Elenak: 

Ez naiz ni Txabarrik egindakoa aztertzen hasiko, ez baitut ezagutzen
egindako lan guztia.
Ostera, irakurri eta entzun diodanetan, berba egiteko moduan harroskoa oso
iruditu zait, bere moduan pentsatzen ez dutenekiko errespetu faltarekin eta
prepotentzia puntuarekin: jendaurrean errietan egin die, gogora
datorkidanez, Andu Lertxundiri, Eskoriatzako alkateari, Bergarako alkateari;
hirugarren pertsona maiestatikoa erabili du erruz bere handitasuna
nabarmentzeko... Hori guztia, aitortu behar diot, oso euskara onean. Horra
hor aportazio inportante bat, eta ironia barik diot. 
 
 
Ia...
 
Nik Txabarri ezagutzen dut 1979tik hona. 23 urte zeuzkan eta, ordurako,
ideiak oso garbi. Langilea da, profesionala eta kultoa. Hiru oinarri hauek
ez dute besterik gabe inor salbatzen baina makinatxo bat dabil munduan hiru
oinarri horiek gabe.
 
Nik Joxe Joan ondo ulertzen dut, behar bada ni ere antzerakoa naizelako.
Errespetua bai, begirunea ere bai, baina nik kokildu behar izango banu
bezala datozkitenei... samara; eurak sekulakoak esan eta batek daki zein
konplejuk jota nik erantzungo ez dietela uste dutenei... dsanba. 
 
Andu Lertxundi aipatu duzu. Nik Andu maite dut (Andu-Lertxundi izena nik
asmatua da), errespetatzen dut eta laguna dut. Oker ez banago, Anduk
hiruzpalau zutabetxo eskaini zizkion Diputazioari eta, behar bada inork
itxaro ez zuena, Diputatu Nagusiak erantzun, nolabait "nahiko da" esaten. Ez
gehiago eta ez gutxiago. Anduk (edo edozein kazetarik) nahi duena esan
dezake, eta zenbat eta grazia edo ironia gehiago hainbat hobe. Diputatu
Nagusiak ez badu erantzuten... bere kristalezko jauregian bizi delako.
Plazara ateratzen bada apal-apal, ez du argumenturik. Eta ironiaz eta
graziaz erantzuten badu, joko literarioak erabiltzen baditu, zertaz ari den
frogatzen baldin badu... harrosko.
 
Eskoriatzeko alkatearena.... Alkate honek publikoki esan zuen "garbi" asko
(kasu honetan ezin da "harro" hitza erabili), Eibar-Gasteiz autopista ez
zela sekula Eskoriatzatik pasatuko. Eta Txabarrik erantzun zion, gutxi gora
behera, horixe esaten zutela XIX. mendeko karlistek Norteko trenaz. Munduko
bekatu guztiak trenak ekarri behar omen zituen eta tunelek Euskal Herria
izorratu, eta gaur tunelpe horiek "bien cultural" direla.
 
Bergarako alkateari zer esan ote zion ez dakit, baina Bittoriano Gallastegi
ere laguna dut.
 
Kontua da, ordea, alkate "eskaleak" ez direla sekula harroak...
 
Amatiño
 
 
 
 <mailto:[EMAIL PROTECTED]>  
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to