Xabierrek:
 
<Hortaz, orain, nik uste posible dela komunitate elebidunetan hizkuntza bien
ezagutza-kuotak jartzea, legez. Nolako kuotak jarri behar diren, komenigarri
ote den, egungo indar-korrelazioak kontuan hartuta egingarri ote den eta
abar, eztabaidarako gai interesgarriak dira denak ere. Baina beharbada
garaia iritsi da horretaz ere publikoki hitz egiteko, eta presio pixka bat
egiten hasteko ere bai.
 
-- Bapo. Guztiz bat.
 
Amatiño

  _____  

De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Xabier Mendiguren
Enviado el: lunes, 02 de julio de 2007 11:48
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Batzar Nagusietakoa ez da euskalduna



Politikoei euskara esijitu behar zaien, ez ote zaien... Herritarrek zuzenki
aukeratzen ditugun karguetan, pentsaezina zen oraintsu arte. Hots, zuk nahi
duzunari emango diozu botoa, eta zuk baloratuko duzu euskaraz dakien edo ez;
era berean, karreraduna den edo ez datu esanguratsu izan liteke, baina
herritar guztiek dute hautagai izateko aukera, eta hor legeak ezin lezake
mugarik jarri.

Sexuen arteko berdintasun legeak gauzak aldatu ditu ordea. Orain arte,
alderdi bakoitzak ikusiko zuen bere hautagai guztiak gizonezkoak ziren,
denak emakumezkoak edo ze portzentaje erabili. Hemendik aurrera, ordea,
gutxieneko batzuk jarri dira. (Lege bat daukagu Euskal Komunitate
Autonomoan, legebiltzarreko hauteskundeetarako eta batzar nagusietarako
balio duena, eta beste lege bat Estatukoa, gainerako hauteskundeetarako
aplikagarria). Konstituzionaltasun-arazoak izan dira, baina badirudi
gainditu egingo direla.

Hortaz, orain, nik uste posible dela komunitate elebidunetan hizkuntza bien
ezagutza-kuotak jartzea, legez. Nolako kuotak jarri behar diren, komenigarri
ote den, egungo indar-korrelazioak kontuan hartuta egingarri ote den eta
abar, eztabaidarako gai interesgarriak dira denak ere. Baina beharbada
garaia iritsi da horretaz ere publikoki hitz egiteko, eta presio pixka bat
egiten hasteko ere bai.

xme

Leirek:



-- Uste juat  politikueri be exijidu ahal jakuela  euskeraz jakitzia, beste
askori moduan. Batez be partido abertzalietakueri.
leire .
 
-- Bai. Kontua don nun jartzen dan "exijentzian" mugia eta zer dan
"politikua" izatia. Ondo daon laudiotar bati euskeraz ikasi deixan eskatzia
Lehendakari izan gura bajon. Baiña, Laudion bertan lau urte zinegotzi
izateko? Ondo daon Durango, Eibar edo Tolosako alkatia euskalduna izatia
eskatzia. Eta Barakaldokua edo Oiongua?
 
   EAJn, esate baterako, EBB, BBB, GBB eta IBBn buruak euskaldun zaharrak
dittun eta ABB eta NBBenak euskaldunbarrixak. Baina, GBBn batzarrak edo izan
ezik, beste guztien batzarrak erderaz izaten dittun.
 
  Nik esango najeuken euskaldunen portzentajia politikarixen artian
gaiñerako gizartian baiño haundixagua dala eta, esate baterako, emakumiena
txikixagua...
 
   Amatiño



<ATT4332904.txt>

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to