Adiskide, ez diat uste gaiztakeria denik, iritzi errealista samarra baizik.
Kontua da sexu-kuota denean dela berdina, hizkuntza ezagutza-kuota,
ostera... zenbat herri hainbat kuota. Nola arraio konpondu?
 
Hik esaten duk "gure" alderdiak ez duela eztabaida hori mahaigaineratuko...
Ez zekiat. Baina, ezezkotan, ez bere barne-arazoengatik, euskal gizartean
horrelakorik planteatzeak hizkuntza-gerra erakarriko lukeelako baino,
PSOEren, PPren eta EB aldetik gutxienik. Eta zenbaitek ez dugulako batere
garbi hizkuntza-gerrak defenditu nahi diren hizkuntzen mesedetan ote diren.
 
Une honetan Eusko Legebiltzarrean EAJk dituen 22 parlamentarietatik 15
euskaldunak dituk. Beraz, hizkuntza-kuota eta sexu-kuota bera baino
handiagoa.
 
EAJk erabakia du EBBren lehendakaria, idazkaria, bozeramailea eta
kultura-burukidea euskaldunak izan beharra. Eta beste horrenbeste Eusko
Jaurlaritzaren  baitan maila berekoak,  jeltzaleak diren bitartean
behintzat. Beraz, EAJk ez likek batere arazorik izango beste alderdiei ere
beste horrenbeste eskatzeko, baina, euskararen onetan izango al litzatekek?
Ez diat esaten, noski, hori lortuko balitzok onerako izango ez
litzatekeenik; esan nahi diat PSEk, PPk eta EBk onartuko ez luketenez gero,
ez lortzeaz gainera, gerrarako baino ez litzatekeela izango. Bazekiat
zenbaitek nahi izango lukeela EAJk gerra hori planteatzea... galtzeko hain
zuzen ere. Baina hori beste kontu bat duk.
 
Oro har, EAJk irizpide hori zeukak indarrean jarrita, tokian tokiko
gizartearen euskal-kuotaren arabera. Idatzita eta sarean zegok. Beste
horrenbeste egin duen alderdirik ezagutzen al duk? Nik ez.
 
Amatiño

 ------------------------------------------- 


Hala ere, Amatiño, gaiztakeria txiki bat barkatzen badidazu, epe erdirako
aliantza posibleak, kalkuluak eta estrategiak kontuan hartuta (eta baita
barruan sor litezkeen arazoengatik ere) nik uste zuen alderdiak ez duela
eztabaida hori mahaigaineratuko. Eta gaurko martxan, eragingarritasunik duen
beste inongo alderdik ere ez.

Euskalgintza-mugimenduak egingo ote du? Ez dut nik ikusten horretarako
ganorarekin. Baina tira, igual oker nago.

x.

El 02/07/2007, a las 12:04, Amatiño escribió:



Xabierrek:
 
<Hortaz, orain, nik uste posible dela komunitate elebidunetan hizkuntza bien
ezagutza-kuotak jartzea, legez. Nolako kuotak jarri behar diren, komenigarri
ote den, egungo indar-korrelazioak kontuan hartuta egingarri ote den eta
abar, eztabaidarako gai interesgarriak dira denak ere. Baina beharbada
garaia iritsi da horretaz ere publikoki hitz egiteko, eta presio pixka bat
egiten hasteko ere bai.
 
-- Bapo. Guztiz bat.
 
Amatiño

De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Xabier Mendiguren
Enviado el: lunes, 02 de julio de 2007 11:48
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Batzar Nagusietakoa ez da euskalduna


Politikoei euskara esijitu behar zaien, ez ote zaien... Herritarrek zuzenki
aukeratzen ditugun karguetan, pentsaezina zen oraintsu arte. Hots, zuk nahi
duzunari emango diozu botoa, eta zuk baloratuko duzu euskaraz dakien edo ez;
era berean, karreraduna den edo ez datu esanguratsu izan liteke, baina
herritar guztiek dute hautagai izateko aukera, eta hor legeak ezin lezake
mugarik jarri.

Sexuen arteko berdintasun legeak gauzak aldatu ditu ordea. Orain arte,
alderdi bakoitzak ikusiko zuen bere hautagai guztiak gizonezkoak ziren,
denak emakumezkoak edo ze portzentaje erabili. Hemendik aurrera, ordea,
gutxieneko batzuk jarri dira. (Lege bat daukagu Euskal Komunitate
Autonomoan, legebiltzarreko hauteskundeetarako eta batzar nagusietarako
balio duena, eta beste lege bat Estatukoa, gainerako hauteskundeetarako
aplikagarria). Konstituzionaltasun-arazoak izan dira, baina badirudi
gainditu egingo direla.

Hortaz, orain, nik uste posible dela komunitate elebidunetan hizkuntza bien
ezagutza-kuotak jartzea, legez. Nolako kuotak jarri behar diren, komenigarri
ote den, egungo indar-korrelazioak kontuan hartuta egingarri ote den eta
abar, eztabaidarako gai interesgarriak dira denak ere. Baina beharbada
garaia iritsi da horretaz ere publikoki hitz egiteko, eta presio pixka bat
egiten hasteko ere bai.

xme

Leirek:



-- Uste juat  politikueri be exijidu ahal jakuela  euskeraz jakitzia, beste
askori moduan. Batez be partido abertzalietakueri.
leire .
 
-- Bai. Kontua don nun jartzen dan "exijentzian" mugia eta zer dan
"politikua" izatia. Ondo daon laudiotar bati euskeraz ikasi deixan eskatzia
Lehendakari izan gura bajon. Baiña, Laudion bertan lau urte zinegotzi
izateko? Ondo daon Durango, Eibar edo Tolosako alkatia euskalduna izatia
eskatzia. Eta Barakaldokua edo Oiongua?
 
   EAJn, esate baterako, EBB, BBB, GBB eta IBBn buruak euskaldun zaharrak
dittun eta ABB eta NBBenak euskaldunbarrixak. Baina, GBBn batzarrak edo izan
ezik, beste guztien batzarrak erderaz izaten dittun.
 
  Nik esango najeuken euskaldunen portzentajia politikarixen artian
gaiñerako gizartian baiño haundixagua dala eta, esate baterako, emakumiena
txikixagua...
 
   Amatiño



<ATT4332904.txt>_______________________________________________


Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to