekin harreman estua eta egunerokoa... eta hori guztia mugitu gabe 
(...) Posta zerrendak lehendik ezagutzen ez ginen hainbat lagun lotu gintuen.

Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Google DeskTop

2004-10-15 Thread Luistxo Fernandez

Atzotik aurrera, beste tresna bat be badago prest: Google Desktop.
http://desktop.google.com/
Zure ordenagailuko word, excel, eta powerpoint  fitxategi guztiak 
begiratzen dittu, indexatu, eta gero bertan bilatzeko aukeria emoten 
detsu. Hori guztiori oso azkar, zehatz eta errez. Outlook erabiltzen 
badozue, zuen mezuak be indexatuko dittu.
ummm Outlook instalatuta daukat, Windows guztietan moduan, baina Eudora 
erabiltzen dut... birusen kontrako profilaxi minimoak hori eskatzen du.

Eudorak e-posta mezuen multzoak kopiatu leikez Outlook-era? Nik neuk 
inbestigatu nezakeen akaso, baina inork baleki, lan hori aurreratzeagatik...

Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Hondarribiako ezbehar lazgarriaren inguruan

2004-09-28 Thread Luistxo Fernandez
Markosek lehengoan:
El Paíseko zuzendariaren iloba Hondarribiako Institutuan zebilen. 
Hamalau urte.  Udan Lukinen izan zen, udalekuetan. Gutunak jaso dituzte 
berriki Zeberio gaztearen eta bere lagunen gurasoek, Lukinen porruak erre 
omen zituztela, ez dakit zer, eta abar. Lagunek gutunak 
gurasoei  ezkutatzea lortu zuten, Zeberiok ez. Honen amak lagunen gurasoei 
deitu zien, informatzeko.

Ondorioz,  etxe askotan saltsa.
Lagunek, horrenbestez, Zeberio jipoitu zuten: kontakatilu, hau eta bestea.
Zeberiok, azkenik, zama ezin eramanik, bere burua Hondarribiako 
harresietatik beheiti bota du.

Bere anaiak orain mendekua hartu nahi omen du.
DV-koa irakurrita, batetik, beste intzidente triste bat aipatzen da, iazko 
ikasturte hasieran gertatua. http://tinyurl.com/5laau
Era berean, eskolaren papera ere nabarmenduta geratzen da notizian... Lagun 
batek esan dit Donostiako institutu batean ikasle berria dagoela atzodanik. 
Neska bat Hondarribitik atera, giro horretatik atera, eta hara joan da 
ikastera.

Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] UEUn lana

2004-09-29 Thread Luistxo Fernandez
UEU Informatikari bila Eibarren lan egiteko

UEUk informatikari bat behar du
UEUk Eibarren lan egiteko informatikaria behar du. Honako ezaugarri hauek 
hartuko dira kontuan:
   * Honako ezagutza hauek izatea:
o Sistema eragile desberdinak ezagutzea (batez ere Linux eta 
Windows 2000 server).
o Web diseinurako teknologien ezagutza (batez ere PHP eta MySQL).
o Datu-baseak
o TCP/IP sareak ezagutzea (batez ere Linux sistema eragilearen 
sare zerbitzua).

   * Ingelesa menperatzea
   * Talde-lanean jarduteko eta harremanetarako gaitasuna edukitzea.
Interesatuek bidali Erref. Informatikaria idatzita duen gutunazal batean 
CV. zehatza eta ESKAERA GUTUNA Bilboko bulegora urriaren 10erako:

UEU
(Erref. Informatikaria)
Erribera 14, 1.D
48005 BILBO
Informazio gehiago: Ane Sarasua
[EMAIL PROTECTED]
Tel.: 94 679 05 46


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Hondarribikoa eta Bermeokoa

2004-09-29 Thread Luistxo Fernandez
Gaur saltsa gehiago dakar prentsak Hondarribikoaz:
DV-n: http://tinyurl.com/4vw8y
ABC-n, esan barik baina, pistak uzten dituzte biktima El Pais-eko 
zuzendariaren iloba dela aditzera emateko.
http://tinyurl.com/4e2ox

Bizitza aurrera doa, ostera, eta, behintzat, beste institutu batzuetan 
guraso edo/eta irakasleek dituzten buruhausteak beste tankera batekoak 
dira, zorionez. Horra zer kontatzen duen Zapiainek, Hondarribikoaz abisatu 
zigun gure lagunak, bere blogean:
http://www.eibar.org/blogak/zapiain/14

Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Kamiseta barrixak

2004-09-29 Thread Luistxo Fernandez
Matra-Leire:

Ba oin flipau egingo dozue.
Batez be irudixak kargatzen badozuez Interneten... ze oin web ofiziala 
dakazue, blog flamante bat, ea astindutxo bat emoten detsazuen...

Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Ezusteko bat

2004-09-30 Thread Luistxo Fernandez
At 11:06 30/09/2004, you wrote:
Ogrok:
 Ogruak:
 Bigarren aukeria nahixago, baina lenenenguak be balixo dezta. 
Molestiarik ez ba da, aktibatu aukera hori...
 Eta eskerrikasko.

Arrateko Ama kafia hartzen dagola ta, bere laguntzailiak aktibau dau
aukera hori eta proba bat egin. Esan ia heldu jatsun.
Beste inork nahi badau aukera hau, esan daixala.
Hau da, Blog-ean erantzunik dagoenean, mezu bat zuzenean norberaren 
postontzira.

Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Hondarribiko Jokin

2004-10-01 Thread Luistxo Fernandez
At 09:44 01/10/2004, you wrote:
Hondarribikoaren inguruan idazten du Mikel Agirregabiriak CyberEuskadin:
*Un plan escolar llamado Jokin*
http://www.cybereuskadi.com/cgi-bin/comments.cgi?view=1962
Gari

Agirregabiria horrek kontatzen du detaile bat gaur DV-k ere badakarrena:
mutil horrek bizitzan egin zuen azkenengo gauza Interneten mezu bat uztea 
izan zen, txat batean.

Columbine eskolan, Littleton herrian, beren ikaskideak tiroka eta bonbaka 
hil zituzten beste bi nerabeek, bolo-partida jokatu zuten hil aurretik. 
Horregatik Micheal Moore-ren pelikularen izenburua, Bowling for Columbine.

Chatting for Hondarribia?
Beste bi detaile kasu honen inguruan:
- Gaur dakar, azkenean, zeozer euskarazko egunkari bakarrak, Berriak.
- Hondarribiko alkatea: El alcalde Borja Jauregi ha declinado la 
posibilidad de realizar ninguna declaración en torno a este fatal suceso 
«por respeto a la familia de la fallecida». Jauregi considera impropio el 
tratamiento que se da a este tipo de sucesos desde los medios de comunicación.

Alardearen kontuan eman ohi duen azalpen hipokrita eta negargarri berbera, 
Jauregi honek.

Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Mafia iraultzailea

2004-10-18 Thread Luistxo Fernandez
Amatiñok:

Gure-gureak diren sukaldariek zerga iraultzailea ordaindu behar
izan omen dutela eta, horra albistea komunikabide guztietan.
Suposatzen da Madrilen agintea dutenak Euskal Herria estatutismoan eta 
Espainian eroso sentitzeko ahaleginetan dihardutela, ezta?

Ba fin dabiltza.
Boikota eskatu ei duen bat Kantabriako presidente autonomikoa ei da.
Makalak dira Santanderren, eta PRISAko aginte mediatikoan ere bai. Horra 
hortik irakurri dudan komentario bat:

La ultima que escuché en el larguero, un programa
supuestamente deportivo pero que destila fascio por
todos los poros. El sabado pasado jugaba España en
Santander, y al sonar el himno los jugadores de
abrazaron en el campo, asi como el sabio de
hortaleza y los jugadores del banquillo, incluso, los
jugadores de la sub-21 que estaban en la grada. Todos,
excepto dos jugadores, Sergio Garcia (cedido por el
Barça) y Asier Riesgo, portero de la Real. Según
contaron el publico increpó a estos dos jugadores por
no levantarse, entendiendo una falta de respeto,
Garcia se levanto y se disculpo, pero Riesgo no,
simplemente se quedó sentado aguantando el chaparrón
del publico, que segun se ve fue de aupa. Los
comentarios que hicieron os los podeis imaginar, que
si tal, que si cual, si no siente los colores que no
juege ... hasta que De La Morena terció: hay que
vivir en el Pais Vasco todo el año y ya se sabe, el
miedo tambien juega.
Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Play it again, Anson

2004-10-19 Thread Luistxo Fernandez
La Razon erasoan gaurko portadan:
Un marroquí de origen VASCO dirige el grupo que reivindicó el 11-M
http://www.larazon.es/noticias/noti_nac16058.htm
Ona gero! Casablancan bisatuekin eta azpikeriekin trafikatzen zuen Ugarte 
haren ondorengo bat izango da... Gogoratuko duzue, Casablancako Rick's Cafe 
Americain hartan ibiltzen zen txikitxo bat, Peter Lorre aktoreak gorpuztua...
http://www.imdb.com/title/tt0034583/
http://www.imdb.com/name/nm048/

Koldo Izagirrek bere eleberrian pasarte barregarria dauka. (Metxa esaten 
dioten Agirretar baten ibili herrenak (1997), erosgai hemen: 
http://www.megadenda.com )

Agirre beste norbait komentzitu nahian Ugarte hura benetako euskaldun bat 
izan zela,  Michael Curtiz edo Bogartek benetan ezagutu zutela eta gidoian 
sartu zutela... edo holako zeozer. Eta, hara!, Casablancako euskaldunaren 
arrastoa azaldu da berriro gaur La Razon-en.

Luistxo 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Larri eta xehe / FOAF [lehen Google Desktop]

2004-10-20 Thread Luistxo Fernandez
Zapiainek, gaiak kontestutik ateratzen:
(bestalde, zure larderiak kikildu, Luistxo, eta nire blog-eko lehen mezuko
izenburua letra xehez jarri dut, baina hurrengoak ostera ere larriz joango
dira, DBHko koitaduekiko elkartasunez
Markosek honetaz dihardu: http://www.eibar.org/blogak/zapiain/28#comment29
Ez da estetika kontua bakarrik.
1. Irakurgarritasuna. Pantailan letra larria gatxago irakurtzen da.
2. Materiala etorkizunerako gordetzea.
3. Rebersibilitatea. Informatikak erraz bihurtzen de xehe dena larri, baina 
alderantziz

(nola jakin behar du, 40 urte barru, zure testuak 21. mendeko euskal 
testuen gordailurako irakurriko eta aztertuko dituen nanobot biomimetikuak 
TXILLARDEGI ETA ATXAGA izenburuan zer den izen propio, sigla terrorista edo 
adizlagun arrunt?)

4. Metodo bat dago, zure blogaren estilo-orriaren diseinuaren bidez, zuk 
xehez sartu, eta agertu larriz agertzeko. Honela zure estetika kutreari 
eusten diozu, baina 2-3 funtzio inportanteak salbatuta geratzen dira.


gainera, estetitaz hain arduratuta baldin bazaude, nondik nora Berria-ko
argazkiko toles horiek bakeroetan? Erdi Urretxindorrak erdi Mammas and
the Papas ematen duzue
irribarre polita zurea, hori bai, baina D.J. Mendigreen-ek gidatutako
taldeko irribarre bakarra: kezkagarria
kezkagarriagoa ordea Gabiriak zelan begiratzen dizun)
Kasu honetan, Markosek honetaz dihardu: http://tinyurl.com/6gteh
Berrian 'Ipuin Izugarriak' antologiaren aurkezpena agertu zenekoaz. Lotura 
horretan, testua, baina zapatuko paperean, argazkia ere bai.

