[eibar] Blogak idazten

2004-05-11 Thread Luistxo Fernandez
Afarian komentatu genuena zen, gutxi gora-behera, eibar.org webgunea eraldatu blog multzo batean bihurtzeko. Blog nagusi bat, portadan, eta gero, bazkideen araberako azpi-blogak. Hona gaur aurkitu dudan erreferentzia bat. Minnesotako Unibertsitatea: ikasle guztiei (eta Unibertsitateko estamentu

[eibar] Gumball 3000 Euskal Herrian: kontrol barik

2004-05-11 Thread Luistxo Fernandez
Hauek ez ditu Guardia Zibilak gelditu, gure lagun Imanoltxu ez bezala. Atzo telebistan luze... eta prentsan ere bai gaur: Gumball 3000 rallya edo dena delakoa: http://news.google.es/news?hl=esedition=esie=asciiq=gumballbtnG=Buscar+en+News Katalunian atxilotu dituzte batzuk, makarra aberats batzuk

[eibar] Barixakuan Anjel Lertxundi Markeskuan

2004-05-26 Thread Luistxo Fernandez
Barriro gogoratuko dot, asteburuan Eta Kitton gaizki esan zeben eta (juan dan barixakuan bertan zala argitaratu zan paperian). Gaiñera, uste dot eibarnautontzako badakala interes berezi bat. Anjel Lertxundi 28an, etzi barixakuan, dator Eibarrera teknologiaz berba egitera. Markeskuan, UEUren

Re: [eibar] Fundación Papeles de Ermua

2004-05-26 Thread Luistxo Fernandez
Elena Lakak: Kanpaina bat egiten dihardu Foro de Ermuak harpidetzak jasotzeko? Foro de Ermuako itxura daukat? (honi mesedez, ez erantzun, galder erretorikoa da) Zenbat diru jasotzen dute hauek erakunde publikoetatik? Baten batek interesa badu (balu), hamentxe dauzka aldizkaria eta koadernillo

Re: [eibar] sareko kontrola zelan erabili

2004-06-04 Thread Luistxo Fernandez
At 17:58 03/06/2004, you wrote: Agure arabiar bat AEBetako Idahon bizi da, orain dela berrogei urtez geroztik. Urtero bezalaxe, aurten ere baratzean indabak erein nahi zituen, baina lurra iraultzea gogorregi egiten zaio dagoeneko. Bere seme bakarra, Ahmed, Frantzian da, ikasten. Agureak e-mail

Re: [eibar] Txixa(e)iñ(i)an

2004-06-04 Thread Luistxo Fernandez
At 08:38 04/06/2004, you wrote: Egun on, gaur zalantza fisiologiko-filologikua dakart zerrenda honetara. Serafinek Eibarko hiztegixari orraztu bat emoten dihardu, eta atzo zalantza bat sortu jakun: Bera, TXIXAIÑAN egoten dan bittartian, ni TXIXAEIÑIAN. (Gaur egun 'txixa egiten' jendu guztia)

[eibar] Eibartarrak zerrendaren artxibo osoak gure esku!

2004-06-08 Thread Luistxo Fernandez
Eibartarrak zerrendaren artxibo osoak gure esku daude orain. Yahoo Groups-en zegoen artxibo zaharra berreskuratu dugu, han pilatu genituen 8000 mezuak (20 Mb-ko testu multzoa). Zerrendaren artxibo berrian kargatu ditugu, Gmane.org zerbitzuan. Hemen:

Re: [eibar] Unidade Popular, Herri Batasuna

2004-06-10 Thread Luistxo Fernandez
Hauteskunde hauetako hautagaitzen eta alderdien izenekin jarraituz, konturatu naiz EA-ren hautagaitzan, Herrien Europaren Alde delakoan, badagoela CNC izeneko talde bat: Conceju Nacionaliegu Cántabru http://www.conceju.org/ Baina ze hizkuntza da talde honena? Asturianuaren eremua haraino iristen

Re: [eibar] espama

2004-06-10 Thread Luistxo Fernandez
Leire.es (Mendigreenen aurkikuntza ederra, apelliduak hainbesteko amorrua emoten detsunez): Amatiño eta Julen Gabiria: Nere yahoo.españak espamtzat hartu dittu zuen mezuak. Lotes de correotik erreskatau bihar izan zaittuet. Zuek ikusi zer egin detsazuen serbidore español honeri Zu, Luisito,

[eibar] Geek bat naiz

2004-06-11 Thread Luistxo Fernandez
Geek bat naiz ('yik' bat naiz): - blog bat daukat - wiki bat daukat nere enpresako Intranetean - feed-ak irakurtzen ditu nire feed irakurgailuko kontuarekin - kontua daukat irekita del.icio.us-en - http://del.icio.us/luistxo - sare sozial batean nago (Orkut, gonbidapenarekin sartuta). Ez daukat

Re: [eibar] Eibarren 1895ean inprimatutako hiztegi bat

2004-06-11 Thread Luistxo Fernandez
Kultura Sailak aurkeztu du hau, eta Euskal Liburutegi Digitala izena eman diote. Bueno, egiazki, Novia Salcedo Fundazioaren liburutegi digitala da, Neuk be txarto idatzi neban atzo: Ez da fundazioa, Antso Jakitunarena da (Fund. Sancho el Sabio). Luistxo

Re: [eibar] Orkut dela-eta

2004-06-11 Thread Luistxo Fernandez
At 10:14 11/06/2004, you wrote: Luistxo, Orkut horri buruz zeozer adituta nago, baina halako yu-yu antzeko bat ematen dit. Izan ere, leetzen hasi eta Errusiako tzarren Ochranak (polizia politikoak) luze eta zabal aplikatu zituen teknikak errazteko ikaragarri balio duela iruditu zitzaidan.

