Eibarko lehelengo euskal jaixa 1965. urtian antolatu zan, Arrate
Kulturalaren eskutik. Enekok sasoiko egunkari bateko kronika zoragarrixa
laga zeskuan kulturaleko webgunian.
http://www.eibar.org/blogak/kultu/67

Eta nik bideo batzuk igo dittut aste honetan bertan. Hementxe:
http://www.eibar.org/blogak/sarasua/204

Lehelengo urtietako antolakuntzan nere gurasuak ibili ziran, eta eureri
esker 1965-1970 bittarteko euskal jaixen pelikulak jaso dittut, aitxitxa
Antonio Sarasuak grabauta, Super 8 formatuan.

Garbi ikusten da sekulako jaialdixak antolatu zirala sasoi haretan, eta
gehixenbat, orduko eibartarrak gaurkuak baino parte-hartzailiaguak zirana.
Zenbat jente kale-ertzetan! Zenbat jente antolakuntzan! Zenbat dantzari
eta txistulari!

Sei urtiotako pelikulak, blogeko "Euskal jaia Eibarren" atalian ipini dittut.
http://www.eibar.org/blogak/sarasua/images/euskal-jaia-eibar

Asier




_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to