Nik ez dut uste Electricidad Agirre", Nisyros, Chiquitin, Valenciaga, Astigarraga edo Careaga (Eibarko zenbait kasu aipatzearren) igandetan zabaltzeko desiatzen (eta agian aukerarik ere ez) daudenik.
Zuk aipatzen dituzun kasuak Eibarko Mariaospitxal edo Deba erdiguneko bi supermerkatu txiki horiek izan daitezke. Nahiz eta produktu antzerakoak saldu, horiek ez daude Eroski edo horrelakoen sektore berdinean. Eroski eta horrelakoen balio erantsia dira prezioak, produktu aukera zabala eta abar. Denda txiki horien balio erantsia da etxe alboan dauzkagula edozein ordutan behar duguna erosteko, hau da, disponibilitatea. Oraindik itxi ez badute horrelako dendek, aurrerantzean ere ez dute egingo, (ez badira jubilatzen edo desastreren bat gertatzen) nahiz eta orduketa guztiak liberalizatu.
Baina orduketak zabaltzen hastekotan, nik nahiago nuke aurrezki kutxek, udaleko bulegoek, ITV edo anbulategiek izatea orduketa zabalagoa. Sarritan lanari ordurik ez kentzeagatik asteak pasatzen ditugu derrigorrezko jestio hori atzeratzen (ITV-arena erreala da nire kasuan). Horiek dira benetan beharrezko gauzak, eta ez txaketa berria erostea (portzierto, larunbat goiz eta arratsaldearekin nahikoa daukat nik horretarako)
Gari
Amati�o wrote:
Markosek behean aipatzen duen gai horren ildotik... dena da, noski, eztabaidagarri eta denden ordutegi kontu horretan zilegizko interes asko dago, baina baita argiegi esaten ez diren puntuak ere. Nik orain urtebete arte Industria, Merkataritza eta Turismo Sailean lan egiten nuenez:
1. Estatu espainiar guztian zehar Euskal Autonomia da Erkidego bakarra non igandeetan "ez den dendarik irekitzen".
2. Hau ez da erabat egia, ze, dendariak (handiak eta txikiak) bat ez datozenez gero, orain arte ez da batere arautegirik zehaztu, Jaurlaritzak agindu baitzien dendariei arautuko zuela "beraiek elkarrekin adosten zuten ordutegia" eta ez zuela batere arautuko "euren arteko adostasunik ez zegoen bitartean". Azken hiru urteotan adostasunik egon ez denez gero, ez da arautegi ofizialik izan eta bakoitzak egin ahal izan du (legez behintzat) nahiago izan duena.
3- Gezurra dirudien arren, adostasun falta honetan ez dira superfizie handiak erosoen sentitu direnak izan, senitarteko denda txiki-txikiak baino. Hau da, superfizie handiak ez dute ireki ahal izan (edo ez dira ausartu), sindikatuen presioaren beldur, baina langilerik gabeko denda familiarrek nahiago izan dutena egin ahal izan dute. Ondorioz, paradoxa gero, ireki nahi omen duten superfizie handiak itxita egon dira eta itxi nahi omen duten denda txiki familiarrak irekita. Nik behintzat Eibarren, Bergaran zein Deban igandero ireki ohi duten denda txikiak ezagutzen ditut.
4- Arautegirik ezak balio zezakeen aurretik kokaturik zeuden superfizie handiak sindikatuen beldur ziren bitartean, baina nahikoa litzateke superfizie berriren bat etortzea (IKEA edo dena delakoa) arautegi gabeko eta beldurpeko oreka hori hausteko. Hori dela eta, Jaurlaritza pentsatu zuen aukerarik txarrena arautegirik eza zela eta onena, berriz, minumuna (urteko zortzi igande) arautzea, gutxienez ordutegi ofizialen bat egon zedin.
5- Eta sindikatuak minumun honen kontra (arautzearen kontra beraz) atera dira, superfizie handien langileen mesedetan ari direlakoan (behar bada bai) baina langilerik gabeko denda txikiak nahi zutena egiten ari zirela salatu gabe.
6- Bilboko manifestazioari dagokionez, badirudi mundu guztia bat datorrela Jaurlaritzaren erabakiaren kontra, baina inork ez du esan CECOBI (Bizkaiko dendarien elkartea hain zuzen ere) alde dagoela.
7. Azken batean, badirudi (eta oker banago prest nago nere burua zuzentzeko), gertatu dena ez dela sektorearen manifestazioa, ezta sektoreko langileen manifestazioa ere, sindikatuen presentziari dagokion manifestazioa baizik. Eta ez dut nik esango manifestazio-mota hau zilegi ez denik. Baina bakoitzari berea.
Amati�o
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