[eibar] europarren partehartzea

2004-06-15 Thread Luistxo Fernandez
Zerrenda honetan dagoen lagun bati, beste toki batean irakurri dizkiot datu interesgarri hauek: Orexa (Gipuzkoa) izango da kasu bakarra Europan, non partehartzea %85ekoa izan den. Hori bai, 62 botoemailetatik 57ren botoak baliogabetzat jo ditu Espainiako legeak... Beste bat egon da zuria, hiru

[eibar] galipotaren estadistikak

2004-06-15 Thread Luistxo Fernandez
Sondeoak, laginak eta estadistikak aipatu dira. Horra nire zalantza bat: Hiru lagun egon ginen Ondarretako hondartzan igandean. Sei oin. Oin horietarik 2 galipotez zikinduta irten ziren hondartzatik. Galdera: zein probablitate estatistiko dauka pertsona batek Ondarretan galipotez zikintzeko?

[eibar] Euskal Herriaren erakusgarria...

2004-06-15 Thread Luistxo Fernandez
Athletic-en elastiko berria, USA armadaren uniforme berria bezain modernoa, apurtzailea, eta, seguruasko, erridikulo eta polemikoa: http://story.news.yahoo.com/news?tmpl=storyu=/ap/army_new_uniform Biak pegatu ditut nire blogean: http://www.manterola.org/familia/luistxo/blog/eu/115 Nonbait UEFAn

Re: [eibar] Katamixarra Eibarren

2004-06-16 Thread Luistxo Fernandez
At 15:15 16/06/2004, you wrote: --- Imanolek: Dena dela ni pixkat moska nago: ez zan gorriegixa? Ez zan izango etxetik ihes egindako halako espezie exotiko horretako bat? -Horreri asierrek hobeto erantzungo detsu, baiña nik ikusi nebana (segundu batzuk baiño ez ziran izan) gorriskia zan.

[eibar] Irrati librerako programia prestatzen

2004-06-17 Thread Luistxo Fernandez
Jatsu: Por zierto datorren ikasturterako irratsaio bat prestatzen nabil lagun batekin. Hori da hori, prestatzia. Sasoi baten, Pottoka Irratiko garaixak goguan, programia egunian bertan prestatzen zan. Hori, batek zekanian arduria. Ze, biren kontua bazan, prozeduria diferentia zan: bixok alkartu

[eibar] Eibar.org, badatoz blogak eta diseinu berria

2004-06-18 Thread Luistxo Fernandez
Zerbitzarian eguneraketa batzuk egin, eta laster egongo da Eibar.org diseinu eta egitura berriarekin. Eta prest, gero, eibarnautek beren blog propioak bertan izan ditzaten. Aurrerapen gisa, horra pantallazo batzuk hemen: http://www.eibar.org/borratu/ikusi Eguneraketa egin ostean, ikastaro bat

[eibar] Eibar.org itxura barrixakin

2004-06-21 Thread Luistxo Fernandez
Hor dago Eibar.org berritua: http://www.eibar.org/ Blog bat portadan, eta bueno, lehen bi mezuak hor dira. Bata argazkiarekin, Yat-Su Matrixeko estetika txuleatzen erretrato baten, erakusteko sistema honetan argazkiak ere txukun geratzen direla. Materixala sekzioa zaharkitutzat jo dut

Re: [eibar] Eibar.org itxura barrixakin

2004-06-22 Thread Luistxo Fernandez
Asier: Materixal Zaharra / Materixal Barrixa sailkapena zergaittik egin da? Arrazoi teknikuengaittik bada, konforme. Bestela, esango neuke hobeto dala dana batera sartzia. Ahaztu hasierako helburuak, lehengo sailkapenak... eta dana batera sartu, lehendik daukaguna, eta hamendik aurrerakua. Izan

Re: [eibar] Eibar.org itxura barrixakin

2004-06-23 Thread Luistxo Fernandez
http://www.eibar.org/blogak/txikillana Baltz baltza, diseinua... Oierrek: Mecagüen San Dios! Esan najuan ba! GARAGOITTIKO ORAKULUA izena ipintzeko! En fin... Izena hori daka, helbidian ez... baiña jarri detsut http://www.eibar.org/blogak/orakulua/ Eta apur bat geixao be ilustrau detsut:

[eibar] Markos Playtex

2004-06-28 Thread Luistxo Fernandez
Zapiain: Mendigurenek daroan Playtexen gurutzatu miragarrixan tankerakua espero dot Bilatu 'metrosexuala' Googlen, eta Xabier Mendiguren Elizegi da bigarren emaitza. Eibar.org-eko portadiari esker. http://www.google.com/search?q=metrosexuala Bilatu 'Xabier mendiguren elizegi' bera, eta 5.

Re: [eibar] Erregearena

2004-06-29 Thread Luistxo Fernandez
Bideoan ere baduzue: ElRey.mpeg (video/mpeg Objektua) http://www.geocities.com/mugartexxi/ElRey.mpeg Souvenir moduan be bai: http://barcelona.indymedia.org/media/all/display/5810/index.php Berrian zekarren domekan Mikel Elorza gure zerrendakidiak jendiak Portugal-Portugal esandakuan

[eibar] ZapiainBlog

2004-06-30 Thread Luistxo Fernandez
Hor dago, Markos: http://www.eibar.org/blogak/zapiain Pribatuan bidaliko dizkizut instrukzio apur batzuk (oraindik behar bezala dokumentatu barik daukat). Eta gogorakizuna ere bai, bloga Eibar.org-eko bazkideentzat dela, eta hortaz, bazkidetu beharko zarela, zure kuota ordainduz. Mendigurenen

Re: [eibar] ZapiainBlog

2004-06-30 Thread Luistxo Fernandez
Eta astebarruan iluntzeren baten egin ezkero? (eta gero Elgetara afaittara). Nik asteburuak libre-samar eukiko dittut, baina imajinatzen dot jende gehixenandako errezagua dala astegun iluntze bat libratzia, zapatu bat baio. Iluntzea baino geixao, esan daigun arratsaldia, 30 minutu baino