Gabiriaren begirakizunaz, zer esan, begi oker samarrak ditu anteojoen 
atzean, eta egia da arraro samar begiratzen duela. Bestalde, gure harremana 
aldatu egin zen joan den ostiralean. Lehen FOAF ginen, Friend Of A Friend, 
Lagun baten Laguna, Internet bidezko komunikazio elektronikoaren bitartez 
bakarrik ezagutzen genuen elkar, eta orain gure harreman F2F 
Friend-To-Friend da, aurrez aurre ezagutzen dugu.

Hain zuzen ere, azken aldi honetan Interneten modan ikusi dudan termino 
hori, FOAF, ezagutzen ez nuen adiera batean, eta neuk baino dexente 
lehenago, ezagutu eta erabili zuen Julen Gabiriak liburu honetan argitaratu 
dioten ipuinean: FOAF Tale. Lagun baten lagun batek kontaturiko istorioa... 
Alegia, leienda urbanoa. Hori delako bere ipuin labur eta politaren gaia... 
Nik berrikiago ezagutu dut FOAF delako hori, Interneteko sare sozialen 
kontura... Adibidez, horra proiektu bat, http://dodgeball.com/ ... zera da 
koxka: hiri batean zaude, eta SMS bidez, konsulta dezakezu nor dagoen 
inguruan, baina ez bakarrik lagunak, baizik eta lagunen lagunak... Hau da, 
New York-en zaude eta nor ote inguruan, konsultatu, eta Chris!, 23 urteko 
neska, Gabiriaren laguna, ummm FOAF polita izan daiteke hori... bidaltzen 
diozu mezua, Kaixo Julenen ezagutzen dugu biok, tira, neu ere eskribientea 
naiz... geratuko gara?

Bestalde, ez dut uste Gabiriak zuzendu zidan begiradan interes sexualik 
zegoenik. Gaztea izanik ere, are gazteagoak gustatzen zaizkio horri. Hor 
ibili da Irlandan zehar, Urruzuno lehiaketa literato promesekin bidaian, 
ezin kontatu daitezkeen abenturetan...

Prezisamente, ostiralean Bilboko Barrenkalean liburua aurkeztu ostean, 
Urruzunoko efebo gazte horietako batekin jarri zen telefonoz kontaktuan, 
eta aurpegi guztiarekin gonbidatu zuen autoreok Elkar argitaldariaren 
kontura egin genuen bazkarira. Han aurkeztu zigun Jon Fernandez, 18 urteko 
ondarrutarra, prosa eta poesiaren promesa gaztea, duela hilabete, ai 
gaixoa, kazetaritza ikasten hai zena, neu orain 20 urte bezalaxe, hain 
juxtu. Tipo majoa, Fernandez hori. DJ Mendigreenek eskaneatua dauka bere 
agendarako.

Luistxo


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Diru publikoz ordaindutako edukiak, jabari publikokoak Holandan

2004-10-25 Thread Luistxo Fernandez
Amatiño:

-- Informazioa erabili dezakezu (DVk bezala) baina ez soporte berbera
erabili(kopiatu eta pegatu, DVk ez du hori egiten). Nik ezagutzen ditut
telebista lokalak Euskalmeten informazioa ematen dutenak egunero.
-- Nik jaso izan ditut kritikak EAJren webeko zenbait testu
manipulagarri direlako... eta hori ekidin beharreko kontua omen da.
Neuk egindako kritika honetaz diharduzu?
http://article.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/8303/
Edukia eta formatua nahasten dituzula iruditzen zait, Amatiño. EAJ-ren 
kontu horretan, koxka ez da EAJren prentsa bulegoak eman nahi duen 
informazioa, baizik eta informazio horren formatuak dakartzan segurtasun 
zuloak.

Horrez gain, EAJ-k bere komunikatuei ahalik eta zabalkunde handiena eman 
nahi die, propagandan (edo komunikazioan) dabilen edozein ente bezala. 
Hortaz, ez da bekatu EAJ-ren komunikatuak kopiatzea prentsan... Hori 
HELBURUA da EAJ-rentzat!

Kuriosoa, beste kontua da, informazio publikoa, dibulgaziokoa, herritarren 
esku, giltzapetuta edo pribatuzatuta egotea.

Holandakoak EAJ-ren jardunarekin zerikusia izango luke, demagun, baldin eta 
Sabin Arana Fundazioak diru publikoz egingo balu ez dakit ze ikerketa edo 
argitalpen... diru publikoak ordaindu badu, deialdi jakin bateko baldintzak 
betez, ba, ondorioa izango zen emaitza ere publiko izatea. Liburua 
ateratzen da, baina liburu hori kopiagarria da, ez du 
copyright-ik.  Horretarako koxka, diru publikoen banaketa arautzen duen 
deialdian dago, emaitzaren publikotasuna esijitzea baldintzetan.

Luistxo 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Blogen Kontseilu Editoriala

2004-10-25 Thread Luistxo Fernandez
Bueno, uztailean blogak martxan jarri genituenetik, batzuk martxan daude, 
eta beste batzuk isilik edo. Normala.

