Batetik, ni Gipuzkoaz jiharduat, ez Nafarroaz. Bestetik, bihar bada hire galderak aurrez daozak erantzunda:
1. Nik ez juat esan "denok euskalduna nahiago", "gehienok" baiño. 2. Hik galdetzen dok "sozialistek euskalduna nahi izan balute, zergatik ez zuten euskalduna proposatu?". Erantzuna aurrez jarritta daok: "irabazle aterako zirela aurrez sumatu izan balute". Baiña, hain zuzen be, ez juen uste. Edo hori dok behintzat sozialisten inguruko hainbatek onartu destana... 3. Eta, hori bai, sozialisten euskerazko ikutua Gipuzkoan amaitzen dok. Nafarroan eta Araban ez dok euren burutan sartzen eta Bizkaian ezta hurrik emon be. Kontu izan Bizkaiko PSE guztia Ezkerraldeko soziologixia dala. 4. Bide batez, Nafarroan, Erribera inguruko sozialistak NaBaiaz batera gobernu osatzian aldeko zaliauak dittuk, Iruña eta Iruñatik gorakuak baiño. Amatiño -----Mensaje original----- De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Luistxo Fernandez Enviado el: miércoles, 27 de junio de 2007 8:15 Para: Eibartarrak zerrenda Asunto: [eibar] Batzar Nagusietakoa ez da euskalduna Amatiño: >Hona non Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakari berria ez den, azkenik, euskalduna. Ez da kritika, ñabardura hutsa baino. Erabaki demokratikoa izan da eta kitto. Halere, ez dut uste hankasartzea denik esatea, aukeran, gehienok nahiago genuela euskalduna, baita sozialistek ere irabazle aterako zirela aurrez sumatu izan balute. Denok euskalduna nahiago? Sozialistek euskalduna nahi izan balute, zergatik ez zuten euskalduna proposatu? Igual gehiago dakizu, baina nire inpresioa da nahita, euskaraz ez dakitenak jarri dituztela sozialistek Nafarroako Parlamentuan eta Batzar Nagusi hauetan. Ezta protokolorako ere ez euskara. Luistxo _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