Re: [eibar] Kamixetia ETBn

2004-07-05 Thread Luistxo Fernandez
Ausart ausartentzako, beste kamixeta modelo bat. http://www.splitreason.com/productdetail.php?id=52 Luistxo ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Re: [eibar] 10 egun barru blog ikastaroa

2004-07-13 Thread Luistxo Fernandez
Iñaki Zugasti: OSO INTERESANTEA DIRUDI KURTSO HAU. Ni ere BLOG kurtsora joatea nahiko nuke. Prest duzu bloga, Iñaki, http://www.eibar.org/blogak/zugasti eta instrukzio labur batzuk eta klabeak ere jaso dituzu jada mezu pribatu batean. Afarixan asuntua ez dut oso garbi zertan den. Ez dago

[eibar] euskarazko data konpletoa blogetan

2004-07-13 Thread Luistxo Fernandez
Diseinuan osagarri txikitxo batzuk gehitu ditu Arrateko Amak blogetan Orain, euskarazko data konpletoarekin ageri dira, zuzen deklinatuta: adibidez, http://www.eibar.org/blogak/mendigreen/1 2004ko ekainaren 23a, asteazkena mezu indibidualetan ere, aldameneko zutabea apur bat osatuago orain. Nik

[eibar] Post-ikastaroa

2004-07-19 Thread Luistxo Fernandez
Konsulta pribatu batzuk izan ditut, eta espiatzen be ibili naiz. Post-ikastaroaren lehen kontuak: 1. Argazkiak agertarazten problema batzuk, Araolazak zeukan irudi bat kargatuta 'soka' ID edo identifikatiboarekin, eta gero txuletatik kopiatuta saiatzen zen hura agertarazten honela: img

[eibar] txingorradia

2004-07-19 Thread Luistxo Fernandez
Arrautzak ez, baina kanikatik gora, bai, harrixa botatzen dihardu hemen Eibarren, Gorostaballian behintzat... Poligonoko jendia, kotxiak hartu eta tallarretan sartzen, jakinda ze pasau zan Mutrikun eta Deban. Codesyntax-en lekua badakau lokaletan, baiña kotxia honaiño igotzeko... gero bajauko

RE: [eibar] blogak zenbakittan

2004-07-20 Thread Luistxo Fernandez
Amatiño Eta, bataz beste, bakoitzak hiruzpalau subscriber du, harpidedun alegia. Zer esan nahi termino horrek testuinguru honetan? Bloglines-eko subscriber edo harpidedunak dira: jarraitzaile zintzoak, gutxienez 3. 3 horiek jarraitzen dute blog hori Bloglines feed irakurgailuaren bidez. Hala

[eibar] blog diseinu eta edukietan aurrera

2004-07-20 Thread Luistxo Fernandez
Maite animatzen hasi da. Ez bakarrik gauza interesgarriak, berari esker, blog diseinuan ere ikasi ahal izango dugu... Hasi da bere bloga ikutzen: http://www.eibar.org/blogak/maite fondoko irudi eta guzti! Badago aukera, beraz, logotipoak eta hola sartzeko goiburuan, Espaloiak edo Matrallakok

RE: [eibar] blogak zenbakittan

2004-07-21 Thread Luistxo Fernandez
Bloglines-eko harpidedunen gainean atzo: Eta, bataz beste, bakoitzak hiruzpalau subscriber du, harpidedun alegia. Zer esan nahi termino horrek testuinguru honetan? Amatiño Tipo batek atzo atera zittuan sarian kontu honen gaiñeko hausnarketa batzuk http://www.readwriteweb.com/archives/002039.php

Re: [eibar] Eibartarrak Debako hondartzan

2004-07-21 Thread Luistxo Fernandez
Gari: Toki batzuetan fluoreszente ere deitu izan diete eibartarrei, porque alumbran mucho y gastan poco. Mutrikun portugesak deitzen zaie eibartarrei, oraintxe burura etortzen ez zaidan zerbaitegatik. Zumaian esaten dute eibartarrek zikintzen dutela kalea. Enfin. Oin dala urte mordua, SD

[eibar] Los Santxez

2004-07-26 Thread Luistxo Fernandez
Euskal abizenen inguruko kontu batzuk dakartza Administrazioa Euskaraz aldizkariak bere azken alean, Mikel Belasko hizkuntzalariak idatziak. Beste gauza batzuen artean, abizenen top-ak errepasatzen ditu: deitura ugarienak EAEn eta Nafarroan. EAEko ranking-a: 1. Garcia 2. Fernandez 2. Gonzalez

Re: [eibar] Amatiño Blogger moduan akreditatua Bostonen ?

2004-07-27 Thread Luistxo Fernandez
At 13:01 26/07/2004, you wrote: Oraintxe irakurri dut: lehen aldiz Demokraten konbenziñoan bloggerrak akreditatu dituzte konbeziñoa jarraitzeko. Hara ba, Demokraten konbeziñuko lehen blogger euskalduna Eibar.org-etik bidali dugu! :-) Harrapatzen badabe seguratak blog-a jestionatzeko txuleta

Re: [eibar] Amatiño Blogger moduan akreditatua Bostonen ?

