Amatiñok:
Barriro be hire mesianismua eta "buenismua", Oier. Hi haiz bidezkua, 
bestiok ez. Hi borondate onez diharduk, bestiok jendia engañatzen. 
Jendia ezjakiña dok hireaz bat ez datorrelako.

Oierrek:
Behin baiño gehixagotan esan izan deztak hori, bai, Amatiño. Hire 
partiduan zintzotasuna kuestionatzen doten bakoitzian automatikoki 
erabiltzen duan argumentua izaten dok. Zer daukazue, ¿libro de estiluan? 
Heuk be diskutitzen duanian arrazoia heuk izaten duala pentsatzen dok 
¿ez da hala?; bestiak egitten badogu ostera, "mesiak" gara. Zera...

Nik hire partidua eta berak kudeatzen dittuan erakundien borondate ona 
dudan jartzia injustua ei dok, heu nere iritzixa kuestionatzen dualako 
bakarrik, eta ez haiz sartzen nere borondatiakin. Horren regla de 
tresakin, ni Jaurlaritzako borondate ona "presuponidu" egin biharko 
najeukek. Zein dok kontua ¿frogarik ez daukatela, iruzurrak egitten 
dirala erakunde publikuetan, norbere poltsiko pribatua loditzeko? Ez, 
etxaukat ez frogarik: hortan dago jokua, agintian dagonan bentajia. 
Exekutibuak errezago zurittu leike bere burua zartagiña kertenetik 
helduta izanda, kalekuei frogak zelan-halan ezkutatuta.

¿Honekin zer esan gura juat? ¿Aginte organuetatik hurrian ibiltzen 
zarien guztiak mangante batzu zariela? Ba ez, Amatiño. Heuk hala 
hartzeok beti, baiña nik baakixat jente zintzo asko egongo dala. Baiña 
iruzurgilliak egon ba dagozak, ezin dok ezetzik esan: lantzian behin 
deskubritzen dok bateronbat. Eta hori hala izanda, pentsatu lajeikek 
lantzian behin sarian jausten duan "arrain" hori arrainsaldo haundixago 
baten zatitxua dala, eta gu korrupziño kasuan % txiki batekin enteratzen 
garala bakarrik. Hori bai, izperringietan jakiñ arte etxuau izaten bape 
frogarik ¿Hain arrarua egitten jak, Amatiño, aginte organuen inguruan 
mobitzen zarienoi buruz "duda metodikua" izatia nik?

Injustua izango dok politiko edo funtzionario zintzuendako, baiña kulpia 
ez dok herritar deskonfiauena, agintari guztiei txipriztindu egitten 
detzen korruptuena baiño. Gogoratu: "...zintzuena lapurra lez zaindu...".

Neri enok balixo "ni hay pruebas ni las habrá" argumentuak. Horrekin 
etxatazak korrupziñuai buruzko dudak kalmatzen.

O.




Subject: Re: [eibar] gizalege gitxiko mutilla
To: Eibartarrak zerrenda <[email protected]>
Message-ID: <[EMAIL PROTECTED]>
Content-Type: text/plain; charset=utf-8

Oierrek:

<Sube baten modura bigurtzen hasi haiz Amatiño, eta dialektikan hi nagusi.
-- Nik uste juat hamen danok garela sugiak edo dana dalakuak, Oier. 
Neria dialektikia dok. Bapo, bai. Demogun baietz. Baiña hiria zer dok 
orduan? Ipinixok hik izena nik behingoz jakin deiran.

<Nik esaten juat AHT proiektua Europako estatuen -edo hónen 
infraestruktura enkargauen- artian, alkarrekin planifikatutako gauzia 
dala. ¿Ez dok holan?
-- Bai. Eta?

<¿Esan gura dok, estatu guztiak garatu dabela independienteki AHT bat 
sortzian ideia, bakoitzak bere aldetik, kasualidadez... eta gerora 
etorri dala lurralde bateko eta besteko sariak enpalmatzia?
-- Ez. Eta?