Gainera, eskaera batzuk ere izan dira bloga sortu nahi duten beste pertsona 
batzuena. Adibidez, eskaera bat Eslovakiatik:
http://www.eibar.org/blogak/orakulua/38

Eskaera horien inguruan eta beste kontu batzuk tratatzeko, uztailean 
antolatu zen ikastaro hartan, erabaki zen Kontseilu Editorial bat osatuko 
zela Eibar.org elkartearen izenean blogen jarduna gainbegiratzeko. Pertsona 
batzuen artean berba egin ostean, eta irizpideak bateraturik eta 
finkaturik, Kontseilu hori martxan dago. Harekin kontaktatzeko, idatzi 
[EMAIL PROTECTED] helbidera.

Hemen daude Kontseiluak izango dituen irizpideak: 
http://www.eibar.org/blogak/editoriala

Baina errepikatuko ditut hemen jarraian. Ondo izan --Luistxo
-- Osaketa eta egitekoak
Kontseilu editorial bat dago. Bloga duten Eibar.org-eko elkarteko beterano
batzuen artean osatzen da. Bere egitekoak hauek dira.
* jendeak eskatutako blogak irekitzeko orduan, horretarako baimena eman.
* martxan dauden blogak gainbegiratu.
Irizpide hauetan oinarrituko da Kontseilu Editoriala lan horietarako:
Martxan dauden blogak ikuskatzeko (a-e puntuak), eta blog-ak irekitzeko
orduan (1-4 puntuak).
 Martxan dauden blogak ikuskatzeko
 **a.** Inoren blog-en edukietan ezer problematikorik agertzen bada, dela
blog-gileak gehitutakoa, dela erantzunetan anonimoek utz ditzaketeneak,
horren inguruan pentsatu eta erabakiak hartuko ditu kontseilu editorialak.
**b.** Kontrol editorialaren lehen helburua da blog-gileari arazoak ebitatzea.
Erantzun anonimoek bere jarduna oztopa dezake, adibidez. Edozer esatera edo
legearekin bat ez datozen edukiak kargatzen ausartzen bada, lege-arazoak
izan ditzake blog-gileak nahigabean...
**c.** Blog-gile jakin batek izan dezakeen arazoak eibar.org elkarte osoari,
webgune osoari, eta beste blog-gileei ere eragin diezaieke, eta hortaz,
denon adierazpen askatasuna bermatzeko neurri bat ere bada kontrol editoriala.
**d.** Kontseilu editorialak erabakitzen duena Eibar.org-ek aplikatu egingo du.
**e.** Blog-gileak baldintza hauek onartzen ditu, Eibar.org-eko blog
komunitatean blog bat ireki aurretik.
 Blog-a irekitzeko orduan
 Blog-a irekitzeko Eibar.org webguneko blog-komunitatean, zera egin behar da:
**1.** Eibar.org-eko bazkide izan behar du blog-gileak.
**2.** Konpromezua hartu beharko du blog-ean euskaraz ere idatziko duela. Ez
derrigor blog elebakar euskalduna, baina ez bederen erdara hutsez.
**3.** Kontseilu editorialaren egitekoak zein diren ezagutu ondoren, haren
funtzioa eta bere erabakiak onartu beharko ditu.
**4.** Pertsona bat, blog-a sortzeko helburu soilarekin hurbiltzen bada
Eibar.org elkartera, Kontseilu editorialak baloratu egin beharko ditu
honakoak:
- **(4.1)** Pertsona horrek ZERBAIT esateko duelako izan dadila, eta ez
 blog probak egiteko. Blog probak egiteko, badaude doan blogak sortzen
uzten dizuten zerbitzuak, eta haien baliabideak gastatzea hobe,
Eibar.org-enak horretan xahutzea baino. Adibidez, blogs.ya.com.
- **(4.2)** Eibartarrak zerrendan parte hartzen duen pertsona bada,
Eibar.org-eko bazkide izan ez arren. Kasu horretan, Kontseilu editorialak
izango du notizia pertsona horrek baduela zer esanik, zerrendan parte
hartuz esaten dituenak, adibidez, eta hortaz, blog-a eskaera onartzearen
aldeko motiboa izan daiteke.
- **(4.3)** Beste inon blog euskaldun bat duen pertsona bada (hau da,
ZERBAIT estaeko baduela frogatua egongo da), eskaera onartzearen aldeko
motiboa izan daiteke.

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Zerrendakide berria

2004-10-28 Thread Luistxo Fernandez
Zerrendakide berria daukagu. Aitor Alberdi, zinegotzia Eibarko udalbatzean 
(EAJ-EA).

Ongi etorri Aitor. Idazteko, badakizu, idatzi hona: [EMAIL PROTECTED]
Honela aurkezten du berak bere burua:

From:  Aitor Alberdi [EMAIL PROTECTED]
Agur t'erdi,
Eibartarrak posta zerrendan partaide izateko norberak bere burua azaldu
behar duenez, hona hemen nitazko bitxikeri batzuk.
Aitor Alberdi naiz, gaur egun Eibarko Udaleko zinegotzia. Nahiz eta
zinegotzi izan, gehienbat Olentzero moduan ezagutzen naute. Benetan paper
politta da Olentzeroz egitea, jakina paper hau egiteko ba errebuelta 
ederrekua izan behar, nire amak esaten duen moduan ez dakak gose asko pasau
duan antzik.
Bestalde, esan behar dizuet Mertxe Garatek animau nauela gune honetan parte
hartzera, ez naiz batere aditua trikimailu edo ordenadoreekin, beraz anka
sartzerik egingo banu, ba zuen laguntza espero dut.
Onartzen banuzue, hemen izango nauzue bai zuen idatziak irakurtzeko prest,
baita ahal dudana idazteko.
Eutsi goiari. Jaso zazue danok besarkada bero bat, Aitor Alberdi.