2004-07-27 Thread Luistxo Fernandez
Bueno, bromak aparte, badirudi Bostonen Amatiño honetan izango dela, EAJ-PNV.com-eko prentsa ohar batek dioenez. -- Uztailaren 26tik 29ra bitartian, Bostonen Josu Jon Imaz izango da John Kerry Estatu Batuetako lehendakarigai hautatuko duen Alderdi Demokrataren Biltzarrean Josu Jon

RE: [eibar] Joseba Arregiri elkarrizketa

2004-07-27 Thread Luistxo Fernandez
Joseba Arregi Kultura sailburu ohiaren koherentzia izan genuen mintzagai duela egun batzuk: Xabier Mendigurenek esana: aitortu beharrekoa da azkarra eta abila dela gutxi bezala, bere pentsamendu-eskemaren barruan koherentziaz jokatzen duela eta zaila dela dialektikan hura gainditzea. Amatiñok:

Re: [eibar] Lehen argazkia

2004-07-28 Thread Luistxo Fernandez
Horra gaur, DEIAn nere argazki-makina berriaren lehen emaitza. Garik esan bezala, instrukzio-liburu lodikotea irakurri beharrik gabe. Bostonen sakatu eta Bilbon agertu. Amatino Web-ean txiki jarri dabe, benetan: http://tinyurl.com/6485p Esaldi hau ere agertzen da testuan: - El dirigente jeltzale

Re: [eibar] Etiam Airetnemer

2004-07-30 Thread Luistxo Fernandez
At 08:00 30/07/2004, you wrote: Maitek botatako izen eta arpegi guztiak ikusteko, Etiam blogera juan bihar: http://www.eibar.org/blogak/maite/20 Maitek ez dabenez beran blogan propagandarik egin, nik egin bihar. Etiam, euskal blogik onena. Asier Atzo izandako bazkari horretako beste irudi bat,

Re: [eibar] Eibar.org e-posta helbideekin bidalketa arazoa

2004-09-01 Thread Luistxo Fernandez
At 17:59 01/09/2004, you wrote: Mezuak ez dira irteten Eibar.org posta helbidetatik inora. Bueno, Eibar.org-eko beste helbide batzuetara bai, baina ez kanpora. Jaso, ondo jasotzen da. Konpondu da hau, eta gainera, egunian zehar pilatutakuak ointxe askatu dira danak batera. Luistxo

RE: [eibar] Keixberia

2004-09-01 Thread Luistxo Fernandez
Iñok ba ete jakik zer dan zihatz keixberia eta zelan idatzi biharko neukian euskera batuan? Amatiño Itzultzaileen ItzuL zerrendara bideratu dot galderia, eta Asier Larrinaga EITBko euskara arduradunak erantzun dau. http://news.gmane.org/gmane.culture.language.basque.itzul Orotarikoan

RE: [eibar] Txillida Leku

2004-09-02 Thread Luistxo Fernandez
Amatiño: -- Benetan... Ez jittuat imajinatzen inauguratzailliak takillatik pasatzen. Ezta herririk txikiñeko alkatia be. Ala bai? Herri txiki bateko alkatia gonbidatzia edo errege-erregiñak gonbidatzea, badago aldia. Alkatian faboreko ALDIA, nere eritxixan. Pentsatzen dot Elgetan Espaloia

RE: [eibar] udako irakurketak

2004-09-03 Thread Luistxo Fernandez
Elena Lakak: Eta inork ez du irakurri El Código Da Vinci? Mundu guztia ari da-eta hori irakurtzen, behintzat hondartzan!. Debako liburutegian 22 pertsonako itxaron-zerrenda dago hura eskuratzeko. Gutxi gorabehera datorren urteko maitzerarte. Sustatun ere urten dau udako irakurketen kontu honek.

Re: [eibar] Hormasprayko

2004-09-07 Thread Luistxo Fernandez
Oier G: Orain dala urte pilo bat komiki batzu agertu ziran izenburu honekin. Kaleko pintadei buruzko umoria zekarren, sloganekin, atzetik zetozen grisekin, erakunde desberdinen arteko lehiekin... Garagoittiko Orakuluan zabaldu barri dot horman sprayekin egindako lanei eskindutako tartia.

[eibar] testu egituratua noiz ondo

2004-09-07 Thread Luistxo Fernandez
Amatiñok testu egituratuaren kapritxoez: Testu batzuk onartzen dituzte ordenak eta beste batzuk ez. Asier Sarasuak: adibiderik? hamen bai, hamen ez, hamen holan... Adibidea, hemen: http://www.eibar.org/blogak Amatiño lotura ez da ageri testu egituratuarekin. Ñ nat daukalako. Azentuak eta Ñ-ak

[eibar] Ogrosabel-bis

2004-09-07 Thread Luistxo Fernandez
Ona asmatu du Mendigreenek Oier G., the artist formerly known as Txikillana, izendatzeko eibarnauten artean: Ogrosabel. Oierren anaia bikiaren erretratua topatu dut gaur, hain zuzen be, Interneten. Hementxe: http://www.islamic-minbar.com/forum/viewtopic.php?t=2055 Itxura baten, komandante

Re: [eibar] Hormasprayko / Surfistena

2004-09-08 Thread Luistxo Fernandez
Duela egun batzuk aipatu nizuen Orruako pintada, surfistena. Erretratua atera atzo eta hemen dago: http://www.eibar.org/blogak/luistxo/eu/157 Pentsatzen dut irudiko azpiko lerroak ez duela goikoarekin zerikusirik. Luistxo ___ Adi gero, mezuak

Re: [eibar] legalizazioa!!!!

2004-09-09 Thread Luistxo Fernandez
At 11:39 09/09/2004, you wrote: Kaixo: Ez dakit nork idatzitako mezua den, baina Irailaren 6'an, berriro apuntatu zaitut mezua zekarren mail bat jaso dut. Milesker. Oraindik esaten ez didazuena da zergatik atera ninduzuen zerrendatik, baizik inork ez dit erantzun esaten zer esan nahi zuen

[eibar] Butanua Eibarren

2004-09-09 Thread Luistxo Fernandez
Butaneruak ganora gitxikin ei dabiz Eibarren. Abisau eta etorri ez, eta hola. Aitta butano barik geratu da etxian, Urkusuko dorrietan. Norbera bonboniakin juan eta kanbixatzeko lekua badago Eibarren? Nun? Eskerrik asko aldez aurretik Luistxo ___ Adi

Re: [eibar] Kuna librerik bai?

