Hala ere, Amatiño, gaiztakeria txiki bat barkatzen badidazu, epe
erdirako aliantza posibleak, kalkuluak eta estrategiak kontuan hartuta
(eta baita barruan sor litezkeen arazoengatik ere) nik uste zuen
alderdiak ez duela eztabaida hori mahaigaineratuko. Eta gaurko martxan,
eragingarritasunik duen beste inongo alderdik ere ez.

Euskalgintza-mugimenduak egingo ote du? Ez dut nik ikusten horretarako
ganorarekin. Baina tira, igual oker nago.

x.

El 02/07/2007, a las 12:04, Amatiño escribió:

Xabierrek:
 
<Hortaz, orain, nik uste posible dela komunitate elebidunetan
hizkuntza bien ezagutza-kuotak jartzea, legez. Nolako kuotak jarri
behar diren, komenigarri ote den, egungo indar-korrelazioak kontuan
hartuta egingarri ote den eta abar, eztabaidarako gai interesgarriak
dira denak ere. Baina beharbada garaia iritsi da horretaz ere
publikoki hitz egiteko, eta presio pixka bat egiten hasteko ere bai.
 
-- Bapo. Guztiz bat.
 
Amatiño

De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Xabier
Mendiguren
Enviado el: lunes, 02 de julio de 2007 11:48
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Batzar Nagusietakoa ez da euskalduna


Politikoei euskara esijitu behar zaien, ez ote zaien... Herritarrek
zuzenki aukeratzen ditugun karguetan, pentsaezina zen oraintsu arte.
Hots, zuk nahi duzunari emango diozu botoa, eta zuk baloratuko duzu
euskaraz dakien edo ez; era berean, karreraduna den edo ez datu
esanguratsu izan liteke, baina herritar guztiek dute hautagai izateko
aukera, eta hor legeak ezin lezake mugarik jarri.

Sexuen arteko berdintasun legeak gauzak aldatu ditu ordea. Orain arte,
alderdi bakoitzak ikusiko zuen bere hautagai guztiak gizonezkoak
ziren, denak emakumezkoak edo ze portzentaje erabili. Hemendik
aurrera, ordea, gutxieneko batzuk jarri dira. (Lege bat daukagu Euskal
Komunitate Autonomoan, legebiltzarreko hauteskundeetarako eta batzar
nagusietarako balio duena, eta beste lege bat Estatukoa, gainerako
hauteskundeetarako aplikagarria). Konstituzionaltasun-arazoak izan
dira, baina badirudi gainditu egingo direla.

Hortaz, orain, nik uste posible dela komunitate elebidunetan hizkuntza
bien ezagutza-kuotak jartzea, legez. Nolako kuotak jarri behar diren,
komenigarri ote den, egungo indar-korrelazioak kontuan hartuta
egingarri ote den eta abar, eztabaidarako gai interesgarriak dira
denak ere. Baina beharbada garaia iritsi da horretaz ere publikoki
hitz egiteko, eta presio pixka bat egiten hasteko ere bai.

xme

Leirek:

-- Uste juat  politikueri be exijidu ahal jakuela  euskeraz jakitzia,
beste askori moduan. Batez be partido abertzalietakueri.
leire .
 
-- Bai. Kontua don nun jartzen dan "exijentzian" mugia eta zer dan
"politikua" izatia. Ondo daon laudiotar bati euskeraz ikasi deixan
eskatzia Lehendakari izan gura bajon. Baiña, Laudion bertan lau urte
zinegotzi izateko? Ondo daon Durango, Eibar edo Tolosako alkatia
euskalduna izatia eskatzia. Eta Barakaldokua edo Oiongua?
 
   EAJn, esate baterako, EBB, BBB, GBB eta IBBn buruak euskaldun
zaharrak dittun eta ABB eta NBBenak euskaldunbarrixak. Baina,
GBBn batzarrak edo izan ezik, beste guztien batzarrak erderaz izaten
dittun.
 
  Nik esango najeuken euskaldunen portzentajia politikarixen artian
gaiñerako gizartian baiño haundixagua dala eta, esate baterako,
emakumiena txikixagua...
 
   Amatiño



<ATT4332904.txt>_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to