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Internet gaiztoa

2004-10-28 Thread Luistxo Fernandez

eta azkenean, neskaren kontua ez omen da egi-egia. Haren gurasoak protestaka:
*http://tinyurl.com/636ed
Interneteko kontua ere, asmatua omen:
**http://tinyurl.com/3reyt*
Bi kasuetan, Susperregi katedratikua izan zan Radio Euskadin berri horiek 
zabaldu zituena.

Gezurtero ez diogu esango, baina egiaren balio erlatiboaz badaki zeozer 
Alarde tradizionalistaren jefetxoak. Herenegungo prentsaurrekoan esan ziren 
batzuk, Vocentok jaso bezala:

- en todos los pueblos hay entidades, autoridades, líderes, personas que 
están capacitadas para dar una respuesta en situaciones difíciles

- demanda de la comunidad docente una mayor implicación y piden que ejerza 
su autoridad profesional y ética.

Erantzukizun publikoaren eta autoritate etikoaren estandarrak non dauden... 
Hondarribiko alkateak bat egin du manifestazioarekin. Nola ez.

Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: Maider [eibar] A-8 Doan

2004-11-04 Thread Luistxo Fernandez
Arroitak:
Aupa Imanol eta famelixa, zorionak.
idem
Baina, aizu, Ander, zure umetxua be, ze politta Interneten...
http://www.eibar.org/blogak/arroita/7
Trebiri alferrik sortu gentzan bloga, ostera.

azertau korreuan konfiguraziñuakin Mortzillan (ta kurtsilloko apuntiak 
jarraitzen ditxut...I swear...)asike laster hasiko naiz j sua pelmadia 
emoten (donostiar mioperen batek ez banau bere Krislerrakin
arrapatzen Eibarko kale illunetan...)(gorde nazala gure zaindari onenak...)
Hori, hori, ez daigun zidar koloria zikindu...
Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] ATELETIC CLUB.

2004-11-04 Thread Luistxo Fernandez
Caro amico Bertocchio:
Atzo, Ketchupez baino arraruago leoiak: Txuri-urdiñez!
Eta musulmanak nagusi, 3-1 JA JA JA
Bertokok:
Uste dot soberan dagoela  lotzea zerga kontuetan  Athleticak  egin duen 
hutsa eta  garai  zaharrera  egokitutako   himnoa  batera jartzea

Con la iglesia hemos topado, amigo Sancho!
Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Mallorca eta Eslovakiako kronikak

2004-11-04 Thread Luistxo Fernandez
Sekulako erretrato eta kronika sortak Eibarko blogetan:
- Mikel Larreategik egindakoa Mallorcatik - http://www.eibar.org/blogak/erral
- Oier Gorosabelek Eslovakiatik - http://www.eibar.org/blogak/orakulua
Oierren ETA estufiari ze pasau ete jakon zalantzia dakat...
Ikusi ETAn dendia hemen: http://www.eibar.org/blogak/orakulua/69
eta, hemen iñok aittatu ez daben arren, Oier, zeu Eslovakian La Pelota 
Vasca aurkezten ziñala, hemen bota dabe metraje luzekua ETBn, eta zeu be 
azaldu ziñan...

Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] toroseibar.com

2004-11-05 Thread Luistxo Fernandez


Baina ez dut aurkitu martxan dagoen http://www.toroseibar.com webgunerik.
Inork zeozer daki honi buruz edo web hori ikusi du?

Gaur DV-n
La Peña Taurina Pedrucho Eibarresa pondrá en marcha una página web: www. 
toroseibar.com en la que se pretende unir a la afición y mostrar las 
actividades que organiza esta entidad. Una de las particularidades de esta 
web está en que dispondrá de un importante fondo histórico que mostrará el 
gran número de eventos taurinos organizados en Eibar. Además de los 
capítulos reservados a noticias, origen de la peña, fotografías y 
actividades se mostrarán un enlace con el fin de poder adquirir entradas.

Irudi batean ageri dira Peñako arduradun bat eta Lopez de Gereñu 
zinegotzia, atzean web irudi bat dutela Toroseibar horrena: jakina, 
ordenagailua bertara eroanda egin zuten hori, ze oraindik ez dago bisible 
sarean.

Lopez de Gereñuk web proiektuak ere egiten dituen enpresa informatiko 
batean egiten du lan, eta ez dakit... Akaso eurek egina izango da proiektu 
hori.

zer dela ere web horretan sartzen dutena, ez dut uste Zuloagaren koadro 
taurino ugarietako muestrarik ikusiko dugunik. Halakorik sartzea okurritzen 
bazaie, Zuloaga Museoak, pintorearen eskubideen oinordekotzak, toke bat 
joko dio web horri esanez egile eskubide tremebundo batzuk ordaindu beharko 
dituztela erreprodukzio baimen horretarako... Horrek ze ondorio dituen 
igarri daiteke: Zuloagaren ondare piktorikoa Internetetik desagertzea.

Eibar.org sortu zenean koadro batzuk pegatu genituen 
http://www.eibar.org/materixala atalean. Orain, ezkutatu egin dugu.

Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Alardea eta Jokin

2004-11-09 Thread Luistxo Fernandez
Hemen ere jardun dugu honetaz, eta uste dut gauzak argi esatera datorren 
beste artikulu honek ere merezi duela.

Joan den larunbatean azaldu zen Gara-n:
http://www.gara.net/idatzia/20041106/art86967.php
Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Inperioko hauteskundeak eta blogak

2004-11-09 Thread Luistxo Fernandez
Elena:
Zelan segitu ziren AEBetako hauteskundeak blogetan.
http://www.lavanguardia.es/public/series/20041108/51168454960.htmlhttp://www.lavanguardia.es/public/series/20041108/51168454960.html
Nire hausnarketa propioa, ez hauteskunde horiei lotua. Aste honetan da 
Bilbon Euskal kazetaritzaren I. Kongresuan.
http://www.ehu.es/kongresua
Ostiralean dut hitzaldia. Nire gaia horixe izango da: blogak, kazetaritza, 
etorkizuna.