2004-09-10 Thread Luistxo Fernandez
At 21:46 09/09/2004, you wrote: Bat erostekotan gaoz, baina lehenago zuei galdetzen dotzuet, zuetako inork ez dau izango ganbaran gordetako kuna bat ez? Imanoltxu. Nere etxian, kumia, M-kin. Nere aittak erosi zeban kumia, egurrezkua eta plegablia, oiñ dala 53 urte, nere anai nausixa

Re: [eibar] Butanua Eibarren

2004-09-10 Thread Luistxo Fernandez
Oin dala urte dexente behintzat bazeuan (nire Eibar gaineko berriak, berriak baino zaharrak dira). Non? Bai, hortxe, poligono industrial horretan, nola deitzen da joño! nik ez jakitea! limiteprobinziasetan gora doian horretan, igotzen hasi eta gutxira. Baina horixe, ez dakit berdin

Re: [eibar] la zorra a cuidar el gallinero

2004-09-14 Thread Luistxo Fernandez
Asier: Fabula asko ta askotan, la zorra agertuko da gehixenetan: La zorra y las uvas... Gaztelaniaz idatzi izan duen euskal idazle unibertsalenaren fabula: Samaniego arabarra. Uste dut Samaniegoren fabulak edizio elebidun batean atera dituztela orain dela gutxi... Uste dut opari polita izango

[eibar] menuda trapisonda

2004-09-15 Thread Luistxo Fernandez
Lamikizek irabazi, eta agur kamiseta metrosexuala. Bixar ez dabe etarako Turkian, UEFAn, nahiz eta horretarako zan... Holandan pre-tenporadan etara zeben. Baiña oin Turkian ez. Bueno, holandesak eta turkuak ez dira bardiñak. Holandan laranjaz jokatzen dabe selekziñuetan, kafeterixetan

RE: [eibar] menuda trapisonda

2004-09-15 Thread Luistxo Fernandez
Trapisonda hitza aspaldi-aspaldi ez neban entzuten. Trapisonda = Trebisonda = Trabzon Toponimo bat da. Han jokatzen dabe bixar leoiak. Txikitan oso ezaguna egiten zitzaidan berba hori. Akordatzen da baten bat Mortadelo izenburua zeukan komikian (ez y Filemón) eta antzeko besteren batean

Re: [eibar] Ampuero

2004-09-15 Thread Luistxo Fernandez
At 11:57 15/09/2004, you wrote: TRapisonda-ta zabiltzatenez, beste esaera bat etorri zait burura. Gaurko Berrian, Fermin Etxegoienek Ampuero titulatu du bere zutabea, herri horretako entzierroko heriotzak eta Kantabriaren hurbiltasuna-eta lotuz. Herri-izen horri lotutako esaera bat ere aipatzen

[eibar] Eibar.org akreditatuta Zinemaldian!

2004-09-15 Thread Luistxo Fernandez
Mendigreenen iragarpen inportantea bere blogean: http://www.eibar.org/blogak/mendiguren/36 Sustatu.com weblog kolektibo serioaren eta Egunen harian blog pertsonal honen arteko akordioaren ondorioz, Xabier Mendiguren Elizegi bietarako berri-emaile ibiliko da 2004ko Donostiako Zinemaldian. Lotsa

Re: [eibar] Matxalen zain

2004-09-20 Thread Luistxo Fernandez
Amatiño: Interlokutore ofiziala behar du eta, nere ustez, gaurkotasunaren harian aproposena Donostiako Zinemaldian bloglari nagusi izan dugun Xabier Mendiguren da aukerakoena. Bueno, resulta akreditatuen zerrenda errepasatzen, ataritxo bat dagoela, Donostilandia.com, zeina blog erako zerbaitekin

Re: [eibar] Iturria, grafitiak, Mendaro

2004-09-20 Thread Luistxo Fernandez
Amarako Ernest Lluch Kultur Etxean Representa 04 grafitien inguruko erakusketa antolatu dutela eta, Mikel Iturria zerrendakidea ikusi dut gaurko Berriaren argazki batean. Igandean Berria-n zetorren beste bat, zinemaldiaren inguruko kronika bat Iñaki Lazkano kazetariak sinatua.

[eibar] blog-etako lengoaia berezkoa

2004-09-20 Thread Luistxo Fernandez
Amatiño, blog-en fenomenoan propaganda periodistikoa egiten: Bai. Baina Mendiguren falta zaigu. Zinemaldian egongo da gure intelektual engaiatua ! Portzierto, blog-gintza dela-eta, aipagai izan zuen kontu hau Anjel Lertxundik joan den astean Berria-ko 'hitz beste' sortako hiru aletan. Aipamenak

Re: [eibar] Euskaldunon izaeraz Benitezek

2004-09-21 Thread Luistxo Fernandez
At 15:38 20/09/2004, you wrote: Manchesterren aurka Liverpool-ek jokatu behar duela eta, kezka sortu omen da Xabi Alonsok Roy Keane irlandarrarekin ( http://www.football-rumours.com/roykeane.html ) borrokatzea tokatuko zaiola eta. Rafa Benitez entrenatzailearen erantzuna, itzulpen azkar (eta

Re: [eibar] Iturria, grafitiak, Mendaro

2004-09-21 Thread Luistxo Fernandez
Iturri: Postalezko hiria eta guzti hori, niri bost! Grafitero hauek artistak dira: hiru aleman, holandar bat, frantsesak, españolak, katalanak. Eta hiru euskaldun Dice2, Beasaingoa, Sye, Iruñakoa eta Bonim, Gazteizkoa. Norberak ere graffitti egin dezake Interneten orain zerbitzu berri honekin:

[eibar] Bernardo desapuntatzeko

2004-09-22 Thread Luistxo Fernandez
Erraza da, Bernardo: mezuen oinetan dator informazioa. harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] Mezu bat bidali horra, eta harpidetza eteten da. Berriz apuntatu nahi duzunerako, helbide hau bisitatu: http://www.eibar.org/zerrenda Luistxo ___ Adi gero,

[eibar] Metadona hertzianoa

2004-09-23 Thread Luistxo Fernandez
Mariano Ferrer kendu zigutenetik, zer entzun? mono hau nola ase? Nork aterako die punta zorrotza atzo Aznarrek esandako astakeriei? (The culp is of the moors in the eigth century) Heroinaren ordez, metadona tratamentuarekin dabiltza batzuk... Lagun batek esaten dit goizeko 7etan eta 8etan Iñaki

Re: [eibar] erderak hartzera

2004-09-23 Thread Luistxo Fernandez
Gogoratu dot gure etxian aittitta Demetriori buruz kontatzen dana. Angiozarko (Elgeta) Jarikotxo basarrixan jaixo, Jaixo zanian izango zan, bai, Elgeta, baiña oiñ Bergara... 1. Erderak hartzen gaituala (loak moduan), ala 2. Guk hartzen doguzela erderak? Nik betidanik uste izan dot bigarrena

Re: [eibar] Telezaborra ikusten

2004-09-24 Thread Luistxo Fernandez
Ogrosabel: Sensei Jat-Su: (...) Baina egixa esateko, zure mezutik gehixen gustatu jatana irudikatu dotena izan da: jevi makarra itxurazko musikua sofan isuritta, zer eta... El Diario de Putricia ikusten... hauxe bai kitsch-kutreluxa... w! Bere taldiak disko ta bideo barrixa daka. Ekarri

[eibar] Jaione Arrieta eta Vascosmexico.com

2004-10-13 Thread Luistxo Fernandez
Argiaren Hariaren bidez jakin dut Jaione Arrieta azaldu dela Deian - Mexikoko euskaldungoaren erreferente izan nahi du web guneak Jaione Arrieta, http://www.vascosmexico.com/www.vascosmexico.com atariaren sortzailea. Internetek distantziak desagerrarazi ditu, han (Euskal Herrian) bizi garela

Re: [eibar] Google DeskTop

2004-10-15 Thread Luistxo Fernandez
Atzotik aurrera, beste tresna bat be badago prest: Google Desktop. http://desktop.google.com/ Zure ordenagailuko word, excel, eta powerpoint fitxategi guztiak begiratzen dittu, indexatu, eta gero bertan bilatzeko aukeria emoten detsu. Hori guztiori oso azkar, zehatz eta errez. Outlook

Re: [eibar] Hondarribiako ezbehar lazgarriaren inguruan

2004-09-28 Thread Luistxo Fernandez
Markosek lehengoan: El Paíseko zuzendariaren iloba Hondarribiako Institutuan zebilen. Hamalau urte. Udan Lukinen izan zen, udalekuetan. Gutunak jaso dituzte berriki Zeberio gaztearen eta bere lagunen gurasoek, Lukinen porruak erre omen zituztela, ez dakit zer, eta abar. Lagunek gutunak

[eibar] UEUn lana

2004-09-29 Thread Luistxo Fernandez
UEU Informatikari bila Eibarren lan egiteko UEUk informatikari bat behar du UEUk Eibarren lan egiteko informatikaria behar du. Honako ezaugarri hauek hartuko dira kontuan: * Honako ezagutza hauek izatea: o Sistema eragile desberdinak ezagutzea (batez ere Linux eta Windows 2000

[eibar] Hondarribikoa eta Bermeokoa

2004-09-29 Thread Luistxo Fernandez
Gaur saltsa gehiago dakar prentsak Hondarribikoaz: DV-n: http://tinyurl.com/4vw8y ABC-n, esan barik baina, pistak uzten dituzte biktima El Pais-eko zuzendariaren iloba dela aditzera emateko. http://tinyurl.com/4e2ox Bizitza aurrera doa, ostera, eta, behintzat, beste institutu batzuetan guraso

Re: [eibar] Kamiseta barrixak

2004-09-29 Thread Luistxo Fernandez
Matra-Leire: Ba oin flipau egingo dozue. Batez be irudixak kargatzen badozuez Interneten... ze oin web ofiziala dakazue, blog flamante bat, ea astindutxo bat emoten detsazuen... Luistxo ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

Re: [eibar] Ezusteko bat

2004-09-30 Thread Luistxo Fernandez
At 11:06 30/09/2004, you wrote: Ogrok: Ogruak: Bigarren aukeria nahixago, baina lenenenguak be balixo dezta. Molestiarik ez ba da, aktibatu aukera hori... Eta eskerrikasko. Arrateko Ama kafia hartzen dagola ta, bere laguntzailiak aktibau dau aukera hori eta proba bat egin. Esan ia heldu

Re: [eibar] Hondarribiko Jokin

2004-10-01 Thread Luistxo Fernandez
At 09:44 01/10/2004, you wrote: Hondarribikoaren inguruan idazten du Mikel Agirregabiriak CyberEuskadin: *Un plan escolar llamado Jokin* http://www.cybereuskadi.com/cgi-bin/comments.cgi?view=1962 Gari Agirregabiria horrek kontatzen du detaile bat gaur DV-k ere badakarrena: mutil horrek bizitzan

Re: [eibar] Mafia iraultzailea

2004-10-18 Thread Luistxo Fernandez
Amatiñok: Gure-gureak diren sukaldariek zerga iraultzailea ordaindu behar izan omen dutela eta, horra albistea komunikabide guztietan. Suposatzen da Madrilen agintea dutenak Euskal Herria estatutismoan eta Espainian eroso sentitzeko ahaleginetan dihardutela, ezta? Ba fin dabiltza. Boikota