<Nik etxuat esaten Jaurlaritziak "presionauta" hartu dabenik AHT 
bultzatzeko erabagixa. Heuk esandakuan arabera, ederto ikusten dok gogo 
onez hartutako erabagixa dala, borondatez, dana dalako arrazoiengaittik 
(heure iritziz, Aberrixan on-biharrez; nere iritziz, interes 
pertsonal-partidistengaittik).
--Aldia dok, Oier, nik hire iritxixa eztabaidatzen dotela, ez hire 
borondatia. Ni ez natok bat hire iritxixaz baina ez juat esaten hi 
gaiztua haizenik, edo beste alderdixen jarreria maltzurra danik. Hik, 
ostera, nere iritxixa ezezik, nere borondatia jartzen dok zalantzan eta 
baita AHTn egitasmua defenditzen daben alderdixen maltzurkerixia salatu 
be. Hi ona haiz, eta bestiok gaiztuak gaittuk. Eta hori, dialektika 
hutsa izatiaz gaiñera, dialektika zikiña dok, onarteziña,  setakerixia. 
Hik, hire burua ontzat ematiaz gaiñera, bestiak txartzat jotzen dittuk, 
eta hori, progresian izenian, mesianismo atzerakoi zaharkitua dok, 
Ilustraziñuan aurrekua.

<Nik esaten dotena da, kontestaziño sozialari JARAMON egin bihar jakola. 
Demokrazia representatibuori motz geratzen da kaso batzutan. Seguro nago 
Bergara edo Elorrixoko PNV botoemaille asko ez dabela nahi AHTrik.
-- Demokrazia errepresentatibuan eztabaidia proposatzen ni izan nok 
aurrena hamen. Ez jetsat bape bildurrik. Eta gaiñera aindu juat artikulu 
bat horren gaiñian idaztia. Nerekaxa denboria hartu eta landuko juat, 
borondaterik onenaz. Motz ala luze geratzen dan, ikusiko juagu. Hik iñok 
egindakua kritikatzeko aukeria eukiko dok.
   Seguru gero Bergaran eta Elorrixon PNVn botoemailliak daozela AHTn 
kontra. Eta zeiñek esan deuk hiri Aralar edo EBko guztiak kontra 
daozenik? Halanda be, oso seguru egon bihar jok gero Bergaran eta 
Elorrixon agintian daguan alderdi batek bere botoemaillien kontra 
joateko. Zeraittik hori dok txarra? Bere burua serixotzat dakan alderdi 
batek ezin jittuk beti erabagi popularrak hartu. Beti erabagi popularrak 
hartuko balajittuk, batetik txarto eingo lajeukek eta, bestetik, ez 
lajeukek asmatuko. Esate baterako, PNVntzat errezena Boroa ez egittia 
zuan. Baiña egin juan egin biharrekua Herri honen etorkizunaz arduratu 
bihar zebalako, bere obligaziñua zalako, ez Zornotzan popularra izan 
nahi zebalako. Eta ez dok damutzen.


>>Ez da bidezkua, lau urtian behin botua emoten jatzuenian "carta blanca" 
>>hartzia nahi dozuena egitteko. Hori jentia engaiñatzia dok, Amatiño. 
>  
>
-- Barriro be hire mesianismua eta "buenismua", Oier. Hi haiz bidezkua, 
bestiok ez. Hi borondate onez diharduk, bestiok jendia engañatzen. 
Jendia ezjakiña dok hireaz bat ez datorrelako. Baiña ze mundutan bizi haiz?

Arazua dok, Oier, larrixena, hik hire barruan uste duala hi, ni eta ni 
modukuak baino hobia eta garbiagua haizela. Hik, hire kokotepian, ez dok 
nere iritxixa eztabaidatzen, nere zintzotasuna baiño, nere onerakua 
ukatzen destak. Eta hori, Oier, ez dok gizalegia.

Eta, zoritxarrez, ez juat uste hau salatzen doten aurrenengo aldixa danik.

Amatiño



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to