Bilbon botako dudana nire blogean publikatzen dihardut, kapituluka-edo,
http://www.eibar.org/blogak/luistxo/eu
erreparatu 'Bitartekorik gabeko kazetaritza' sortari.
Eta ostiralean hitzaldiaren ostean, komunikazio idatzia eta powerpointa ere 
jarriko ditut.

Laburbilduz, etorkizuneko Interneteko kazetaritza, bitartekaritzarik gabeko 
kazetaritza da, hau da, ondo ulertuta, KAZETARIRIK GABEKO kazetaritza.

Luistxo 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Zerrendako artxiboak: 10.000 mezu (lehen Elenan ipuina)

2004-11-09 Thread Luistxo Fernandez
atzo erantzun nion Arrateri:

artxiboetan dago, maitasunen gutunen lehiaketaz badiharduzu behintzat...
http://article.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/7977
Eibartarrak zerrendako artxiboa sarean daukagu, ia osorik. Ez dago erabat 
ordenatua eta bilagarri, oraingoz, baina hobetzen joango da.

Ikusi, aurrerapen gisa, nola mezuen artxiboak blog erako itxuran ere 
irakurri daitezkeen...
http://comments.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/7977

Beta fasean dago hori, baina, jakin dugunez, Arrateko Amak badihardu hori 
txukuntzeko eta euskaratzeko ahaleginetan.
Beste aukera batzuk... mezuak zenbakituta dagoz. Atzo izan zen 10.000. 
mezua Eibartarrak zerrendan:
Asier Sarasuari dagokio ohorea:

http://comments.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/1
Bueno, seguro ez dela hamar milagarrena zehatz, tartean galerak eta 
errepikaketa batzuk badaude, eta zehatz zehatz ezin esan. Baina artxiboaren 
numerazioari dagokionez, hori da marka: 1998tik hasi ginenetik...
Hala ere, gure lehen mezua, 1998ko hura, 416. zenbakiarekin dago
http://comments.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/416
Ez dago ordea, ezertxo ere, horren aurretik.

Hortaz, 10.000 mezuaren saria nori ematen diogu? Asierri ala 10416.a 
idazten duenari?

Blog erako interfaze berriak, atzera begiratzeko aukera ematen digu. Zertan 
geniharduen duela bost urte?
Horra:
http://blog.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/day=19991110

web helbide honetako azken aldagaia, day horren ondokoa, data da, 1999 
urtea, 11 hilabetea (azaroa), 10 eguna.
Beste edozein egunekin berdin egin leike.

Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Flipatuta nago...

2004-11-12 Thread Luistxo Fernandez

Biharko emango dizuet nirearen bertsio inprimagarria, eta powerpoint-a ere
bai. Blogekoak hola kapituluka zergatik doan ere azalduko dizuet, badu
esplikazioa.

Hemen dago nire indizea eta nondik deskargatu PDF-a eta powerpointa:
http://www.eibar.org/blogak/luistxo/eu/216
Banoia Bilbora
Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Nahasbideetatik

2004-11-15 Thread Luistxo Fernandez
Gisasola:
Kaixo:
Amatiñok ematen dit aukera. Izenei buruz kriston nahasbidea sortzen ari 
dela esaten duenean, arrazoia duela esan beharra daukat..
Zeu be, periodiko barri horretan Imanol zara, eta hemen Manolo!
Luistxo 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Flipatuta nago...

2004-11-15 Thread Luistxo Fernandez
Markosek:
Niri berriz Josu Landaren pasarte hau egin zait bereziki garrantzitsu eta
hunkigarri:
Klaudio Landa edo Aurkene Iturriotz kazetari direnik
kolokan jartzea nekez onartuko dizu kazetaritzaren
inteligentsiak, baina nonbait Markos Zapiain edo Xabier
Mendiguren Elizegi kazetari litezkeenik esatea ez da zilegi.
Ez dut arrazoia ondo ulertzen baina. Beharbada kazetari
horiek segituko dute pentsatzen gaur egun euskal prentsan
dauden informazio foko garrantzitsuenak kronikak direla,
eta ez, esate baterako, iritzi artikuluak.
Josu Landari beste gauza interesgarri bat entzun nion Kongresuan ostiral 
arratsaldean. Bere hitzaldia amaitzean, kafetegian elkartu ginenean.

Batetik, bere hitzaldian, neurean ez bezala, posta-zerrendak aztertu zituen 
Josuk, nonbait 'Eibartarrak' zerrenda honen jarduna 'hedabide' eta 
'kazetaritza' kontzeptuetatik gertuago ikusten du Landak, neuk baino 
(aipamen sorta bat kargatu dut Eibar.org-en
http://www.eibar.org/38 )

Beste alde batetik, euskarazko komunikazioan benetako hito batzuk 
Interneten gertatzen ari direla uste du Josuk, inork kasurik egiten ez dien 
arren. Bere berbetatik:

susmoak nauka Joxe Arantzabalek «Minbizia dudala esan didate medikuek» 
idatzi zuenean, informazio zientzien esparru autonomoan aro berria ez ote 
zen zabaldu.
Kafetegian, gero, bere ustez beste hito bat izan dena aipatu zigun:
- Hondarribiko Jokinen kasua aipatu zuen lehen medioa Eibartarrak izan zen, 
Markos Zapiain. Egunen batean norbaitek historia hori kontatu beharko du, 
halako zeozer ere entzun nion, eta serio ari zen, Jokinen inguruan ez 
zebilen ironiaz, ez delako horretarako gaia.