[eibar] Play it again, Anson

2004-10-19 Thread Luistxo Fernandez
La Razon erasoan gaurko portadan: Un marroquí de origen VASCO dirige el grupo que reivindicó el 11-M http://www.larazon.es/noticias/noti_nac16058.htm Ona gero! Casablancan bisatuekin eta azpikeriekin trafikatzen zuen Ugarte haren ondorengo bat izango da... Gogoratuko duzue, Casablancako Rick's

[eibar] Larri eta xehe / FOAF [lehen Google Desktop]

2004-10-20 Thread Luistxo Fernandez
Zapiainek, gaiak kontestutik ateratzen: (bestalde, zure larderiak kikildu, Luistxo, eta nire blog-eko lehen mezuko izenburua letra xehez jarri dut, baina hurrengoak ostera ere larriz joango dira, DBHko koitaduekiko elkartasunez Markosek honetaz dihardu:

Re: [eibar] Diru publikoz ordaindutako edukiak, jabari publikokoak Holandan

2004-10-25 Thread Luistxo Fernandez
Amatiño: -- Informazioa erabili dezakezu (DVk bezala) baina ez soporte berbera erabili(kopiatu eta pegatu, DVk ez du hori egiten). Nik ezagutzen ditut telebista lokalak Euskalmeten informazioa ematen dutenak egunero. -- Nik jaso izan ditut kritikak EAJren webeko zenbait testu manipulagarri

[eibar] Blogen Kontseilu Editoriala

2004-10-25 Thread Luistxo Fernandez
Bueno, uztailean blogak martxan jarri genituenetik, batzuk martxan daude, eta beste batzuk isilik edo. Normala. Gainera, eskaera batzuk ere izan dira bloga sortu nahi duten beste pertsona batzuena. Adibidez, eskaera bat Eslovakiatik: http://www.eibar.org/blogak/orakulua/38 Eskaera horien

[eibar] Zerrendakide berria

2004-10-28 Thread Luistxo Fernandez
Zerrendakide berria daukagu. Aitor Alberdi, zinegotzia Eibarko udalbatzean (EAJ-EA). Ongi etorri Aitor. Idazteko, badakizu, idatzi hona: [EMAIL PROTECTED] Honela aurkezten du berak bere burua: From: Aitor Alberdi [EMAIL PROTECTED] Agur t'erdi, Eibartarrak posta zerrendan partaide izateko

Re: [eibar] Internet gaiztoa

2004-10-28 Thread Luistxo Fernandez
eta azkenean, neskaren kontua ez omen da egi-egia. Haren gurasoak protestaka: *http://tinyurl.com/636ed Interneteko kontua ere, asmatua omen: **http://tinyurl.com/3reyt* Bi kasuetan, Susperregi katedratikua izan zan Radio Euskadin berri horiek zabaldu zituena. Gezurtero ez diogu esango, baina

Re: Maider [eibar] A-8 Doan

2004-11-04 Thread Luistxo Fernandez
Arroitak: Aupa Imanol eta famelixa, zorionak. idem Baina, aizu, Ander, zure umetxua be, ze politta Interneten... http://www.eibar.org/blogak/arroita/7 Trebiri alferrik sortu gentzan bloga, ostera. azertau korreuan konfiguraziñuakin Mortzillan (ta kurtsilloko apuntiak jarraitzen ditxut...I

Re: [eibar] ATELETIC CLUB.

2004-11-04 Thread Luistxo Fernandez
Caro amico Bertocchio: Atzo, Ketchupez baino arraruago leoiak: Txuri-urdiñez! Eta musulmanak nagusi, 3-1 JA JA JA Bertokok: Uste dot soberan dagoela lotzea zerga kontuetan Athleticak egin duen hutsa eta garai zaharrera egokitutako himnoa batera jartzea Con la iglesia hemos topado, amigo

[eibar] Mallorca eta Eslovakiako kronikak

2004-11-04 Thread Luistxo Fernandez
Sekulako erretrato eta kronika sortak Eibarko blogetan: - Mikel Larreategik egindakoa Mallorcatik - http://www.eibar.org/blogak/erral - Oier Gorosabelek Eslovakiatik - http://www.eibar.org/blogak/orakulua Oierren ETA estufiari ze pasau ete jakon zalantzia dakat... Ikusi ETAn dendia hemen:

Re: [eibar] toroseibar.com

2004-11-05 Thread Luistxo Fernandez
Baina ez dut aurkitu martxan dagoen http://www.toroseibar.com webgunerik. Inork zeozer daki honi buruz edo web hori ikusi du? Gaur DV-n La Peña Taurina Pedrucho Eibarresa pondrá en marcha una página web: www. toroseibar.com en la que se pretende unir a la afición y mostrar las actividades que

[eibar] Alardea eta Jokin

2004-11-09 Thread Luistxo Fernandez
Hemen ere jardun dugu honetaz, eta uste dut gauzak argi esatera datorren beste artikulu honek ere merezi duela. Joan den larunbatean azaldu zen Gara-n: http://www.gara.net/idatzia/20041106/art86967.php Luistxo ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL

Re: [eibar] Inperioko hauteskundeak eta blogak

2004-11-09 Thread Luistxo Fernandez
Elena: Zelan segitu ziren AEBetako hauteskundeak blogetan. http://www.lavanguardia.es/public/series/20041108/51168454960.htmlhttp://www.lavanguardia.es/public/series/20041108/51168454960.html Nire hausnarketa propioa, ez hauteskunde horiei lotua. Aste honetan da Bilbon Euskal kazetaritzaren I.