Hauxe da mezu hori, 
http://postaria.com/pipermail/eibartarrak/2004-September/001242.html

Neure testuetan ageri ez den beste komentario gehigarri bat egin nuen 
hitoen kontu honetan. Hitzaldia baino lehenago norbaitek aipatu zidan, 
enfin, orain Euskadi Sioux erakusketa, tesina eta gogorakizun 
inportanteetarako gaia bada, akaso Etiam bloga ere izan zitekeela urte 
batzuk barru. Ba bai, izan daiteke.

Luistxo 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


RE: [eibar] Nahasbideetatik

2004-11-15 Thread Luistxo Fernandez
Amatiño:
Nik dakidanez, Manolo eta Imanol betidanik bizi izan dira alkarrekin.
Izatezko bikotea, beraz.
;-) hartu umoriakin!
Luistxo 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] guebloga

2004-11-15 Thread Luistxo Fernandez
At 15:26 15/11/2004, you wrote:
Hola
Gueboblan asunto honekin uztailletik nabil
pentsatzen, ikastaro bat egin nebanetik (Txisto,
gure zerrendakidiakin, portzierto).
Beste weblog ikastaro baten be egon ziñien?
 Baiña
noraezian nabil. Zuek,(arrateko amak eta
jaun-andere zentsoreok) ikusten dozue inbento
honek erabilgarritasun didaktikorik izan
leikenik?
Zure euskara irakasle lanbiderako? Ikasleekin jarduteko? pufff... 
Printzipioz, zeure esperientziatik abiatu beharko ziñan, diot nik, zeure 
bloga sortzen, eta akaso zeure blogean irakurgaiak, ikasleentzako 
materialak lagatzen, gauzak proposatzen...

Badittut idea baztuk baiña zalantza gahixago.
Nahiko neuke zeozer egittia arlo honetan
ikasliekin, baiña
Leire
Eibartarrak zerrenda sortu zen tresna aurkitu genuelako arratsalde batean. 
Blog komunitatea sortu zen, nolabait ere, Luistxok esan zizuelako, goazen 
sortzera. Teknologia eskura egonda, bat abiatu egiten da, eta ibilian, 
gauzak ikasten dira.

Luistxo 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Konstituzioaren bloga

2004-11-15 Thread Luistxo Fernandez
Hortik jasoa:
http://atalaya.blogalia.com/historias/23181JJhttp://atalaya.blogalia.com/historias/23181 
ha creado la http://consti.blogalia.com/bitácora de la Constitución 
Europea, a la que se irán mandado unos 5 artículos al día durante unos 100 
días. O sea, en cachos fácilmente deglutibles. El blog tiene feed RSS, 
por lo que si te suscribes, podrás leerte la Constitución poco a poco y 
día a día. Y también tiene comentarios, por lo que se podrán ir comentando 
los artículos.
Interesgarria iruditu zait. Ez horrenbeste testu zehatz honek bereziki 
erakartzen nauelako, baizik eta testu politiko bat apurka-apurka irakurri 
daitekeelako... RSS feed-era harpidetzen zara, eta egunero, zure dositxoa. 
Komentarioak, etab etab. Ibarretxe Planaren bloga? izan zitekeen: ez du 
babes ofizialik behar, hartu saretik testua ( 
http://www.nuevoestatutodeeuskadi.net/ ), eta pertsonaren batek argitara 
zezakeen pusketaka...

Europako Konstituzioaren euskarazko itzulpena sarean dago, portzierto,
http://www.ivap.org/izo/karatula.htm
Luistxo Fernandez
[EMAIL PROTECTED] - 675 706 553
CodeSyntax - http://www.codesyntax.com/
Azitaingo Industrialdea 3K
E-20600 EIBAR
Tel: (+34) 943 82 17 80

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Revista Eibar, barriro be

2004-11-16 Thread Luistxo Fernandez
Nik oiñ dala egun batzuk:
Udan idatzi zeban artikulu bat Amatiñok Revista Eibar-erako, blog
komunitatian barri emonez.
http://www.eibar.org/blogak/amatino/23http://www.eibar.org/blogak/amati 
no/23

Baina itxura baten, argitalpena atzeratu zan. Azken informaziñuen arabera,
ointxe doia, oiñ egunotan banatzekua dan azaroko numeruan.
Eta Asierrek erantzuna:
datorren astian urtengo dau, Gaztañerre egunan bueltan.
Pasau da Gaztañerre eguna. Iñork konfirmau leike Revista Eibarren ale hori 
FISIKOKI esistitzen ete dan?
ea Amatiñon artikulua gorpuztu dan material organiko zurixka horretan, 
papelian?

eskerrik asko
Luistxo 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Arrateko Amari

2004-11-19 Thread Luistxo Fernandez
Dalai Lamatiñok:

Zelan doa nere eskaria [EMAIL PROTECTED] eibartarron zerrendan
sartzeko?
(...)
Berorrek esan zidan bezala, Euskaltelek nere ohiko eposten buzoi biak ...
Abade bati (eta Oier Gorosabeli akaso) berorika bai, baina Arrateko Amari 
'zuka' eskatzen dau protokoluak ezta?

hemendik aurrera [EMAIL PROTECTED] eta [EMAIL PROTECTED]
izango dira.
Beraz, eibartarrak zerrendan berriro sartzeko, neronek egin behar al
du zerbait ala berori arduratuko al da?
Bueno, hiru helbide (Euskalnetekuak eta Alderdixan dakazuna), eta bi 
operaziño:
- Bidalketia
- Jasoketia
Bidalketia zeure hiru helbidietan posible izatea ondo etorriko jatzu.
Baina jasoketia be triple nahi dozu? hiru postontzixetan gura dittuzu 
hemengo mezuak?