[eibar] Zerrendako artxiboak: 10.000 mezu (lehen Elenan ipuina)

2004-11-09 Thread Luistxo Fernandez
atzo erantzun nion Arrateri: artxiboetan dago, maitasunen gutunen lehiaketaz badiharduzu behintzat... http://article.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/7977 Eibartarrak zerrendako artxiboa sarean daukagu, ia osorik. Ez dago erabat ordenatua eta bilagarri, oraingoz, baina

Re: [eibar] Flipatuta nago...

2004-11-12 Thread Luistxo Fernandez
Biharko emango dizuet nirearen bertsio inprimagarria, eta powerpoint-a ere bai. Blogekoak hola kapituluka zergatik doan ere azalduko dizuet, badu esplikazioa. Hemen dago nire indizea eta nondik deskargatu PDF-a eta powerpointa: http://www.eibar.org/blogak/luistxo/eu/216 Banoia Bilbora Luistxo

Re: [eibar] Nahasbideetatik

2004-11-15 Thread Luistxo Fernandez
Gisasola: Kaixo: Amatiñok ematen dit aukera. Izenei buruz kriston nahasbidea sortzen ari dela esaten duenean, arrazoia duela esan beharra daukat.. Zeu be, periodiko barri horretan Imanol zara, eta hemen Manolo! Luistxo ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko:

Re: [eibar] Flipatuta nago...

2004-11-15 Thread Luistxo Fernandez
Markosek: Niri berriz Josu Landaren pasarte hau egin zait bereziki garrantzitsu eta hunkigarri: Klaudio Landa edo Aurkene Iturriotz kazetari direnik kolokan jartzea nekez onartuko dizu kazetaritzaren inteligentsiak, baina nonbait Markos Zapiain edo Xabier Mendiguren Elizegi kazetari litezkeenik

RE: [eibar] Nahasbideetatik

2004-11-15 Thread Luistxo Fernandez
Amatiño: Nik dakidanez, Manolo eta Imanol betidanik bizi izan dira alkarrekin. Izatezko bikotea, beraz. ;-) hartu umoriakin! Luistxo ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL

Re: [eibar] guebloga

2004-11-15 Thread Luistxo Fernandez
At 15:26 15/11/2004, you wrote: Hola Gueboblan asunto honekin uztailletik nabil pentsatzen, ikastaro bat egin nebanetik (Txisto, gure zerrendakidiakin, portzierto). Beste weblog ikastaro baten be egon ziñien? Baiña noraezian nabil. Zuek,(arrateko amak eta jaun-andere zentsoreok) ikusten dozue

[eibar] Konstituzioaren bloga

2004-11-15 Thread Luistxo Fernandez
argitara zezakeen pusketaka... Europako Konstituzioaren euskarazko itzulpena sarean dago, portzierto, http://www.ivap.org/izo/karatula.htm Luistxo Fernandez [EMAIL PROTECTED] - 675 706 553 CodeSyntax - http://www.codesyntax.com/ Azitaingo Industrialdea 3K E-20600 EIBAR Tel: (+34) 943 82 17 80

[eibar] Revista Eibar, barriro be

2004-11-16 Thread Luistxo Fernandez
Nik oiñ dala egun batzuk: Udan idatzi zeban artikulu bat Amatiñok Revista Eibar-erako, blog komunitatian barri emonez. http://www.eibar.org/blogak/amatino/23http://www.eibar.org/blogak/amati no/23 Baina itxura baten, argitalpena atzeratu zan. Azken informaziñuen arabera, ointxe doia, oiñ

Re: [eibar] Arrateko Amari

2004-11-19 Thread Luistxo Fernandez
Dalai Lamatiñok: Zelan doa nere eskaria [EMAIL PROTECTED] eibartarron zerrendan sartzeko? (...) Berorrek esan zidan bezala, Euskaltelek nere ohiko eposten buzoi biak ... Abade bati (eta Oier Gorosabeli akaso) berorika bai, baina Arrateko Amari 'zuka' eskatzen dau protokoluak ezta? hemendik

RE: [eibar] emakumeak eztabaidagai

2004-11-19 Thread Luistxo Fernandez
Asier: (...) Izan be, gizonezkua izanda, ni neu be ezin naiz sartu Amatiñoren elkarte horretan. Hori ez da egixa, Asier. Nik gizonezkua izanda, euki dot aukeria elkarte horretan afaltzekua, eta andrazkua izan banintz, ez neuke aukera hori eukiko. Esplikauko dot. Korresponsala nintzala

Re: [eibar] Bill Gates

2004-11-22 Thread Luistxo Fernandez
Amatiño: BGk esan du hamar urteren buruan desagertuko direla liburua, CDa eta oraingo zinea. Hainbat irrati eta egunkaritan entzun eta irakurri dut kontu berbera. Google News bidez albiste bila ibili naiz, eta ez dirudi azkenengo hilabete hauetan holakorik esan duenik Gatesek. Edo esan badu,

RE: [eibar] Garajeko telemandoen kopiak

2004-11-22 Thread Luistxo Fernandez
At 20:52 21/11/2004, you wrote: Luistxok: Inork badaki Eibarrren nun egin leikezen garajeko telemanduan kopixak? Amatiño: Holako gauzak, jakitzekotan, etxe-barruen administraziñua eruaten daben zerbitzu-ajentzixak jakingo juek. Jakina, aukera hori hor dago... Baina nik jakin nahi dot galdera

Re: [eibar] Deitura euskeratzeko

2004-11-22 Thread Luistxo Fernandez
At 17:29 22/11/2004, you wrote: Epa Aste honetako eta kitton dakar: jaiotze agiri literala (epaitegian eskatzen da) eta errolda agiria (udaletxia) eruan epaitegira eta bertan uste dot papel bat bete bihar dala, eta kitto! Oin oso erreza da. Lehen papel gehixago bihar izaten zan. Hori bai,

  1   2   3   4   5   6   7   8   9   10   >