Orain konfigurau detsudan moduan, Amatiño: 3etatik bialtzeko moduan jarriko 
dot, eta jasotzeko, Lamatino eta Alderdixana, ez Laranberri. Ok?

Portzierto, oiñ bai, esku artian dakat Revista Eibar eta bai, artikuluoru 
hamen dator, Eibar.org primera comunidad blog en euskera

Luistxo


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


RE: [eibar] emakumeak eztabaidagai

2004-11-19 Thread Luistxo Fernandez
Asier:
(...) Izan be, gizonezkua izanda, ni neu be ezin naiz sartu Amatiñoren 
elkarte horretan.
Hori ez da egixa, Asier. Nik gizonezkua izanda, euki dot aukeria elkarte 
horretan afaltzekua, eta andrazkua izan banintz, ez neuke aukera hori eukiko.

Esplikauko dot.
Korresponsala nintzala Egin-erako Eibarren, prentsaurrekua iluntze baten, 
Peña Taurina Eibarresa eta Peña Pedrucho, euren asmua zala laster bat 
eittia eta hola (oiñ Peña bakarra dira, baina itxuria ez dabe 
Toroseibar.com iragarri arren, martxan jartzerik euki).

Enfin, juan giñan prentsaurreko horretara, eta hara, sorpresia!, Oiñ 
afaltzera konbidauta zaozie periodistok! Rabo de toro de lidia, gaiñera, ez 
edozer gauza, Kerizpe soziedadian. Baiña, problemia! geure artian andrazko 
bat zeuan, Marijose Guilabert, Mateo Guilabert kazetarixan alaba 
kazetarixa... Korridazaliak prest agertu ziran Marijoseri afarixa pagatzeko 
Txaltxanian, Eibarko restoran karuenian, baiña ez dot uste onartu zebanik...

Gaiñerakuak ez genduan 'kontzientzia objeziñorik' planteau, eta 
ixko-buztana jatera juan giñan.

Behiñ egon naiz Kerizpen bizitzan, eta behin bakarrik jan dot plazan ildako 
zezena... Pentsatzen dot barixaku bat izan zala.

Luistxo 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Bill Gates

2004-11-22 Thread Luistxo Fernandez
Amatiño:
BGk esan du hamar urteren buruan desagertuko direla liburua, CDa eta oraingo
zinea. Hainbat irrati eta egunkaritan entzun eta irakurri dut kontu berbera.
Google News bidez albiste bila ibili naiz, eta ez dirudi azkenengo hilabete 
hauetan holakorik esan duenik Gatesek. Edo esan badu, Espainiako prentsa 
enteratu da, baina ez ingelesezko munduko hedabiderik.

Hamar urte barru komunikazioa zer izango den, beste hauek pronostikatu dute:
Flash animazio batek osatutako pelikulatxo bat da, soinua entzun behar da 
ingelesezko diskurtsoa eta haria jarraitzeko
http://snarkmarket.com/blog/snarkives/media_galaxy/googlezon_lives/ blog 
sarreran dagoen lotura batean dago.

Probokazio ausart bat da, fantasia puntu batekin, baina bueno, pentsatzeko 
edo... 2014. urtertik bidalitako transmisio gisa aurkeztu dute egileek.

The New York Times eta Google-ren arteko lehia eta pleito bat irudikatzen 
da, eta Google-k irabazten du.

Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


RE: [eibar] Garajeko telemandoen kopiak

2004-11-22 Thread Luistxo Fernandez
At 20:52 21/11/2004, you wrote:
Luistxok:
Inork badaki Eibarrren nun egin leikezen garajeko telemanduan kopixak?
Amatiño:
  Holako gauzak, jakitzekotan, etxe-barruen administraziñua eruaten daben
zerbitzu-ajentzixak jakingo juek.
Jakina, aukera hori hor dago... Baina nik jakin nahi dot galdera barik ia 
eitten dan iñun... Donostian behintzat bai, atera leike, fedayin zapixakin 
koko jantzitta ez dot aprobarik eiñ, baina gaiñerakuan bai. Eibarren be 
bardiña egin eite leikian jakin nahi neban. Probauko dot Giltzak dendan, 
Asierrek sujeritutakuan.

Luistxo 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Deitura euskeratzeko

2004-11-22 Thread Luistxo Fernandez
At 17:29 22/11/2004, you wrote:
Epa
Aste honetako eta kitton dakar: jaiotze agiri
literala (epaitegian eskatzen da) eta errolda
agiria (udaletxia) eruan epaitegira eta bertan
uste dot papel bat bete bihar dala, eta kitto!
Oin oso erreza da. Lehen papel gehixago bihar
izaten zan. Hori bai, Euskaltzaindiak
erabaigittakua onartu bihar da. Aldaketak osorik
egin bihar dira: abanzabalegui--abanTzabalegi
oguiza--ogitza;
malaxecheverria---malaTSetxeberria eta horrela.
Batziendako oso gogorra izaten da
Leire

Bai, Sarasua edo Sarasola be Saratsua eta Saratsola ei dira erabagixotan. 
Hau da, Sarasuatarren bati okurrudi balekixo deituria euskaratzia...

Forma bakoitzari zein ordain emoten detsan Euskaltzaindiak konprobau leike
formularixo honetan billaketia eindda:
http://www.euskaltzaindia.org/eoda/index.asp?hizkuntza=euonoma=deiturak
Batzuetan bi forma be onartzen dira
Narvaiza batek aukeratu leike Narbaiza eta Narbaitza artian, itxuria. 
Izendegi horrek forma bixak dakaz.

Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


  1   2   3   4   5   6   7   8   9   10   >